1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
1382E/2024 EBAZPENA, abenduaren 18koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita honako ebazpen hau: 250E/2024 Ebazpena, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatu baitzen instalazio baten ingurumen-baimen integratua. Instalazioa Tebas-Muru Artederretako udal-mugartean dago eta haren titularra Cal Industrial SL da.
Instalazio horrek badu ingurumen baimen integratua, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren azaroaren 12ko 1757/2010 Ebazpenaren bidez emana, eta Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren 470E/2014 Ebazpenaren bidez eguneratua, eta, gero, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariaren 424E/2024 Ebazpenaren bidez aldatua.
Instalazio horren ingurumen-baimen integratua Ingurumeneko zuzendari nagusiaren 250E/2024 Ebazpenaren bidez aldatu zen.
Ebazpen horretan akats bat atzeman da eta zuzendu beharra dago.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2. artikuluaren arabera, administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125. artikuluak ezartzen duenaren arabera, administrazio egintzetan eta xedapenetan egiten diren akats material, aritmetiko edo egitatezkoak zuzentzea kasuan kasuko egintza edo xedapena eman duen organoari dagokio. Orobat, akats zuzenketan aipatu beharko dira zuzenketaren ondorio juridikoak eta, jakinarazi edo argitaratu diren egintzak direnean, nahitaez jakinarazi edo argitaratu beharko da zuzenketa.
Ebazpen proposamena hamabost egunez egon da instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.
Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Aldatzea Ingurumeneko zuzendari nagusiaren 250E/2024 Ebazpena, zeinaren bidez aldatu baitzen Cal Industrial SLk Tebas-Muru Artederretako udal-mugartean duen instalazioaren ingurumen baimen integratua, bertan atzemandako akatsa zuzentzeko xedez, ebazpen honen eranskinean jasotako zuzenketarekin bat etorriz.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.
Laugarrena.–Ebazpen hau Cal Industrial SLri eta Tebas-Muru Artederretako Udalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko abenduaren 18an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.
Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/CentroPublicaciones.html#/CentroPublicaciones.
Iragarkiaren kodea: F2418731