25. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MARTZILLA

Akats zuzenketa iragarki honetan: "Deialdia, kiroldegiko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat barne igoera murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena"

Oharturik akatsa badela iragarki honetan: "Deialdia, kiroldegiko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat barne igoera murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena" (2025eko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 17an), zuzendu egiten da:

Honako hau dioen tokian:

"Bukatu da hautapen prozesua, helburu duena kiroldegiko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat betetzea, funtzionarioen araubidekoa eta E mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoera murriztuan, Martzillako Udalaren zerbitzura aritzeko. Hala, erabaki du Martzillako Udaleko iragarki-taulan argitaratzea probak gainditu dituen izangaiaren zerrenda, guztizko kalifikazioekin".

Honako hau behar du:

"Bukatu da hautapen prozesua, helburu duena kiroldegiko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat betetzea, funtzionarioen araubidekoa eta D mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoera murriztuan, Martzillako Udalaren zerbitzura aritzeko. Hala, erabaki du Martzillako Udaleko iragarki-taulan argitaratzea probak gainditu dituen izangaiaren zerrenda, guztizko kalifikazioekin".

Argitara ematen da, denek jakin dezaten.

Martzillan, 2025eko urtarrilaren 20an.–Alkate udalburua, M.ª Esther Villanueva Ucar.

Iragarkiaren kodea: L2500731