2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Prezio publikoen aldaketa 2025erako Lagunak udal zerbitzuan. Behin betiko onespena
Barañaingo Udalak, 2024ko urriaren 31n egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen prezio publikoen aldaketa 2025erako Lagunak udal zerbitzuan.
2025erako ez da aldaketarik eginen egun indarrean dauden ordenantzetako testuetan.
Iragarkia argitaratu zen 2024ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 19an, baita Barañaingo Udalaren iragarki-taulan paratu ere, eta espedientea 30 egunean egon zen jendaurrean. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 b) artikuluko manuei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Iragan da hogeita hamar eguneko epea, zeina ezartzen baitu uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), eta inork ez du alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu; hala, behin betiko onetsitzat jo da prezio publikoen aldaketa 2025erako Lagunak udal zerbitzuan.
Hortaz, eta bat etorriz indarrean den araudi aplikagarriarekin, oso-osorik ematen da argitara iragarki honen eranskinean.
Behin betiko onespen-erabakiak amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta haren aurka, aukeran, honako errekurtso hauek jar daitezke:
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraituta, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.
Barañainen, 2025eko urtarrilaren 9an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.
PREZIO PUBLIKOAK (1. ARAUA)
ORDENANTZA FISKALA, LAGUNAK UDAL ZERBITZUAREN INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA
| Prezioa eurotan |
PILOTALEKUKO SARRERAK (NEGUA) |
Abonatu gabeko erroldatuak | 7,50 |
Abonatu eta erroldatu gabeak | 13,80 |
Pilotalekuko argia, ordua (abonatu gabeek soilik) | 7,50 |
TENIS PISTETAKO SARRERAK (NEGUA) |
Abonatu gabeko erroldatuak | 7,50 |
Abonatu eta erroldatu gabeak | 13,80 |
Teniseko argia, ordua (abonatu gabeek soilik) | 7,50 |
PADEL PISTETAKO SARRERAK (NEGUA) |
Abonatu gabeko erroldatuak | 7,50 |
Abonatu eta erroldatu gabeak | 13,80 |
Padeleko argia, ordua (abonatu gabeek soilik) | 7,50 |
IGERILEKU ESTALIKO SARRERAK (NEGUA) |
Abonatu gabeko erroldatuak | 7,50 |
Abonatu eta erroldatu gabeak | 13,80 |
BESTE INSTALAZIOETARAKO SARRERAK (NEGUA) |
Abonatu gabeko erroldatuak | 7,50 |
Abonatu eta erroldatu gabeak | 13,80 |
KORTESIAZKO SARRERA | 1,30 |
GONBIDATUEN SARRERA | 2,70 |
UDAKO SARRERAK, ERROLDATUAK |
18 urtetik gorakoak | 11,70 |
14 eta 17 urte bitartekoak | 7,50 |
10 eta 13 urte bitartekoak | 6,40 |
2 eta 9 urte bitartekoak | 5,30 |
Sarrerak, 21:00etatik aurrera | Dagokion sarreraren prezioaren %50 |
UDAKO SARRERAK, ERROLDATU GABEAK |
18 urtetik gorakoak | 21,20 |
14 eta 17 urte bitartekoak | 18,00 |
10 eta 13 urte bitarte | 13,80 |
2 eta 9 urte bitartekoak | 10,70 |
Sarrerak, 21:00etatik aurrera | Dagokion sarreraren prezioaren %50 |
ZAINTZAILEEN ABONUAK |
Hilabetekoa | 88,10 |
Hilabete erdikoa | 46,60 |
GIZARTE ONGIZATEKO UDAKO ABONUAK (HILABETEA) |
18 urtetik gorakoak | 72,20 |
14 eta 17 urte bitartekoak | 47,80 |
10 eta 13 urte bitartekoak | 31,80 |
2 eta 9 urte bitartekoak | 18,00 |
GIZARTE ONGIZATEKO ABONUAK (NEGUA) |
18 urtetik gorakoak | 117,80 |
14 eta 17 urte bitartekoak | 70,00 |
10 eta 13 urte bitartekoak | 53,10 |
2 eta 9 urte bitartekoak | 29,70 |
SASOIKO KIROLARIAK | 293,90 |
KIROL KUOTA URTEAN | 94,40 |
ABONATUEN HILABETEKO KUOTA |
18 urtetik gorakoak | 19,92 |
14 eta 17 urte bitartekoak | 11,47 |
10 eta 13 urte bitartekoak | 7,79 |
2 eta 9 urte bitartekoak | 3,96 |
65 urtetik gorakoak (familia-unitateko per capita errenta < lanbide arteko gutxieneko soldata) | 13,19 |
Desgaitasuna duten pertsonak (> = %50) | 8,91 |
MATRIKULAREN KUOTA, ERROLDATUAK |
Orokorrak | 317,20 |
Abonatu berriak, 65 urtetik gorakoak (familia-unitateko per capita errenta < lanbide arteko gutxieneko soldata) | 159,20 |
Desgaitasuna duten pertsonak (> = %50) | 159,20 |
MATRIKULAREN KUOTA, ERROLDATU GABEAK |
Orokorrak | 444,50 |
MATRIKULAREN KUOTA, KANPAINA BEREZIA | 146,40 |
ARMAIRUAK (URTEKOA) | 46,60 |
ARMAIRUKO GILTZAREN KOPIA | 10,70 |
UDAKO ABONUAK (HILEKOA, ERROLDATUAK) |
18 urtetik gorakoak | 212,20 |
14 eta 17 urte bitartekoak | 121,00 |
10 eta 13 urte bitartekoak | 102,90 |
2 eta 9 urte bitartekoak | 84,90 |
65 urtetik gorakoak (familia-unitateko per capita errenta < LGS) eta desgaitasuna dutenak. | 127,30 |
ERROLDATU GABEEN UDAKO ABONUAK HILABETEAN |
18 urtetik gorakoak | 344,80 |
14 eta 17 urte bitartekoak | 172,90 |
10 eta 13 urte bitartekoak | 146,40 |
2 eta 9 urte bitartekoak | 119,90 |
UDAKO ABONUAK (HILABETE ERDIA, ERROLDATUAK) |
18 urtetik gorakoak | 118,80 |
14 eta 17 urte bitartekoak | 76,40 |
10 eta 13 urte bitartekoak | 67,90 |
2 eta 9 urte bitartekoak | 59,50 |
65 urtetik gorakoak (familia-unitateko per capita errenta < lanbide arteko gutxieneko soldata) eta desgaitasuna dutenak. | 67,90 |
UDAKO ABONUAK (HILABETE ERDIA, ERROLDATU GABEAK) |
18 urtetik gorakoak | 172,40 |
14 eta 17 urte bitartekoak | 86,50 |
10 eta 13 urte bitartekoak | 73,20 |
2 eta 9 urte bitartekoak | 60,00 |
GIMNASIOKO ABONUA URTEAN (URTARRILAREN 1ETIK ABENDUAREN 31 ARTE) |
16 eta 64 urte bitartekoak | Ordutegi osoa | 141,10 |
16 eta 64 urte bitartekoak | Goizeko ordutegia | 106,10 |
65 urtetik gorakoak | Ordutegi osoa | 94,40 |
65 urtetik gorakoak | Goizeko ordutegia | 70,00 |
Desgaitasuna duten pertsonak (> = %50) | Ordutegi osoa | 70,00 |
Desgaitasuna duten pertsonak (> = %50) | Goizeko ordutegia | 46,60 |
16 eta 64 urte bitartekoak | Bonua (10 saio) | 72,20 |
65 urtetik gorakoak | Bonua (10 saio) | 37,10 |
Desgaitasuna duten pertsonak (> = %50) | Bonua (10 saio) | 37,10 |
PUBLIZITATE ESTATIKOA (3x1 metro) |
Denboraldi baterako kontratua | 352,20 |
Hiru denboralditarako kontratua (denboraldiko) | 293,90 |
Bost denboralditarako kontratua (denboraldiko) | 176,10 |
KIROL ESPAZIOEN ALOKAIRUA |
Futbol 11ko zelaia, saio/partida (*) | 106,10 |
Futbol 8ko zelaia, saio/partida (*) | 76,40 |
Pilotalekua, egun osoa, aparteko erabileretarako | 745,80 |
Pilotalekua, egun erdia, aparteko erabileretarako | 375,60 |
Hockey/eskubaloi pista, saioa/partida (*) | 76,40 |
Gehigarria argiagatik futbol/hockey/eskubaloia | 24,40 |
Igerileku estaliaren alokairua kale/ordu bat (*) | 76,40 |
Pilotalekuaren alokairua, taldeko kirola egiteko (*) | 41,40 |
Kiroldegiaren alokairua, ordu bat, kirola egiteko (*) | 41,40 |
Kiroldegia, egun osoa, aparteko erabileretarako | 745,80 |
Kiroldegia, egun erdia, aparteko erabileretarako | 375,60 |
Irristaketa pistaren alokairua, egun osoa, aparteko erabileretarako | 726,70 |
Irristaketa pistaren alokairua, egun erdia, aparteko erabileretarako | 362,90 |
Aretoen alokairua, kirola egiteko, orduko | 41,40 |
Aretoen alokairua, ezohiko erabilerarako, orduko | 63,70 |
(*) Abonatuta ez daudenek eguneko sarrera ordaindu beharko dute. |
EGUR/IKATZ FARDELA | 6,40 |
IGERIKETA TXANOA | 4,20 |
PREZIO PUBLIKOAK (2. ARAUA)
ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA LAGUNAK UDAL ZERBITZUAK ANTOLATZEN DITUEN IKASTARO ETA JARDUERETAKO SARRERA, INSKRIPZIO ETA MATRIKULEN PREZIO PUBLIKOAK
| Prezioa eurotan |
TENIS IKASTAROAK (8 ordu) |
Abonatuak | 50,90 |
Abonatu gabeko erroldatuak | 66,80 |
IGERIKETA IKASTAROAK (8 ordu) |
Abonatuak | 45,60 |
Abonatu gabeko erroldatuak | 75,30 |
PADEL IKASTAROAK (8 ordu) |
Abonatuak | 70,00 |
Abonatu gabeko erroldatuak | 88,10 |
GAINERAKO IKASTAROAK, 20 LAGUNEKO TALDEAK (32 ordu/lauhilekoa) |
Abonatuak | 165,50 |
Abonatu gabeko erroldatuak | 205,80 |
GAINERAKO IKASTAROAK, 30 LAGUNEKO TALDEAK (32 ordu/lauhilekoa) |
Abonatuak | 124,10 |
Abonatu gabeko erroldatuak | 153,90 |
GAINERAKO IKASTAROAK, 20 LAGUNEKO TALDEAK (16 ordu/lauhilekoa) |
Abonatuak | 82,70 |
Abonatu gabeko erroldatuak | 102,90 |
GAINERAKO IKASTAROAK, 30 LAGUNEKO TALDEAK (16 ordu/lauhilekoa) |
Abonatuak | 61,50 |
Abonatu gabeko erroldatuak | 77,50 |
FUTBOL PARTIDETAKO SARRERAK |
Hirugarren maila |
16 urtetik gorakoak | 11,00 |
16 urtetik beherakoak | 5,00 |
12 urtetik beherakoak | 0,00 |
Erkidego mailakoa/Lehentasunezkoa |
16 urtetik gorakoak | 10,00 |
16 urtetik beherakoak | 4,00 |
12 urtetik beherakoak | 0,00 |
Erregionala |
16 urte baino gehiago | 6,00. |
16 urtetik beherakoa | 2,00 |
12 urtetik beherakoak | 0,00 |
Gazteen ohorezko maila |
16 urtetik gorakoak | 6,00 |
16 urtetik beherakoak | 3,00 |
12 urtetik beherakoak | 0,00 |
Abonua (hirugarren maila) |
16 urtetik gorakoak | 99,00 |
16 urtetik beherakoak | 49,50 |
12 urtetik beherakoak | 0,00 |
Abonua (erkidego mailakoa/lehentasunezkoa) |
16 urtetik gorakoak | 90,00 |
16 urtetik beherakoak | 45,00 |
12 urtetik beherakoak | 0,00 |
Abonua (erregionala) |
16 urte baino gehiago | 54,00 |
16 urtetik beherakoak | 27,00 |
12 urtetik beherakoak | 0,00 |
Gazteentzako abonua (ohorezko maila) |
16 urte baino gehiago | 54,00 |
16 urtetik beherakoak | 27,00 |
12 urtetik beherakoak | 0,00 |
KULTUR ETA AISIALDI JARDUERAK |
Gizarte, kultura nahiz aisialdi arloko ikastaro eta jardueretarako sarrera, izen emate edo matrikulak. Edonola ere, aplikatuko diren tarifek zerbitzuaren zuzeneko kostua, gutxienez, estali behar dute. Abonurik ez duten erroldatutakoei honako tarifa hau aplikatuko zaie: abonatuentzako tarifari %25 gehituta ateratzen dena. Abonurik ez duten erroldatu gabeei, berriz, honako tarifa hau aplikatuko zaie: abonurik ez duten erroldatutakoentzako tarifari %30 gehituta ateratzen dena. |
PREZIO PUBLIKOAK (3. ARAUA)
ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA AGIRIAK EMAN ETA TRAMITATZEKO TASAK
| Prezioa eurotan |
PARTIKULARRENDAKO AGIRIEN FOTOKOPIAK |
Din A-4 tamainako kopia | 0,27 |
Din A-3 tamainako kopia | 1,07 |
LANPOSTUAK BETETZEKO DEIALDIEN TRAMITAZIOA |
Erdi edo goi mailako titulazioa eskatzen duten lanpostuetarako | 23,40 |
Gainerako lanpostuetarako | 11,70 |
KARNETAK EGITEA |
Abonatu berriak eta berritzeak | 4,20 |
Karneta berriz egitea, galtzeagatik | 8,50 |
LIZENTZIEN TRAMITAZIOA, ABONATU GABEAK |
Erroldatuak | 11,70 |
Erroldatu gabeak | 18,00 |
PREZIO PUBLIKOAK (4. ARAUA)
ORDENANTZA FISKALA, LAGUNAK UDAL ZERBITZUAREN PATINODROMOA ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA
| Prezioa eurotan |
Nafarroako klubetako kirolari federatuek patinodromoa erabiltzea, eguna/pertsona | 2,20 |
Nafarroatik kanpoko klubetako kirolari federatuek patinodromoa erabiltzea, eguna/pertsona | 3,20 |
Pista egun osorako alokatzea | 726,70 |
Pista egun erdirako alokatzea | 362,90 |
Iragarkiaren kodea: L2500385