25. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AZKOIEN

Akats zuzenketa, deialdi honetan: deialdia, bete dadin behin betiko eta oposizio-lehiaketa bidez, C mailako toki garapeneko teknikariaren lanpostu bat (turismoa-merkataritza-industria)

Deialdi hori 2025eko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 17an.

Akatsa atzemanik 5. oinarrian (deialdiko kalifikazio-epaimahaia), zuzendu egiten da dagokion akats zuzenketa argitaratuz:

Honako hau dioen tokian:

Ordezkoa: Laura Senosiain Esain, Nafarroako Gobernuko Turismoaren lurralde garapen jasangarriko zerbitzuko turismo bulegoetako koordinatzailea.

Honako hau behar du:

Ordezkoa: Lucía Senosiain Etayo, Nafarroako Gobernuko Turismoaren lurralde garapen jasangarriko zerbitzuko turismo bulegoetako koordinatzailea.

Azkoienen, 2025eko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2500861