Iragarkia
25. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 6a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ULTZAMA
Deialdia, instalazioetako garbitzaile lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko eta ordezkapenak, bajak edo errefortzu-beharrak beteko dituzten izangaien zerrenda osatzeko
Ultzamako Alkatetzak, 7/2025 Ebazpenaren bitartez, honako deialdi hau eta haren oinariak onetsi ziuen:
OINARRIAK
1.–Deialdiaren xedea.
1.1. Deialdi honen xedea da instalazioetako garbitzaile lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzea. Lanpostu hori Ultzamako Udalaren plantilla organikoan identifikatuta dago honako ezaugarri hauekin: D maila. Lan-kontratu finkoa. %66ko lanaldi partziala. %12ko maila-osagarria. Euskara jakitea: ahozko A2 maila.
1.2. Hautatzen diren pertsonek bete beharreko eginkizunak honako hauek dira: eraikin eta lokaletako zoruak eta altzariak garbitzea, horretarako erabiliz haien higienizazioa eta kontserbazioa bermatzeko teknika, lanabes eta produktu egokiak, jarraikiz laneko segurtasun eta osasunaren arloan aplikatzekoak diren arauei, eta, orokorrean, gaur egun nahiz etorkizunean haien mailari egokitzen zaizkion lanak (etorkizunean egokitzen zaizkionak, ofizio eta lanbideen eta maneiatzen diren erreminta eta lanabesen bilakaeraren ondorioz eta antolakuntza sistemetan eta egiten diren zerbitzuen osagaietan izaten diren aldaketen ondorioz, eta, orobat, zerbitzua dela-eta agintzen zaizkionak).
1.3. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio-organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.
1.4. Lanpostuak D mailari dagozkion ordainsariak izanen ditu, jarraikiz uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuan eginiko sailkapenari, eta Ultzamako Udaleko plantilla organikoan ezarritako ordainsari osagarriak.
1.5. Euskarazko "A-2" maila eskatuko da, ahoz, Nafarroako Hizkuntza Eskola Ofizialaren baremoaren arabera, edo ofizialki baliokidetzat onartutako beste titulazio bat, edo izangaiak gainditu beharko du hizkuntza maila egokia duen zehazteko proba bat, bat etorriz 55/2009 Foru Dekretuaren 4. artikuluan ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez arautzen da euskararen ezagutza, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantilla organikoetan).
2.–Aplikatzekoa den araudia.
Prozedura hau gauzatzeko, honako hauetan xedatutakoa beteko da: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena; 113/1985 Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duena; 7/1985 Foru Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriei buruzkoa; aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.
3.–Baldintzak.
3.1. Oposizio-lehiaketan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.
Parte hartzen ahalko dute, orobat, Espainiako edo Europar Batasuneko estaturen bateko nazionalitatea duten pertsonen ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio eremuan sartutako estatuetako nazionalitatea dutenen ezkontideek.
b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.
c) Lanpostuaren egitekoa betetzeko gai egiten duen titulazioa izatea (edo hura eskuratzeko moduan egotea eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean); titulu hori, gutxienez ere izanen da Eskola Graduatuarena, DBHkoa edo Lanbide Heziketako lehen mailakoa edo honen baliokide batekoa. Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioa egiaztatzen duen agiria eduki beharko da.
d) Euskaraz jakitea eta hori frogatzea ahozko "A-2" titulua aurkeztuta, Nafarroako Hizkuntza Eskola Ofizialaren eta NAPIren arabera egun indarra duen baremoarekin bat; edo maila horiei dagokien beste titulazio bat, ofizialki baliokidetzat onartua dagoena. Izangaiak maila hori baduela frogatzen ahalko du, orobat, behar adinako hizkuntza maila –deialdi honetako 1.5 oinarrian adierazia– ote duen erakusten duen berariazko proba gaindituta. NAPIko Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Atalak eginen du proba hori.
e) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.
f) Eginkizun publikoak betetzeko gabetua edo desgaitua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik berezia ez izatea.
g) Epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik edo gizakien salerosketarengatik.
Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte baldintza horiek. Bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea bukatzen den unean eta lanpostuaren jabetza hartu arte.
4.–Eskabideak.
4.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Ultzamako Udalaren erregistroan aurkeztu beharko dira, edo urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusten diren bitartekoetako bat erabiliz (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea).
Eskabideak I. eranskineko ereduaren arabera bete beharko dira. Eredu hori Ultzamako Udalaren bulegoetan eskura daiteke, hitzordua eskatuta, edo Internet bidezko www.ultzama.eus gunean, edo, bestela, aldizkari ofizialetik bertatik hartuta, argitaratzen den zenbakitik.
Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
Parte hartzeko eskabidearekin batera, eskatutako tituluaren eta nortasun agiri nazionalaren fotokopia aurkeztuko dute izangaiek, eta lehiaketaldian alegatutako merezimenduak frogatzeko agiriak. Esperientzia baloratzeari begira, ezinbestekoa izanen da entitate kontratatzaileen ziurtagiriak aurkeztea, non agertuko baita, zehazki, egindako lan mota, esleitutako maila, lanaldi mota eta lanaldiaren iraupena, eta zer zerbitzutarako kontratatu den, kontratu horien iraupena.
4.2. Desgaitasunen bat duten izangaiek egoera horren egiaztagiria aurkeztu beharko dute parte hartzeko eskabidearekin batera, organo eskudunak emana. Halaber, ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eska ditzakete, horren beharrik izanez gero, eskabidean bertan. Orobat, aparteko orri batean, adierazi beharko dute zer desgaitasun mota duten, eta zer egokitzapen eskatzen.
Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
4.3. Eskabideak aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina izanen da.
5.–Izangaiak onartzea.
5.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, Ultzamako Udaleko alkate udalburuak ebazpena emanen du onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Baztertutako izangairik ez badago, zuzenean onetsiko da onartutakoen behin betiko zerrenda.
5.2. Behin-behineko zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.
Erreklamazioak Ultzamako Udalean aurkeztu beharko dira, udal erregistroan berean, edo telematikoki (egoitza elektronikoa).
5.3. Erreklamazioak aurkezteko epea iragan eta horiek ebatzi ondoren, Ultzamako Udaleko alkateak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
5.4. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen-prozedura gainditu ondoren, baldin izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
6.–Kalifikazio epaimahaia.
6.1. Kalifikazio epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:
–Epaimahaiburua: Martin M.ª Picabea Aguirre, Ultzamako Udaleko alkatea. Ordezkoa: Jesus M.ª Larretxea Lazkano, Udaleko alkateordea.
–Epaimahaikidea: Carlos Borrego Osta, Ultzamako Udaleko zerbitzu anitzetako langilea. Ordezkoa: Ultzamako Alkatetzak izendatuko duen zerbitzu anitzetako beste langile bat.
–Epaimahaikidea: Hodei Arada Goyalde, Ultzamako Udaleko zerbitzu anitzetako langilea. Ordezkoa: Ultzamako Alkatetzak izendatuko duen zerbitzu anitzetako beste langile bat.
–Epaimahaikidea: Jon Echecolonea Senar, Ultzamako Udaleko langileen ordezkaria.
–Epaimahaikide idazkaria: Alfonso Araujo Guardamino, Ultzamako eta Odietako udaletako idazkaria. Ordezkoa: Ultzama aldeko beste udal bateko idazkaria.
6.2. Epaimahaia eratu beharko da hautaprobak hasi baino lehen eta ezin izanen da eratu ez jardun gutxienez kideen gehiengo osoa bertaratzen ez bada.
Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.
6.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude abstenitzeko egoera batean, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren arabera (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaikideak errekusatzea, inguruabar horiek gertatzen direnean.
6.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabehera guztiak.
6.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eskatzen ahalko du beren eskumen den edozein jardunetarako. Aipatu aholkulariak beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan oinarriturik bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
7.–Hautapen-prozeduraren nondik norakoa.
7.1. Oposizio-lehiaketak fase hauek izanen ditu:
a) Oposizioaldia. Galdera sorta teoriko eta praktiko bat erantzun beharko da, gaztelaniaz edo euskaraz, jarraian ageri gai-zerrendari buruzkoa. Erantzun okerrek puntuak kenduko dituzte. Epaimahaiak esanen du, proba hasi aurretik, zer proportziotan. Proba honetan 80 puntu lortzen ahal dira gehienez. Bazterturik geldituko dira gehieneko puntuazioaren erdia, gutxienez, lortzen ez duten izangaiak.
Administrazio gaiak.
1.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, zeinaren bidez arautzen baitira Toki Araubidearen Oinarriak: II. titulua, Udalerria. V. titulua, Toki-erakundeei buruzko xedapen orokorrak.
2.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: I. titulua, I. kapitulua: udalerriak. III. titulua: Nafarroako toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea. IX. titulua: Nafarroako toki-erakundeen jarduketak: prozedura eta araubide juridikoa, aurkaratzea eta kontrola.
3.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina.
Lanbideko gaiak.
1.–Garbiketa prozesu bateko elementuak:
–Garbiketa, zikinkeria, desinfekzioa eta higienea.
–Altzariak: motak, eta behar duten tratamendua.
–Komunen garbiketa: komunen, osagarrien eta ispiluen higienizazioa eta desinfekzioa.
–Garbitzeko lanabesak eta/edo erremintak: motak eta erabiltzeko moduak.
–Erraz erabiltzen diren aparatu elektromekanikoak: xurgagailuak eta antzekoak.
–Garbitzeko produktuak: motak, manipulazioa, dosifikazioa, biltegiratzea eta etiketatzea.
–Produktu kimikoak garbiketan.
2.–Zoruak, paretak eta sabaiak garbitzeko prozedurak eta teknikak: ekorketa, ekorketa hezea, xurgatzea, garbitzea, hautsa kentzea.
3.–Eraikin eta lokaletako kristalak garbitzeko teknikak: kanpoko eta barneko garbiketa.
4.–Garbiketa-lana antolatzea: eginkizunak, denbora eta espazioa.
5.–Laneko segurtasunari eta osasunari buruzko ezagutzak: arrisku motak eta horiek prebenitzea; norbera babesteko ekipoak.
6.–Hondakin eta zaborren gaikako bilketa: sailkapena eta tratamendua.
b) Merezimenduen balorazioko fasean edo lehiaketaldian, baloratuko dira izangaiek alegatu dituzten merezimenduak, gero azalduko den baremoaren arabera.
Deialdi honetako faseak hurrenkera honetan eginen dira: lehendabizi, oposizioaldia, eta hura bukatutakoan, lehiaketaldia.
7.1.1. Prozeduran onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten denean adieraziko dira probak egiteko eguna, tokia eta ordua. Zerrenda Ultzamako Udalaren iragarki-taulan eta haren web orriko deialdiaren web fitxan argitaratuko da.
7.1.2. Oposizioaldiko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek aldean izan behar dute nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Oposiziotik baztertu eginen dira iragarritako egun, ordu eta tokian agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.
7.1.3. Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitortu bat dutenentzat, denbora eta baliabideen aldetik, eskabidean hala eskatu badute.
7.1.4. Probak kalifikatutakoan, epaimahaiak argitara emanen du aurkeztutako izangaien zerrenda, lortutako behin-behineko kalifikazioekin, Ultzamako Udalaren iragarki-taulan eta web orriko deialdiaren web fitxan, eta 5 egun balioduneko epea irekiko du, interesdunek Ultzamako Udalaren udal erregistroan berean edo telematikoki (egoitza elektronikoa) alega dezaten eskubidekotzat jotzen duten guztia. Alegazioak aurkezteko epea amaituta, behin betiko emaitzak argitaratuko dira.
7.2. Lehiaketaldia ez da baztertzailea eta haren helburua da izangaien merezimenduak baloratzea, betiere zuzenean loturik daudenak deialdiko lanpostuaren berezko egitekoekin.
Gehienez 20 puntu lortzen ahal dira. Honako merezimendu hauek baloratuko dira:
7.2.1. Egindako zerbitzuak, deialdiko lanpostuak dituen jardueretan: 20 puntu gehienez.
7.2.1.1. Administrazio edo sozietate publiko batean egindako zerbitzuak, deialdiko lanpostuak dituen jardueretan gehienez 2 puntu arte.
7.2.1.2. Administrazio publikoetatik kanpo egindako zerbitzuak, deialdiko lanpostuak dituen jardueretan gehienez 1,5 puntu arte, zerbitzu egindako urte oso bakoitzeko.
Kontratua egin duen administrazio edo sozietate publikoaren ziurtagiriaren bidez frogatuko dira egindako zerbitzuak, edo, enpresa pribatuen kasuan, kontratuaren eta lan-bizitzaren ziurtagiriaren bidez. Bertan jasoko dira honako hauek: lanpostuaren izena, kategoria profesionala eta lan egindako aldiaren hasiera eta bukaera datak.
Oharrak:
1.–Deialdia argitaratu arte egindako zerbitzuak baloratuko dira.
2.–Urteen kopurua osoa ez bada, emanen da egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa.
3.–Proportzioan baloratuko dira, halaber, lanaldi partzialean egindako zerbitzuengatik.
7.3. Ez dira aintzat hartuko, ezta baloratuko ere, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean zerrendatuta, alegatuta eta egiaztatuta ez dauden merezimenduak; hala ere, kalifikazio-epaimahaiak dokumentazio gehiago eskatzen ahal du, uste badu merezimendu bat ez dagoela behar bezala egiaztatuta.
Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du puntuazio handiagorik eman, apartatuan adierazitako gehieneko puntuazioa baino.
7.3.1. Merezimendu-lehiaketaren kalifikazioa bukatutakoan, epaimahaiak argitara emanen ditu izangaien behin-behineko puntuazioak Ultzamako Udalaren iragarki taulan eta haren web orriko deialdiaren web fitxan, eta bost egun balioduneko epea emanen du, interesdunek alegazioak aurkez ditzaten udal erregistroan berean edo telematikoki (egoitza elektronikoa), beren eskubideen alde komeni zaienaren arabera.
7.3.2. Behin epaimahaiak ebatzita behin-behineko emaitzen aurka aurkeztutako erreklamazioak, argitara emanen dira merezimenduen baremazioaren behin betiko emaitzak Ultzamako Udalaren iragarki-taulan eta haren web orriko deialdiaren web fitxan.
7.4. Azken kalifikazioa.
7.4.1. Azken kalifikazioa izanen da oposizioaldian eta lehiaketaldian lortutako puntuazioen batura.
7.4.2. Prozeduran parte hartzen dutenen puntuazioan berdinketarik gertatuz gero, ebatziko da oposizioaldian puntuaziorik handiena dutenen alde.
Berdinketak bere horretan badirau, zozketaz erabakiko da.
7.4.3. Oposizioaldia eta lehiaketaldia bukatutakoan, epaimahaiak argitara emanen du prozesua gainditu dutenen zerrenda, hautapen-prozesuan guztira eskuratu duten puntuazioaren arabera ordenatuta, Ultzamako Udalaren iragarki-taulan eta web orrian, eta organo eskudunari igorriko dio, egin daitezen baldintzak egiaztatzeko eta lanpostu hutsak hautatzeko izapideak.
8.–Baldintzak frogatzea eta lanpostu hutsak hautatzea.
8.1. Azken balorazioa bukatuta, epaimahaiak organo eskudunari (Ultzamako Alkatetzari) igorriko dio, espediente osoarekin batera, puntuazio handiena lortu duen izangaia izendatzeko edo kontratatzeko proposamena.
Izendatzeko edo kontratatzeko proposamena Ultzamako Udalaren web orriko deialdiaren web fitxan argitaratuko da.
8.2. Proposatutako izangaiak, izendapen-proposamena argitaratu eta hurrengo 10 egun balioduneko epean, honako agiri hauek aurkeztuko ditu:
a) Izangaiaren Nortasun Agiri Nazionalaren edo nazionalitatea eta nortasuna egiaztatzen duen agiri baliokidearen kopia.
b) Txosten mediko ofiziala, karguari dagozkion eginkizunak betetzea eragozten duen gaixotasunik edo akats fisiko edo psikikorik ez duela egiaztatzen duena.
c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dutela kendu administrazio publikoren baten zerbitzutik.
d) Zina edo hitzematea, adierazten duena errespetatuko duela Nafarroako Foru Eraentza, men eginen diela Konstituzioari eta legeei, eta zuzen beteko dituela karguari dagozkion eginkizunak.
8.3. Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezin izanen da izendatu nahiz kontratatu agiri horiek aurkezten ez dituen izangaia, ez eta deialdiko 3. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela frogatzen ez duena ere, eta baliorik gabe geldituko dira haren jarduketa guztiak, deusetan galarazi gabe haren eskabideko faltsukeria dela-eta legokiokeen erantzukizuna.
8.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, hutsik geratu den lanpostua beteko da 7. oinarrian aipatzen den izangaien zerrendaren arabera lanposturako baldintzak betetzen dituen hurrengoarekin, eta izangai horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.
8.5. Deialdi honen xede diren lanpostuetarako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, beste agiriren bat beharrezkoa bada bere eskudantzietarako, proposatzen den izangaiari eskatuko zaio, eta hark deialdi honen 8.2 atalean ezarritako moduan aurkeztu beharko du.
9.–Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.
9.1. Ultzamako Udalaren lan-kontratudun langile finko izendatuko da lanpostuan aritzeko aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duen izangaia.
9.2. Izendatzeak edo kontratatzeak eta lanpostuaren jabetza hartzeak berekin ekarriko du izendatutako pertsona bihurtzea nominako eta plantillako lan-kontratadun finkoa, eta izanen ditu indarreko xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean alta emanen zaio, araubide horretan ezarritakoaren babesean.
Aurrekoa gorabehera, aplikatuta abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua), Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek bi aukera izanen dituzte: edo segitzea martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo sartzea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean.
9.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
9.4. Hautatutako izangaia lanpostuaz jabetuko da hamabost egun naturaleko epean, argitaratzen denetik hasita.
9.5. Emandako epean, eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez dutenek Ultzamako Udalean lan-kontradun izateko eskubide guztiak galduko dituzte. Hala bada, deialdiaren 8.4 atalean ezarritakoari jarraituko zaio.
10. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak.
10.1. Hautapen-prozesu honetan plaza lortzen ez duten izangaiekin zerrenda bat eginen da, puntuazio-ordenaren arabera, aldi baterako kontratazioak egiteko.
10.2. Izangaiei dei eginen zaie jarraikiz "Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendak kudeatzeko arauei", Ultzamako Udalak onartuak.
11. Jarduketen publikotasuna.
Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez ofizialki argitaratu beharreko tramiteak, Ultzamako Udalaren web orrian (https://ultzama.eus/es) argitaratuko da proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen informazioa eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere.
12.–Errekurtsoak.
Deialdi honen aurka eta oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
Larraintzarren (Ultzama), 2025eko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.
I. ERANSKINA.–ESKABIDEA
Iragarkiaren kodea: L2500788
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
