2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
MENDABIA
Deialdia, ikastetxeko eskolazain lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartuen behin betiko zerrenda
Mendabiako Udaleko alkateak, 2025eko urtarrilaren 21ean, honako ebazpen hau eman zuen, hitzez hitz:
"Amaitu da epea eskabideak aurkezteko honako deialdi honetan parte hartzeko: deialdia, ikastetxeko eskolazain lanpostu bat, D mailakoa, lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko, Mendabiako Udalaren zerbitzuko plantillako langile finkoen artean. Deialdia argitaratu zen 2025eko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 2an, eta bidezkoa da, Alkatetzaren 2024ko abenduaren 12ko ebazpen baten bidez onetsitako deialdiaren 5.4 oinarriarekin bat etorriz, onartutako izangaien behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena ematea, baztertutako pertsonarik ez baitago, eta agintzea argitaratzeko Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web-orrian.
Horrenbestez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 g) artikuluan jasotzen den eskudantziarekin bat, enpleguko deialdi publiko hau arautzen duten oinarriei jarraikiz,
EBAZTEN DUT:
1. Izangaien behin betiko zerrenda onestea, deialdi honetan: deialdia, San Francisco Javier ikastetxeko eskolazain lanpostu bat, D mailakoa, lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko, Mendabiako Udalaren zerbitzuko plantillako D mailako langile finkoen artean. Horrek ez du ekarriko plantillan lanposturik gehitzea:
Onartuak:
CASPE SAINZ, RAMÓN
Baztertuak: Inor ez.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, bai eta Udalaren web-orriko gardentasun atarian ere."
Mendabian, 2025eko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, María José Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L2500793