1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
1322E/2024 EBAZPENA, abenduaren 16koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urriaren 8ko 965E/2024 Ebazpenaren ebazpen-zatiko lehenengo eta hirugarren paragrafoetako testua.
Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urriaren 8ko 965E/2024 Ebazpenaren bidez, ingurumen txosten estrategikoa eman zen Arantzako Hirigintza-plangintzaren aldaketa egituratzaile bati buruz, Arantzako Udalak sustaturik.
965E/2024 Ebazpenaren testuan (ebazpen-zatiko lehenengo eta hirugarren paragrafoak) akats bat dela oharturik, zuzendu egin behar da, eta horregatik argitaratzen da aipatu ebazpenaren akats zuzenketa.
Horiek horrela, bada, eta jarraikiz xedatuta dagoenari Nafarroako foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125. artikuluan, bidezkoa da akatsa zuzentzea Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urriaren 8ko 965E/2024 Ebazpenaren ebazpen-zatiko lehenengo eta hirugarren paragrafoetako testuan.
Azaldutakoagatik, eta kontuan hartuta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuan eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 14ko 96/2019 Foru Dekretuan xedatutakoa,
EBAZTEN DUT:
1.–Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urriaren 8ko 965E/2024 Ebazpenaren ebazpen-zatiko lehenengo eta hirugarren paragrafoetako testua zuzentzea.
Honako hau dioen tokian:
1. Ingurumen txosten estrategikoa ematea, aldekoa, Jesús María Alegría Azcáratek sustatutako aldaketa egituratzaileari buruz, ingurumenaren gaineko ukipenik eragiten ez duela iritzita. Aldaketaren helburua da 28/2 katastro-lurzatia birsailkatzea hiri-lurzoru finkatugabe bihurtzeko, UE-121 unitate berria sortzea eta UE-54 eta UE-61 unitateak aldatzea.
(...)
3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Jesús María Alegría Azcárate jaunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Honako hau behar du:
1. Aldeko ingurumen txosten estrategikoa ematea Arantzako Hirigintza-plangintzaren aldaketa egituratzaile bati buruz, Arantzako Udalak sustaturik, ingurumenaren gaineko ukipenik eragiten ez duela iritzita.
(...)
3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3.–Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Arantzako Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko abenduaren 16an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.
Iragarkiaren kodea: F2418627