2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Hiri-jarduketarako plan berezia, U.I. XII unitate integratuko Z-2 eremuan (Donibane). Jendaurrean jartzea
Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko abenduaren 17an, honako erabaki hau hartu zuen:
JOB 17-DIC-24 (3/UV).
Ikusi da dokumentua, 2024ko azaroaren 15ean Nafarroako Gobernuko Justizia Zuzendaritza Nagusiak aurkeztua, bai eta espedientean dagoen dokumentazioa ere, eta bat etorriz Planeamenduko zuzendariaren txostenarekin, eta Aholkularitza Juridikoko zuzendariaren txostenarekin, (azken txosten horiek 2024ko abenduaren 5ekoak dira),
ERABAKI DA:
1. Hasiera batez onestea dokumentu hau: "Hiri-jarduketarako plan berezia, Iruñeko Udal Planeko Z-2 eremuan, UI-XII unitate integratuan". Haren xedea da behar diren hirigintza-determinazioak zehaztea, eremua berrantolatu eta antolatuko duten etorkizuneko eraikinetarako, horretarako hirigintza araudi partikularraren determinazioak egokituz aldaketa morfologiko eta bolumetrikoetara.
2. Espedientea jendaurrean edukitzea, hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan eta Udalaren iragarki-taulan.
3. Erabaki hau igortzea, dokumentuaren kopiarekin batera, behar diren txosten sektorialak egin ditzaten, Iruñerriko Ur Mankomunitateari, Aire Segurtasunaren Estatuko Agentziari eta Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiari.
4. Justizia Zuzendaritza Nagusiari ohartaraztea dokumentua behin betiko onesteko testu bategina aurkeztu beharko duela. Testu horrek txosten sektorialetan jasotako gogoetak jaso beharko ditu, eta dokumentu horri erantsi beharko zaizkio urbanizaziorako oinarrizko baldintzak (inguru hurbileneko materialekin eta akaberekin eginen da, eta, betiere, udalaren irizpideen arabera) eta lehendik dauden azpiegituren nahikotasun-azterketa bat, eta, hala badagokio, sortzen diren lurzatiei zerbitzu guztiak emateko behar diren azpiegituren definizioa.
5. Erabaki hau jakinaraztea Nafarroako Gobernuko Justizia Zuzendaritza Nagusiari.
Iruñean, 2024ko abenduaren 17an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2418397