25. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

Egiturazko aldaketa Udal Planeko araudiaren 45. artikuluan. Jendaurreko informazioa

Metautengo Udalak, 2024ko abenduaren 10ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa egituratzaile bat Udal Planeko araudiaren 45. artikuluan. Aldaketak baratzezaintzan laguntzeko eraikinei eragiten die, eta Metautengo Udalak sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.8 eta 77.2 artikuluetan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko testu bategina).

Metautenen, 2024ko abenduaren 11n.–Alkate-udalburua, Oihana Beraza Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2500728