2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURGI
UE-1 exekuzio unitatearen urbanizazio proiektua (16. poligonoa, 244. lurzatia)
Burgiko Udalak, 2024ko abenduaren 13an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:
ERABAKIA:
Burgiko Udalak, 2024ko abenduaren 13an egin osoko bilkura berezian, behin betiko onetsi zuen UE-1 exekuzio unitatearen urbanizazio proiektua (16. poligonoa, 244. lurzatia, Castillo kalea 25, Burgi). Proiektua Elías Bronte Rodrigok sustatu du. Dokumentua Xtid estudioko José María Aizcorbek idatzi du.
Hasierako onespena iragartzen zuen ediktua 2024ko 191. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, irailaren 19an.
Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 27ko 2/2017 Foru Legearen 79. artikuluan xedatuari (horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Burgin, 2024ko abenduaren 16an.–Alkatea, Flavien Paget.
Iragarkiaren kodea: L2418284