25. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TAFALLA

24-02031 gora jotzeko errekurtsoa, honako deialdi honen onespenaren kontrakoa: deialdia, bi zerrenda osatzeko, hautaproben bidez, horien bidez betetzeko erdi mailako teknikari soziokultural eta kiroletakoaren lanpostuak (Kultura Alorra); zerrenda bat prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izanen da, eta bestea, aldi baterako kontratazioak egiteko

Nafarroako Administrazio Auzitegiak, 2024ko abenduaren 16ko probidentzia baten bidez, Udal honi igorri zion 24-02031 gora jotzeko errekurtsoa. Tafallako Udaleko zinegotzi Esther Iso Gayarrek jarri zuen, Alkatetzaren 2024ko urriaren 30eko ebazpen baten aurka, zeinaren bidez ezesten baitzen jarritako berraztertzeko errekurtso bat, Alkatetzak berak 2024ko ekainaren 21ean eman ebazpen baten aurka. Ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen, bi zerrenda osatzeko, hautaproben bidez, horien bidez betetzeko erdi mailako teknikari soziokultural eta kiroletakoaren lanpostuak (Kultura Alorra); zerrenda bat prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izanen da, eta bestea, aldi baterako kontratazioak egiteko.

Epatzen dira interesdun diren pertsonak edo entitateak, Nafarroako Administrazio Auzitegira ager daitezen (Iruñeko Iturrama kalea, 10), interesdun gisa, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea toki entitateen egintza eta erabakiak inpugnatzeari dagokionez garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketaren arabera).

Tafallan, 2025eko urtarrilaren 8an.–Idazkaria, Nekane Ágreda Arróniz.

Iragarkiaren kodea: L2500321