25. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Irurtzungo Udalak, 2022ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hastea Irurtzungo udal-mugarteko balorazio txostena berrikusteko prozedura.

Balorazio txosten berriaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldi horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta iragarki-taula elektronikoan (lotura: https://sedeelectronica.irurtzun.eus/tablondeanuncios/anuncio.aspx?id=11322), bidezko iruditzen zaizkien iradokizunak eta alegazioak aurkez ditzaten.

Irurtzunen, 2025eko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2500896