1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
348/2024 EBAZPENA, abenduaren 12koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez interes sozialeko deklaratzen baitira zenbait proiektu, kultur jarduera eta ereduko programa, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitatean fundazioen eta irabazi asmorik gabeko hainbat entitateren zerga araubide berezia eta mezenasgoaren zerga-pizgarriak arautzen dituzten xedapenen testu bategina onesten duen maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoarekin.
2024ko urriaren 1etik 31ra, besteak beste, honako pertsona eta entitate hauek eskaera aurkeztu zuten proiektuak, kultur jarduerak edo ereduko programak interes sozialeko deklaratzeko:
Espiritualidad Pamplona-Iruña Elkartea | Elkartearen jarduerak finantzatzea |
Asociación de Antropología Arakadia Antropologia Elkartea | ¿Para qué sirve la Antropología? / Zertarako balio du Antropologiak? |
Arangurengo Abesbatza | Arangurengo Abesbatzaren urteko programazioa (2025-2029) |
Asociación de Belenistas San Andrés de Villava / Atarrabiako San Andres Jaiotzazaleen Elkartea | Los Belenes de Villava: Cultura, Arte y Tradición / Atarrabiako Jaiotzak: Kultura, Artea eta Tradizioa |
San Migel Excelsis santutegia | Aralarko San Migel Trinitate Santuaren baseliza zaharberritzeko proiektua |
Vianako Jasokundearen parrokia | Vianako Jasokundearen eliza zaharberritzea |
Nafarroako Unibertsitatea | Nafarroako Unibertsitatearen Museoa |
Operaren Lagunen Gaiarre Elkartea | AGAO denboraldi lirikoa. Lirika denentzat: AGAO soziala, tokiko artisten zabalkundea, prestakuntza eta proiekzioa |
Amigos de Cascante Vicus kultur elkartea | Cascanteko hirigintzaren eta tokiko garapenaren historia XX. mendean |
La Cuerda de Oro elkartea | Camerata Navarra-ren (CN) jarduera |
Lesakako Musika Banda | Pepito Yanci «Beti Bizi» |
Musikagune | Musikatzen |
«El colectivo» Nafarroako Antzerki Eskola | SOS Eraikina |
Tutera Kantuz | Kontzertu Polifonikoak eta euskararen eta jai tradizionalen kultur sustapena |
Berako Organoaren Lagun Elkartea-Asociación de Amigos del Órgano de Bera | Berako San Esteban parrokian dagoen «Aquilino Amezua» organoa zaharberritzea |
Asociación Juvenil Memoria en Movimiento | Arde: Zugarramurdiko sorginen proiektua |
Itzagaondoa elkartea | «Conocer Izagaondoa-Izagaondoa Ezagutu» |
«Navarjota» Nafarroako Jotaren Elkartea | Jotaren eguna |
Untzueko San Millan parrokia | Untzueko San Millan parrokiako erretaula zaharberritzea (Untzue-Nafarroa) |
Ttipi Ttapa Fundazioa | TTIPI-TTAPA, aldizkaria, webgunea eta multimedia ekoizpenak editatzea |
«Iruñeko Errege Magoen Desfilea» elkartea | Iruñeko «Errege Magoen Desfilea» elkartearen jarduerak |
Nafarroako Amateur Antzerkiaren Federazioa | Nafarroako Amateur Antzerkiaren Federazioaren jarduerak |
Tw Foundation fundazioa | Indomables: Nafarroako historia inspirazio moduan hartuta sortutako pertsonaiekin egin diren haurrentzako bost ipuinen bilduma |
Mendigorriko San Pedro apostoluaren parrokia | San Joseren kapera zaharberritzea. Mendigorriko San Pedro apostoluaren eliza |
Asociación Amigos de la Vizcaya | Nafarroako Bizkaia haranaren memoria berreskuratzea eta balioa ematea |
Karrikaluze Euskaldunon Elkartea | Karrikaluze Euskaldunon Elkartea |
Euskalerria Irratia Fundazioa | EUSKALERRIA IRRATIA proiektu komunikatiboa: Irratia, webgunea eta ikus-entzunezkoak |
Isidoro Fagoaga Musika Banda | Kontzertua |
Castejón 1894 elkartea | Castejón 1894, «Ensalzando La Gamazada: Memoria y Patrimonio de Navarra» |
«Agoizko erraldoien eta buruhandien taldea» elkartea | Garesko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsako erraldoiak konpontzeko proiektua |
Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 12. artikuluan aurreikusitako jarduketak egin ondoren, Mezenasgo Batzordeak eskaera hauek eta dagokien dokumentazioa igorri zizkion Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluari, ebaluazioa egin zezan.
Eskaerak ebaluatu ondoren, Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluak, 2024ko abenduaren 10ean, proposamena bidali dio Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiari, interes sozialeko deklara ditzan kulturalak diren proiektuak, jarduerak eta ereduko programak, bat etorriz Fundazioen eta irabazi asmorik gabeko hainbat entitateren zerga araubide berezia eta mezenasgoaren zerga-pizgarriak arautzen dituzten xedapenen testu bategina onesten duen maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuaren 26. artikuluan xedatutakoarekin. Gainera, lege testu horren beraren 28.2 artikuluan aurreikusitako irizpideak aplikatuta, interes sozialekotzat deklaratzea merezi dute.
Aurkeztu diren ereduko programen proposamenei dagokienez, deklarazioa hiru urte baino gehiagorako ez ematea erabaki da. Epe hori eskabideetan jasotako jarduerak eta proiektuak garatzeko egokiena dela uste da, eta epe hori igarotakoan, eskatzaileek beren proiektuak berriro aurkezteko aukera ematen da, testuinguru kultural eta sozial aldakorrera egokituta. Horrela, Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluak egiaztatzen ahalko du interes sozialeko deklarazioa ekarri zuten elementuen jarraipena eta iraunkortasuna.
Nafarroako «El Colectivo» Antzerki Eskolak aurkeztutako «Sos Edificio» proiektuaren eta Navarjota Jota Jotaren Elkarteak aurkeztutako «Día de la Jota» proiektuaren interes sozialeko deklarazioa emateko proposamenari dagokionez, uste da ez dela bidezkoa ereduko programa deklaratzea, bai, ordea, 2025eko abenduaren 30eko bukaera-datarekin aurkeztutako proiektuak interes sozialeko deklaratzea.
Beraz, maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru Proiektuan, haren bidez onesten baita fundazioen eta irabazi asmorik gabeko hainbat entitateren zerga araubide berezia eta mezenasgoaren zerga-pizgarriak arautzen dituzten xedapenen testu bategina, eta Kultura, Turismo eta Erakunde arteko Harremanetako kontseilariaren ekainaren 16ko 77/2014 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat,
EBAZTEN DUT:
1. Ebazpen honen I. eranskinean ageri diren kultur jarduerak eta proiektuak interes sozialeko deklaratzea.
2. Ebazpen honen II. eranskinean azaltzen diren kultur jardueren eta proiektuen ereduko programak interes sozialeko deklaratzea.
3. Ebazpen honen III. eranskinean ageri diren kultur jarduerak eta proiektuak interes sozialeko deklaratzea, eta ez ematea ereduko programaren izaera.
4. Proiektuak eta jarduerak gauzatzen diren bitartean bakarrik izanen du indarra interes sozialeko deklarazioak.
5. Interes sozialeko proiektuak eta jarduerak dituzten pertsona edo entitateak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22. artikuluak ezartzen dituen betebeharrei daude loturik, bai proiektuari, kultur jarduerari edo ereduko programari dagokionez, bai zerga administrazioari dagokionez.
6. Kultur proiektua edo jarduera interes sozialeko deklaratuta ere, onuradunek berdin-berdin eskuratu beharko dituzte hura gauzatzeko lizentzia, baimen edo komunikazioak, horiek ematea, zeinek bere eskumenen esparruan, beste erakunde batzuei dagokienean.
7. Interes sozialeko deklaratzen diren proiektuak eta kultur jarduerak Nafarroako Gobernuaren Atarian argitaratuko dira, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
8. Pertsona eta entitate onuradunek «Mecna zigilua» anagrama erabiltzen ahalko dute beren komunikazio, aurkezpen, argitalpen eta dokumentuetan; baldin eta zerikusia badute interes sozialeko deklaraturik dauden proiektuekin, kultur jarduerekin edo ereduko programekin.
9. Ebazpen hau Idazkaritza Tekniko Nagusira, Nafarroako Zerga Ogasunera eta Kultur Mezenasgoaren Batzordera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
10. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2024ko abenduaren 12an.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Ignacio Apezteguía Morentin.
I. ERANSKINA.–KULTUR JARDUERAK ETA PROIEKTUAK
ESKATZAILEA | PROIEKTUAREN TITULUA | IRAUPENA |
Espiritualidad Pamplona-Iruña Elkartea | Elkartearen jarduerak finantzatzea | 2025-12-31 |
Asociación de Antropología Arakadia Antropologia Elkartea | ¿Para qué sirve la Antropología? / Zertarako balio du Antropologiak? 2024 | 2025-12-31 |
San Migel Excelsis santutegia | Aralarko San Migel Trinitate Santuaren baseliza zaharberritzeko proiektua | 2025-04-01 |
Vianako Jasokundearen parrokia | Vianako Jasokundearen eliza zaharberritzea | 2025-02-22 |
Amigos de Cascante Vicus kultur elkartea | Cascanteko hirigintzaren eta tokiko garapenaren historia XX. mendean | 2025-03-31 |
Lesakako Musika Banda | Pepito Yanci «Beti Bizi» | 2025-12-31 |
Musikagune | Musikatzen | 2025-06-30 |
Berako Organoaren Lagun Elkartea-Asociación de Amigos del Órgano de Bera | Berako San Esteban parrokian dagoen «Aquilino Amezua» organoa zaharberritzea | 2026-12-31 |
Asociación Juvenil Memoria en Movimiento | Arde: Zugarramurdiko sorginen proiektua | 2025-06-30 |
Untzueko San Millan parrokia | Untzueko San Millan parrokiako erretaula zaharberritzea (Untzue-Nafarroa) | 2028-12-31 |
Mendigorriko San Pedro apostoluaren parrokia | San Joseren kapera zaharberritzea. Mendigorriko San Pedro apostoluaren eliza | 2025-12-31 |
Asociación Amigos de la Vizcaya | Nafarroako Bizkaia haranaren memoria berreskuratzea eta balioa ematea | 2025-12-31 |
Karrikaluze Euskaldunon Elkartea | Karrikaluze Euskaldunon Elkartea* | 2025-10-31 |
Isidoro Fagoaga Musika Banda | Kontzertua | 2025-06-07 |
Castejón 1894 elkartea | Castejón 1894, «Ensalzando La Gamazada: Memoria y Patrimonio de Navarra» | 2025-02-23 |
«Agoizko erraldoien eta buruhandien taldea» elkartea. | Garesko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsako erraldoiak konpontzeko proiektua | 2025-02-28 |
(*) Interes sozialeko deklaraziotik kanpo geratzen dira sendabelarrei buruzko ikastaroa eta sukaldaritza tailerra.
II. ERANSKINA.–PROIEKTU ETA KULTUR JARDUEREN EREDUKO PROGRAMAK
ESKATZAILEA | PROIEKTUAREN TITULUA | IRAUPENA |
Arangurengo Abesbatza | Arangurengo Abesbatzaren urteko programazioa (2025-2029) (Memoria) | 2028-12-31 |
Asociación de Belenistas San Andrés de Villava / Atarrabiako San Andres Jaiotzazaleen Elkartea | Asociación de Belenistas San Andrés de Villava / Atarrabiako San Andres Jaiotzazaleen Elkartea. Los Belenes de Villava: Cultura, Arte y Tradición / Atarrabiako Jaiotzak: Kultura, Artea eta Tradizioa | 2028-12-31 |
Nafarroako Unibertsitatea | Nafarroako Unibertsitatearen Museoa | 2028-12-31 |
Operaren Lagunen Gaiarre Elkartea | AGAO denboraldi lirikoa. Lirika denentzat: AGAO soziala, tokiko artisten zabalkundea, prestakuntza eta proiekzioa | 2028-12-31 |
La Cuerda de Oro elkartea | Camerata Navarra-ren (CN) jarduera | 2028-12-31 |
Tutera Kantuz | Kontzertu Polifonikoak eta euskararen eta jai tradizionalen kultur sustapena | 2028-12-31 |
Itzagaondoa elkartea | «Conocer Izagaondoa-Izagaondoa Ezagutu» | 2028-12-31 |
Ttipi Ttapa Fundazioa | TTIPI-TTAPA, aldizkaria, webgunea eta multimedia ekoizpenak editatzea | 2028-12-31 |
«Iruñeko Errege Magoen Desfilea» elkartea | Iruñeko «Errege Magoen Desfilea» elkartearen jarduerak | 2028-12-31 |
Nafarroako Amateur Antzerkiaren Federazioa | Nafarroako Amateur Antzerkiaren Federazioaren jarduerak | 2028-12-31 |
Tw Foundation fundazioa | Indomables: Nafarroako historia inspirazio moduan hartuta sortutako pertsonaiekin egin diren haurrentzako bost ipuinen bilduma. | 2028-12-31 |
Euskalerria Irratia Fundazioa | EUSKALERRIA IRRATIA proiektu komunikatiboa: Irratia, webgunea eta ikus-entzunezkoak | 2028-12-31 |
III. ERANSKINA.–KULTUR JARDUERAK ETA PROIEKTUAK
ESKATZAILEA | PROIEKTUAREN TITULUA | IRAUPENA |
«El colectivo» Nafarroako Antzerki Eskola | SOS Eraikina | 2025-12-31 |
«Navarjota» Nafarroako Jotaren Elkartea | Jotaren eguna | 2025-12-31 |
Iragarkiaren kodea: F2418243