2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZKABARTE
Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, 14. poligonoko 36. lurzatiaren hiri-jarduketarako plan bereziari dagokiona. Jendaurrean jartzea
Ezkabarteko Udalak, 2024ko abuztuaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat, diruz ordaintzeko 14. poligonoko 36. lurzatian hasiera batean lagatzekoak ziren erabilera publikoko aparkaleku-plazak.
Aipatu espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Argitara ematen da orok jakin dezan, bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikulua (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Ezkabarten, 2024ko abuztuaren 30ean.–Alkatea, Pedro Lezaun Esparza.
Iragarkiaren kodea: L2501127