2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Determinazio egituratzaileen aldaketa puntuala, Udal Planeko U.I. IV unitatearen GZ-2an (Arantzadiko pasabidea). Hasierako onespena
Iruñeko Udalak, 2025eko urtarrilaren 16an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 16-ENE-25 (7/CU).
«Ikusi da "Determinazio egituratzaileen aldaketa puntuala, Udal Planeko U.I. IV unitatearen GZ-2an (Arantzadiko pasabidea)" deritzon dokumentua, zeina aurkeztu baitzuen 2024ko abenduaren 13an proiektua idatzi duen lantaldeak, bat etorriz honako hauekin: 2024ko abenduaren 13ko generoari buruzko txostena; Iruñeko Udaleko ingurumen teknikariaren txostena; Hirigintzako Gerentziako arkitektoaren txostena eta Hirigintza Gerentziako legelariaren txostena (azken horiek 2024ko abenduaren 23koak). Orobat, ikusi da Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko abenduaren 23an hartutako erabakia (6/UV), zeinaren bidez onesten baita "Determinazio egituratzaileen aldaketa puntuala, Udal Planeko U.I. IV unitatearen GZ-2an (Arantzadiko pasabidea)" deritzon proiektua; eta bat etorriz 2024ko abenduaren 24ko Osoko Bilkurako idazkari nagusiaren txostenarekin,
ERABAKI DA:
1. Hasiera batez onestea determinazio egituratzaileen aldaketa puntuala, Udal Planeko U.I. IV unitatearen GZ-2an (Arantzadiko pasabidea), helburu duena Arantzadi unitate integratuko GZ-2 sistema orokorraren mugak doitzea, Arantzadi eta Txantrea arteko pasabidea egiteko eta Vergel kalea berrurbanizatzeko proiektuaren lehiaketa irabazi duen proposamenaren aurreikuspenetara.
2. Dokumentuaren eta espedientearen kopia igortzea Lurralde Kohesiorako Departamentuko Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari, Nafarroako Gobernuaren departamentuen eskumenekoak diren gaiei buruzko txostenak eska ditzan.
3. Dokumentuari buruzko txostena eskatzea Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiari, Iruñerriko Mankomunitateari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari.
4. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea iragarki-taulan eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.
Iruñean, 2025eko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2500885