2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAKAIKU
Hiri-jarduketarako plan berezia, Bakaikuko 2. poligonoko 560. lurzatian. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2025eko urtarrilaren 23ko Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat, Bakaikuko 1. poligonoko 560. lurzatiko eraikina katalogotik kentzeko eta han zuzkidura-jarduketa bat egiteko, Cristina eta Arantxa Otamendi Aguirrek sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, aplikatu beharrez uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoa (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Bakaikun, 2025eko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.
Iragarkiaren kodea: L2501174