25. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Udalaren lokalen erabilera arautzen duen ordenantza fiskala. Behin betiko onespena

Lesakako Udalak, 2024ko urriaren 31n egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen udalaren lokalen erabilera arautzen duen ordenantza fiskala.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2024ko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 12an, eta jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, behin betiko onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Lesakan, 2025eko urtarrilaren 7an.–Alkatea, Ladis Satrústegui Alzugaray.

ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN LOKALEN ERABILERA ARAUTZEN DUENA

Erabilera

1. artikulua.

1. Ordenantza honen xedea da irizpideak eta prozedura orokorra ezartzea udal lokalen erabilera lagatzeko, bai noizean behingo edo aldi baterako beharrak ase nahi dituzten entitate edo pertsonei, bai lagapena eskatzen duten elkarteei.

2. Betiere, espazio eta baliabide horien erabilera bat etorriko da haien izaera eta funtzioekin, bai eta haien hornidurarekin ere.

2. artikulua.

1. Lesakako Udalak kudeatuko du espazio eta baliabide horien erabilera, kontuan izanik integrazioa eta partaidetza, herritar guztiak sartu ahal izateko, edozein gizabanako eta/edo talde delarik ere.

3. artikulua.

1. Pertsona eta entitate erabiltzaileek ondoko eskubideak izanen dituzte:

–Espazioak edo baliabideak erabiltzea, ordenantza honetan eta ematen zaien baimenean ezarritako moduan.

–Informazioa jasotzea, askotariko lokal, espazio edo baliabideak erabiltzeko baldintzei buruz.

–Iradokizunak egitea, espazioen kudeaketa hobetze aldera.

2. Pertsona eta entitate erabiltzaileek betebehar hauek dituzte espazioen erabilera egokiari dagokionez:

–Instalazioak eta zerbitzuak behar bezala erabiltzea, haiek zainduz eta zainaraziz; pertsona edo entitate erabiltzailea izanen da erantzulea erabilera desegokiaren ondorioz gerta daitezkeen kalteen aurrean.

–Erabiltzen dituzten espazioak eta baliabideak garbi eta ordenatuta edukitzea.

–Ardurapean dituzten pertsonen erantzule izatea, baimendutako espazioak erabiltzen ari direnean, trabarik ez egiteko gainerako pertsona eta entitate erabiltzaileei.

–Une oro errespetatzea espazio bakoitzerako ezarritako ordutegiak eta araudi berariazkoa, eta kasu egitea udal langileek edozein unetan egin ditzaketen oharrei.

–Zentroko giltzak zaintzea eta, erabiltzen azkena denean, hura ixtea.

–Esleitu zaien espazioaren erabilera ez lagatzea hirugarrenei, ez osorik ez zati batean, hirugarren horiek elkarteko kide izan ala ez.

–Gertatzen diren anomalia, gorabehera edo arazoen berri ematea Udalari, eta berehalakoan, larrialdi kasuetan.

4. artikulua.

1. Entitateen edo pertsonen noizean behingo edo aldi baterako beharrak asetzeko lagako diren espazioak eta lokalak honako eraikin hauetan daude:

–Harriondoa Kultur Etxea:

  • Alasta aretoa.
  • Erkazti aretoa.
  • Zumarra aretoa.
  • Maravedí aretoa.
  • Korua aretoa.
  • Berria aretoa.
  • Liburutegia.
  • Txokobiko agertokia.
  • Komentua.

–Koskontako bidea 7ko bigarreneko erabilera anitzeko lokala.

–Eskol Ttiki.

–Udaletxea:

  • Bilkura aretoa.
  • Batzorde aretoa.

–Irain ikastetxe publikoa (irakaskuntzakoak ez iren aldietan).

–Irain ikastetxearen udal pilotalekua.

–Udal pilotalekua.

–Lesakako kiroldegia (espazioen banakapena).

Erabiliko diren eremuak eta baliabideak partekatzekoak dira, eta pertsonek edo entitateek ez dituzte modu esklusiboan erabiliko. Askotariko espazioen ezaugarri berariazkoak kontuan hartuz, horietako bakoitzera bideratuko den jarduera ahalik eta egokiena izanen da, kontuan hartuz espazioaren izaera eta funtzioak, bai eta bertako hornidura ere.

5. artikulua.

1. Arestian adierazitako espazioetako lokalak erabiltzeko bi modu ezarri dira:

–Aldi baterako erabilera: urtebetez jarduerak egiteko espazioak eskatzen dituzten entitate eta pertsonei aplikatuko zaie; betiere, urte bakoitzeko irailetik ekainera bitarteko denboraldiarekin bat eginen du.

–Noizean behingo erabilera: noizean behin jardueraren bat egiteko xedez espazioak eskatzen dituzten entitate eta pertsonei aplikatuko zaie; askotariko iraupenak izanen dira, iraunkorrak izan gabe eta zenbait ordutarako.

2. Aldi baterako emandako baimenak urtero berrituko dira; horretarako, baldintza berriak ezartzen ahalko dira, edo lehendik zirenak aldatu, espazio eta lokalen funtzionamendua hobetzeko helburuz.

3. Interes orokorreko arrazoiengatik, Lesakako Udalak baliorik gabe uzten ahal du emandako edozein baimen, eta, kasua bada, ordaindutako tasa edo prezio publikoa itzuliko du, osorik edo dagokion proportzioan.

6. artikulua.

1. Espazioak lagatzeko beharrezkoa izanen da eskabidea aurkeztea telematikoki edo aurrez aurre, baldintza hauei jarraikiz:

–Eskabide bakoitzean beharrezko datuak bilduko dira Lesakako Udalak pertsona nahiz entitate eskatzaileen ordutegiak eta jarduerak koordina ditzan, hala nola jakinarazpenetarako helbidea eta eskabidearen arduradunak, posta elektronikoaren helbidea eta telefono zenbakia.

–Eskabidean, orobat, adieraziko dira eginen den jarduera, haren iraupena eta aurreikusitako parte-hartzaileen kopurua.

–Noizean behingo jardueren kasuan, gutxienez jarduera hasi baino 15 egun baliodun lehenago aurkeztu beharko da eskabidea.

2. Bi jarduerak bat egiten badute espazio eta ordutegi berean –ezertan ukatu gabe eskabideei sarrera ordenaren arabera emanen zaien lehentasuna–, formulak ezarriko dira ahal dela horietako bat ez baztertzeko, horretarako kontuan hartuz jarduerak herritarrengan duen interesa eta eragina, bai eta une oro dagokion udal alorrak aplikatzen ahal dituen irizpideak ere.

3. Espazioak aldi baterako eta modu iragankorrean erabiltzeko baimenak Alkatetzaren ebazpenaren bitartez emanen dira, eta ez dira irmotzat hartuko, harik eta pertsona edo entitate eskatzaileari idatziz formalki jakinarazten ez zaion arte, eta harik eta horrek, kasua bada, baimenean ezartzen diren baldintzak eta betebeharrak betetzen ez dituen arte.

7. artikulua. Erantzukizuna.

1. Erakunde erabiltzaile bakoitzak zuzenean erantzun beharko du berari lagatako tokietan bere kide eta erabiltzaileek egitez edo ez-egitez, doloz edo zabarkeriaz hirugarrenei eragiten dizkieten kalte eta galerengatik. Udala ere hirugarrena izanen da.

2. Erabiltzaileek, beharrezkotzat jotzen badute, berea duten edukia aseguratuko dute, beren material eta ondasunak bermatzeko. Edukiaren gaineko asegururik ez bada, Udalak ez du erantzukizunik izanen edukiok galdu, lapurtu edo hondatuz gero.

Prezio publikoak. Oinarria

8. artikulua.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraituz, arau honetan udal instalazioak erabiltzeko prezio publikoak ezartzen dira, Udalak baimendutako pertsona fisiko edo juridikoendako, eta erakunde eta entitateendako.

9. artikulua.

Zerga-egitatea honako hau da: pertsona fisiko edo juridikoek erabilera publikoko udal instalazioak –bilkurak eta gizarte, kirol, kultura eta hezkuntza arloko jarduerak egiteko– baimenduta erabiltzeak dakartzan zerbitzuak ematea.

10. artikulua.

Subjektu pasiboa: aipatu instalazioak erabiltzeko Udalaren baimena duten pertsona fisiko edo juridikoak dira.

11. artikulua.

Baimena ematen denean sortzen da prezio publikoa ordaindu beharra; hura gutxienez ere 24 ordu lehenago egin beharko da.

12. artikulua.

Zerga-oinarria da egiten den eskaera bakoitza edo egindako jarduera bakoitza.

13. artikulua.

Karga-tasa izanen da ordenantza honen eranskinean ageri dena.

14. artikulua.

Salbuespenak: ezartzen diren prezioak ordaintzetik salbu daude ondoko jarduera hauek:

1. Udalak antolatutako jarduerak, eta udal hau partaide duten mankomunitateek antolatutako jarduerak.

2. Foru Komunitateko Administrazioak edo bere menpeko erakunde autonomoek antolatutako jarduerak. Ez dira inola ere salbuetsiak izanen Lesakako Udalaz besteko administrazio publikoek sustatutako laguntza edo kudeaketa kontratuen esleipena duten enpresek antolatutako jarduerak.

3. Udalbatzan ordezkatuta dauden talde politikoek, elkarteek eta gizarte, kultur eta hezkuntza izaerako gainerako entitateek –irabazi asmorik gabekoak eta behar bezala inskribatuak– sustatutako jarduerak, eta gizarte nahiz kultur intereseko arrazoiengatik Udalak jotzen dituenak, aurrez eskatzen eta justifikatzen badira. Elkarteak irabazi asmorik ez duela uste izanen da haren estatutuetan hala adierazten denean eta inolako jarduera ekonomikorik ez duenean, edo jarduera ekonomikoaren helburu bakarra estatutuetan ezarritako interes orokorreko xedeak betetzea denean, bazkideen edo hirugarrenen artean inolako irabazirik banatu gabe, ez zuzenean ez zeharka.

4. Txokobiko agertokia erabiltzea eskatuz gero, ez dira salbuetsiko ordaindu beharretik hura erabiltzeko udalak txarteldegiko, bertaratuei lekua emateko, aretoko teknikarirako eta garbiketako zerbitzuak emateagatik sortzen diren aparteko gastuak, ez bada Udalaren kultura programazioan daudela eta/edo interes kultural edo sozialarengatik Udalak ulertzen duela ez dutela ordaindu behar.

Betiere, Lesakako Udalak lagapenerako lehentasuna bermatuko die herritarrendako zerbitzuak eta laguntza ematea xede duten entitateei, baldin eta egoitza soziala Lesakan badute.

5. Ez da inoiz ere salbuetsitzat joko instalazioen erabilera, egiaztatzen bada eskatzailea ez dela benetan jardueraren sustatzaile eta antolatzailea.

15. artikulua.

Fidantza: Fidantza bat ezartzen da erabilera jarraiturako, tarifen eranskinaren arabera, lokalaren giltza lagatzeko eta erabilera arduratsua bermatzeko. Fidantza itzuliko da erabilera aldia bukatu eta giltza entregatu ondoren, eta, hala badagokio, zenbateko horri kenduko zaio hautsitakoak konpontzeko behar den zenbatekoa, bai eta berogailua gaizki erabiltzeagatik eta abarrengatik behar dena ere.

TARIFEN ERANSKINA, UDAL LOKALEN ERABILERA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZARI DAGOKIONA

UDALAREN KIROL ETA KULTUR INSTALAZIOEN ERABILERA

5.1.

Pilotalekua (erabiltzeko orduak gehi argia):

Erabilera-ordu bakoitzeko

8,00 euro

Aldagelak

10,00 euro

5.2.

Futbol zelaia (erabiltzeko orduak gehi argia):

Erabilera-ordu bakoitzeko

50,00 euro

Argiak ordu bakoitzeko (erabilitako foku kopuruaren arabera):

4 dorre

31,00 euro

2 dorre

20,00 euro

Aldagelak

30,00 euro

5.3.

Igerilekuak:

Adinak:

–Haurrak, 4-10 urte bitarte (ezin dira gimnasiora sartu)

–Gazteak, 11-15 urte bitarte (ezin dira gimnasiora sartu)

–Helduak, 16-64 urte bitarte

–Erretiratuak, 65 urtetik goitikoak

5.3.1

Hasierako matrikula:

Helduak

117,13 euro

Gazteak

87,58 euro

Haurrak

69,74 euro

Beste batzuk

87,04 euro

5.3.2.

Urteko abonamendua (hileko kuota):

Helduak (igerilekua edo gimnasioa)

31,53 euro

Gazteak

22,23 euro

Haurrak

17,01 euro

Beste batzuk (igerilekua edo gimnasioa)

21,11 euro

Eguneko sarrera bigarren zerbitzura (igerilekua edo gimnasioa)

3,35 euro

5.3.3.

Neguko abonamendua, 9 hilabete (hileko kuota):

Helduak (igerilekua edo gimnasioa)

34,56 euro

Gazteak

25,73 euro

Haurrak

20,45 euro

Beste batzuk (igerilekua edo gimnasioa)

24,54 euro

Eguneko sarrera bigarren zerbitzura (igerilekua edo gimnasioa)

3,35 euro

5.3.4.

Bi zerbitzuetarako abonamendua (igerilekua eta gimnasioa), hilekoa (16 urtetik gorakoak):

Urteko abonamenduaren kuota

8,04 euro

Neguko/udako eta hileko abonamenduaren kuota

10,18 euro

5.3.5.

Hilabeteko kuota:

Helduak (igerilekua edo gimnasioa)

70,00 euro

Gazteak

53,00 euro

Haurrak

43,50 euro

Beste batzuk (igerilekua edo gimnasioa)

52,25 euro

5.3.6.

Udako abonamendua:

Helduak (igerilekua edo gimnasioa)

98,00 euro

Gazteak

86,00 euro

Haurrak

64,00 euro

Beste batzuk (igerilekua edo gimnasioa)

85,00 euro

5.3.7.

Eguneko sarrerak:

Helduak (igerilekua edo gimnasioa)

10,00 euro

Gazteak

7,20 euro

Haurrak

5,60 euro

Beste batzuk (igerilekua edo gimnasioa)

6,40 euro

Helduak (igerilekua eta gimnasioa)

15,00 euro

Beste batzuk (igerilekua eta gimnasioa)

9,60 euro

5.3.8.

Eguneko sarrerak, egun erdia (udan soilik):

Helduak (igerilekua edo gimnasioa)

6,00 euro

Gazteak

4,15 euro

Haurrak

3,40 euro

Beste batzuk (igerilekua edo gimnasioa)

3,75 euro

Helduak (igerilekua eta gimnasioa)

9,20 euro

Beste batzuk (igerilekua eta gimnasioa)

5,65 euro

5.3.9.

Gastuak:

Itzulketa gastuak

Ordainagiriaren % 10

2. karneta

4,00 euro

5.3.10.

Kirol jardueren tarifak: enpresa kudeatzaileak zehaztuko ditu sasoiko egitarauen arabera.

5.3.11.

Urteko abonatuentzako eszedentziadun kuotak mantentzeko hileko gastuak:

Helduak

10,09 euro

Gazteak

7,28 euro

Haurrak

5,71 euro

Bestelakoak:

6,70 euro

5.3.12.

Neguko abonatuentzako (9 hilabete) eszedentziadun kuotak mantentzeko hileko gastuak:

Helduak

10,92 euro

Gazteak

8,28 euro

Haurrak

6,70 euro

Beste batzuk

7,70 euro

5.3.13.

Urteko familia abonuaren matrikula:

Helduak

105,41 euro

Gazteak

78,83 euro

10 urte

62,77 euro

4-9 urte

62,77 euro

Bestelakoak:

78,34 euro

5.3.14.

Urteko familia abonamenduaren hileko kuota:

Helduak

31,53 euro

Gazteak

22,23 euro

10 urte

17,01 euro

4-9 urte

0,00 euro

Beste batzuk

21,11 euro

5.3.15.

Jarduerak. Abonatuak:

Haurrentzako 30 minutuko igeriketa ikastaroa. Txanda bakoitzeko (15 saio)

25,75 euro

Helduentzako 40 minutuko igeriketa ikastaroa. Txanda bakoitzeko (15 saio)

38,60 euro

Helduentzako jarduerak, astean 2 egunetan. Hiruhilekoko kuota

55,50 euro

Helduentzako jarduerak, astean behin. Hiruhilekoko kuota

27,75 euro

Haur eta gazteentzako jarduerak, astean 2 egunetan. Hiruhilekoko kuota

40,00 euro

Haur eta gazteentzako jarduerak, astean behin. Hiruhilekoko kuota

20,00 euro

5.3.16

Jarduerak. Abonatu gabeak:

Haurrentzako 30 minutuko igeriketa ikastaroa. Txanda bakoitzeko (15 saio)

71,90 euro

Helduentzako 40 minutuko igeriketa ikastaroa. Txanda bakoitzeko (15 saio)

107,85 euro

Helduentzako jarduerak, astean 2 egunetan. Hiruhilekoko kuota

104,00 euro

Helduentzako jarduerak, astean behin. Hiruhilekoko kuota

52,00 euro

Haur eta gazteentzako jarduerak, astean 2 egunetan. Hiruhilekoko kuota

75,40 euro

Haur eta gazteentzako jarduerak, astean behin. Hiruhilekoko kuota.

37,70 euro

5.3.17.

Familia ugariek eta familia gurasobakarrek % 20ko beherapena izanen dute, bai matrikulan bai gainerako kontzeptuetan.

5.4.

Koskontako bidea 7ko 2. solairuko lokala:

Ordu baterako erreserba

(Ordu erditzat ordainduko dira ere bai ordubete hori ez diren tarteak).

22,00 euro

Ordaintzetik salbuetsita egonen dira zerbitzu sanitarioak nahiz sozialak ematea helburutzat duten irabazi asmorik gabeko entitateak.

5.5.

Irain eskola publikoa. Irakaskuntzako alditik kanpo:

Sukaldea/jangela, orduko

50,00 euro

Gelak, orduko

25,00 euro

5.6.

Harriondoko lokalak:

Alasta aretoa. Hilekoa, ordu indibidual bakoitzeko

25,00 euro

Erkazti aretoa. Ordu indibiduala

25,00 euro

Zumarra aretoa. Ordu indibiduala

25,00 euro

Korua aretoa. Ordu indibiduala

56,00 euro

Erakusketa aretoa - Eliza-Komentua. Ordu indibiduala

56,00 euro

Txokobiko aretoa. Ordu indibiduala. Zerbitzu Teknikoa eskatzailearen konturakoa izanen da.

300,00 euro

5.7.

Ludoteka:

Aste Santuko abonamendua.

24,00 euro

Iragarkiaren kodea: L2500196