2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARDE
Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea
Gardeko Udalak, 2024ko otsailaren 6an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Gardeko udal-mugarteko balorazio txostena berrikusteko proiektua.
Balorazio txostena jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; hori guztia, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan eta hurrengoetan xedaturikoarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta katastroei buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epe horretan, balorazio txostena interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan (Herriko plaza 1, 31414 Garde), bai eta Udalaren egoitza elektronikoan ere (https://garde.sedeelctronica.es/info.0), egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten.
Garden, 2025eko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, Erika Ergueta Fernández.
Iragarkiaren kodea: L2500802