2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
AÑORBE
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
Añorbeko alkateak, 2025eko urtarrilaren 23an, 8/2025 Ebazpena eman du; hona hemen haren testu osoa:
"Alkatearen abenduaren 4ko 98/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, bete zedin zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, Añorbeko Udalaren zerbitzura. Deialdia, 2024ko 257. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19an.
Amaitu da eskaerak aurkezteko epea, deialdiaren 3. oinarrian ezarrita dagoena; hortaz, bidezkoa da izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea. Zerrenda hori argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Añorbeko Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan, bat etorriz deialdiko 4. oinarrian xedatutakoarekin.
Halaber, deialdiko 4. oinarrian ezarrita dago baztertutako izangaiek erreklamazioak egiten ahal dituztela edo akatsak zuzendu, behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo hamar egun baliodunean.
Beraz,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, honako deialdi honetan: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, Añorbeko Udalaren zerbitzura.
–Onartuak:
APEÑANIZ MUÑOZ, FELIPE
ARTIEDA CADENA, ORLANDO
AYERRA LARRAYOZ, JUAN
CAÑAS FERNÁNDEZ, MARÍA PILAR
GARCÍA EKAY, ÁNGEL MARÍA
GARCÍA RIVAS, GAIZKA
NUIN ZABALZA, JULIO JOAQUÍN
OJER ARAMENDÍA, ROBERTO
RÍO CARREIRA, MIGUEL
RIPA ORTIGOSA, RICARDO
ROSA RECARTE, JUAN JOSÉ
RUIZ SARDIÑA, JESÚS
SEGURA MEDINA, ANTONIO JESÚS
ULLATE MARTÍNEZ, JOSÉ JAVIER
URDIN PÉREZ, VIRGINIA
URDIN UNCITI, JULEN
–Baztertuak:
ANSOLA MAYAYO, ARKAITZ.
Ez du frogatu 2.c) oinarrian eskatutako titulua duenik.
Ez du aurkeztu 2.f) oinarrian eskatzen den gidabaimena.
Ez du aurkeztu eskabidea 1. eranskinean (3.1 oinarria) ezarrita dagoen moduan.
ARRIOLA ALONSO, AITOR.
Ez du frogatu 2.c) oinarrian eskatutako titulua duenik.
Ez du aurkeztu eskabidea 1. eranskinean (3.1 oinarria) ezarrita dagoen moduan.
CHARAJA GONZÁLES, RICARDO.
Ez du frogatu 2.a) oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituenik.
Ez du frogatu 2.c) oinarrian eskatutako titulua duenik.
Ez du aurkeztu eskabidea 1. eranskinean (3.1 oinarria) ezarrita dagoen moduan.
HERNÁNDEZ CARPANETO, INTI NEHUEN.
Ez du frogatu 2.c) oinarrian eskatutako titulua duenik.
Ez du aurkeztu eskabidea 1. eranskinean (3.1 oinarria) ezarrita dagoen moduan.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek 10 egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Añorbeko Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitara dadila agintzea.
Añorben, 2025eko urtarrilaren 23an.–Alkatea, José Ignacio Echeverría Ciordia.
Iragarkiaren kodea: L2501130