2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLIN
Okupatu aurreko aktak egiteko zitazioa, honako proiektu honi dagokionez: Allingo hornidura - 1. fasea
Allingo Udalak, 2025eko urtarrilaren 21eko osoko bilkuran, erabaki bat hartu zuen "Allingo hornidura - 1. fasea" deritzon proiektuari buruz. Zehazki, bat etorriz proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendarekin eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoarekin, hauxe da erabaki zuena:
1. Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, 2025eko otsailaren 27an Allingo udaletxean ager daitezen, goizeko 11:00etan, ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta hala egokituz gero, behin betiko okupaziokoak.
Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman dezakete, nork bere kontura.
2. Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Allingo Udalaren iragarki-taulan; adieraziko da argitalpen hau Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea denean.
4. Erabaki hau titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.
Amillaon, 2025eko urtarrilaren 24an.–Alkate udalburua, M.ª Lourdes Lana Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2501146