2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 2040. eta 2041. lurzatietan (Tejeria kalea). Hasierako onespena
Lizarrako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko abenduaren 13an egindako ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat Udalaren Hirigintza Planeko AR 1eko M3A eta M3B etxe-sailetan (Tejeria kalea). Azterketa Izar Bacaicoa Roldanek sustatu du, eta soilik ukitzen ditu 3. poligonoko 2040. eta 2041. lurzatiak.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuari jarraikiz (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Lizarran, 2025eko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2500842