Iragarkia
25. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 6a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
19/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 2koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen zerbitzura dagoen informatika-sistemetako erdi-mailako teknikariaren eta informazio-sistemetako erdi-mailako teknikariaren lanpostuko hogeita bi plaza oposizio bidez betetzeko deialdia.
Abenduaren 14ko 114/2022 Foru Dekretuaren bidez (2022ko 261. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 29koa), 2022ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako. Lan publikoaren eskaintza partzial hori Estatuaren 2022rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 22/2021 Legean ezarritako ordezte-tasari dagokio. Eskaintza hartan, besteak beste, sistema informatikoetako erdi mailako teknikarien eta informazio-sistemetako erdi-mailako teknikariaren plaza batzuk sartu ziren, B mailakoak.
Abenduaren 22ko 307/2023 Foru Dekretuaren bidez (2023ko 269. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 39koa) 2023ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako. Lan publikoaren eskaintza partzial hori Estatuaren 2023rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasari dagokio. Eskaintza hartan, besteak beste, sistema informatikoetako erdi mailako teknikarien eta informazio-sistemetako erdi-mailako teknikariaren plaza batzuk sartu ziren, B mailakoak.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 30eko 4115/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako erdi mailako teknikarien eta informazio-sistemetako erdi-mailako teknikariaren lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko.
Aurrekoa kontuan izanik, bidezkoa da onartzea, sartzeko prozeduraren bidez eta oposizio sistemaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen zerbitzura dauden sistema informatikoetako erdi-mailako teknikariaren eta informazio-sistemetako erdi-mailako teknikariaren hogeita bi plaza betetzea, bai eta deialdiaren oinarriak ere.
Hortaz, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik dauzkadan eskudantziak erabiliz, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako erdi-mailako teknikari eta informazio-sistemetako erdi-mailako teknikari izateko hogeita bi plaza oposizio bidez betetzeko deialdia eta oinarriak onestea.
2. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau jakinaraztea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko urtarrilaren 2an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).
SISTEMA INFORMATIKOETAKO ERDI-MAILAKO TEKNIKARIEN ETA INFORMAZIO-SISTEMETAKO ERDI-MAILAKO TEKNIKARIEN 22 PLAZA OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO DEIALDIA
Hona hemen deialdiaren:
OINARRIAK
1.–Deialdiaren xedea.
1.1. Deialdi honen xedea da, oposizio bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen zerbitzura dauden sistema informatikoetako erdi-mailako teknikariaren eta informazio-sistemetako erdi-mailako teknikariaren, funtzionarioen erregimeneko eta B mailako lanpostuaren hogeita bi plaza betetzea. Plaza horiek Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 30eko 4115/2024 Ebazpenaren bidez deitutako lekualdatze-lehiaketaren ondoriozkoak izanen dira, eta horien plaza-zenbakiak, betekizunak eta destinoak hutsik dauden lanpostuak aukeratzeko ekitaldia egin aurretik zehaztuko dira.
1.2. Hogeita bi plaza huts horiek txanda hauetan banatuko dira:
–10 plaza txanda irekian.
–10 plaza igoera txandan.
–2 plaza erreserba txandan, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzat.
1.3. Igoera txandako lanposturen bat bete gabe geldituz gero, izangaiak ez iristeagatik hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuaziora, lanpostu horiek txanda irekikoei gehituko zaizkie.
Era berean, desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako lanpostuak bete gabe geldituz gero izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa lortu ez dutelako, txanda irekikoei edo igoera txandakoei gehituko zaizkie, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako hurrenkeraren arabera.
Bestetik, igoera txandan edota desgaitasuna dutenen pertsonendako erreserba txandan eskaintzen diren lanpostu hutsen –arestian aipaturiko txandari dagozkionen– kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badute prozesua, txanda horietan plaza eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horren izangaiekin lehian eta eskuratutako azken puntuazioaren arabera.
Era berean, igoera txandako izangaiek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean, baldin eta deialdiaren 2.1.2 oinarriko betebehar berariazkoak betetzen ez badituzte deialdiaren 8.1 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean.
2.–Betebeharrak.
2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:
2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:
a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.
Parte hartzen ahalko dute, orobat, Espainiako edo Europar Batasuneko estaturen bateko nazionalitatea duten pertsonen ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio eremuan sartutako estatuetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.
b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.
c) Graduko, diplomako, ingeniaritza teknikoko edo arkitektura teknikoko titulu unibertsitarioa izatea, edo horietako baten baliokidea den beste titulu bat, edo lizentzia edo ingeniaritza bateko edo arkitekturako lehenengo hiru ikasmailak osorik gaindituak izatea. Edo, bestela, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako horietako bat erdiesteko moduan izatea.
Tituluak atzerrian lortuak badira, baliozkoturik edo homologaturik daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie izangaiei aplikatuko baldin lanbide kualifikazioaren aitorpena lortu badute Europar Batasuneko zuzenbideko xedapenen babesean, lanbide arautuen esparruan.
d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.
e) Desgaitua edo gabetua ez egotea eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez egotea administrazio publikoren baten zerbitzutik kendua.
2.1.2. Igoera txandako izangaientzako berariazko betebeharrak:
Txanda honetako izangaiek, honako betebehar hauek ere bete beharko dituzte, aurreko apartatuan adierazitakoez gain:
a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoa izatea, eta ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian, salbu eta borondatezko eszedentzian den pertsona zerbitzuak ematen ari bada –langile finko gisa edo aldi baterako– deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu batean.
Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarri dena aplikatuz, igoera txanda honetan parte hartzeko gainerako betebeharrak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere txanda horretan parte hartzen ahalko dute.
b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.
c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, salbu Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan, horiek frogatu beharko baitute kidego horretan zortzi urteko benetako zerbitzualdia egin dutela.
2.1.3. Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaien berariazko betebeharrak:
Desgaitasuna duten pertsonendako erreserba txandako izangaiek, 2.1.1 apartatuan aipatzen diren betebeharrak betetzeaz gainera, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna eduki beharko dute, ofizialki aitortua.
2.2. Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean eta plazaren jabetza hartu arte.
2.3. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte betebehar horiek.
3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.
3.1. Eskaerak aurkezteko epea.
Deialdian parte hartzeko eskaerak hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztuko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.
3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.
Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematikoki aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bidez, nabigazio bide honi jarraituz: https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa, "Herritarrentzako lan deialdiak", deialdi honen fitxan sartuta.
Desgaitasuna izateagatik eta hala behar izateagatik probak egiteko denboretan eta bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo denbora eta/edo bitartekoak nola doitu behar diren. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa gehitzen ahalko du, eskaera aurkeztean, 3.4 apartatuan ezarritakoari jarraikiz.
3.3. Tasak.
Funtzio publikoan sartzeko eta bertan gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindu beharreko tasa 41,60 eurokoa da.
Telematika bidez ordaindu behar da tasa hori, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.
Tasa ordaintzetik salbuetsita egonen dira:
a) %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa aitortuta duten pertsonak.
b) Hautaproben deialdia argitaratu baino gutxienez hilabete lehenagotik langabe gisa inskribaturik daudenak.
Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak behar diren kontsultak eginen ditu, egiaztatzeko aurreko paragrafoan adierazitako salbuespena (langabezia egoera). Izangaiak baimenik ematen ez badu kontsulta hori egiteko, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.
Funtzio publikoan sartzeko eta bertan gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia kanporatu eginen da.
Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.
3.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:
Bat.–Tasarik ez ordaintzeko aukera baliatu nahi badu eta langabezia egoera kontsultatzeko baimenik ematen ez badu, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.
Bi.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, aurrekoaz gainera, deialdi honen 2.1.2 apartatuan aipatzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskaerari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak badira, edota Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak.
Hiru.–%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:
–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organo eskudunak emandako ziurtagiria.
–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat edukitzeagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.
Lau.–Desgaitasuna izanik probak egiteko denboretan edota bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa eransten ahalko dute hura justifikatzeko.
Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zehatzak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.
4.–Izangaien onarpena.
4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.
4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak telematika bidez aurkeztu beharko dira (www.nafarroa.eus), deialdi honi dagokion aipamenetik abiatuta.
4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.
4.4. Ez da itzuliko funtzio publikora sartzeko eta bertan jarduteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindutakoa, baldin eta izangaiak baztertzen badira haiei egozten ahal zaizkien arrazoiengatik.
4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen prozedura gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta dagozkien erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
5.–Kalifikazio epaimahaia.
5.1. Kalifikazio-epaimahaia honako hauek osatuko dute:
Epaimahaiburua: Juan Antonio Rozas Aranguren jauna, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Administrazio Elektronikoko, Ogasuneko, Giza Baliabideetako eta SITNAko Zerbitzuko zuzendaria.
Ordezko epaimahaiburua: Ainhoa Pagola Oteiza andrea, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Osasuneko Informazioaren Teknologien Zerbitzuko zuzendaria.
–Epaimahaikidea: Itziar Arrieta Salinas andrea, Hezkuntza Departamentuko Informazio Sistemen Eboluzio Proiektuen eta Administrazio Elektronikoaren Ataleko burua
–Ordezko epaimahaikidea: Izai Redín Lekunberri jauna Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzuko zuzendaria.
–Epaimahaikidea: Mikel Irurita Iraizotz jauna, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Software arkitekturaren ataleko burua.
–Ordezko epaimahaikidea: Juan Ardaiz Astrain jauna Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Teknologien eta Informazio Sistemen Zerbitzua.
–Epaimahaikidea: María Laura Tejada Salvatierra andrea, Langileen Batzordearen ordezkaria.
–Ordezko epaimahaikidea: Iñigo Ezquer Tiberio jauna, Langileen Batzordearen ordezkaria.
Idazkaria: Sergio Galindo Saldías jauna, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Ostatuaren eta Plataformen Ataleko burua.
Ordezko epaimahaikidea: María Elisabe Ugarte Echeverría andrea, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Osasun Sistemetarako Software Arkitekturaren Ataleko burua.
5.2. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.
Epaimahaia ez da eratzen ahalko, eta ez du jarduten ahalko ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.
Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak egon beharko dute bertan, edo haien ordezkoek.
5.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude abstenitzeko egoera batean, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren arabera (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.
5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6.–Oposizioa nola eginen den.
6.1. Oposizioa 2025eko irailetik aurrera hasiko da.
Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.
Epaimahaiak gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin eta deialdi honen 11. oinarrian ezartzen den moduan emanen ditu argitara hurrengo probetako deialdiak; bertan, proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda emanen du aditzera, baita oposizioko proba non, noiz eta zer ordutan eginen den ere.
Oposizioko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.
6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz galdetuko da.
Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarra duen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.
Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitortu bat duten izangaientzat, denboraren eta baliabideen aldetik, eskaeran hala eskatu badute.
6.3. Oposizioak proba hauek izanen ditu:
6.3.1. Lehenbiziko proba.
Proba teoriko-praktikoa izanen da. Ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren gaiei buruzko 30 galderari erantzun beharko zaie, labur.
Proba hau egiteko lau ordu izanen dira gehienez.
Epaimahaiak jarriko duen ordenagailuarekin eginen da proba hau. Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik kontsultatzen ahalko, ezta kalkulagailurik edo bestelako materialik erabiltzen ere. Mahai gainean boligrafoa eta orri zuriak besterik ez da egonen.
Proba honi dagokion puntuazioa 50 puntukoa izanen da gehienez ere. Bazterturik geldituko dira gutxienez ere 25 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
6.3.2. Bigarren proba:
Proba praktikoa izanen da. 5 kasu praktiko ebatzi beharko dira, ebazpen honetako I. eranskinean jasotako gai-zerrendako bigarren zatian jasotako gaiei buruzkoak, baita lanpostuaren berezko eginkizunak garatzeko beharrezkoak diren ezagutzei buruzkoak ere.
Proba hau egiteko bost ordu izanen dira gehienez.
Epaimahaiak jarriko duen ordenagailuarekin eginen da proba hau. Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik kontsultatzen ahalko, ezta kalkulagailurik edo bestelako materialik erabiltzen ere. Mahai gainean boligrafoa eta orri zuriak besterik ez da egonen.
Proba honi dagokion puntuazioa 50 puntukoa izanen da gehienez ere. Bazterturik geldituko dira gutxienez ere 25 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
6.4. Plika sistemaren bidez eginen dira proba guztiak.
6.5. Proba bakoitzaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak www.nafarroa.eus helbidean (deialdiaren fitxan) argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten telematikoki.
7.–Oposizioa gainditu duten izangaien zerrenda.
7.1. Hautaprobak bukaturik, gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du kalifikazio-epaimahaiak, oposizioan lortutako kalifikazioak adierazita, txanden arabera eta lortutako puntuazioaren arabera. Zerrenda Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorriko da, betebeharrak betetzen diren egiaztatzeko, eta egin daitezen lanpostu hutsak hautatzeko izapideak.
7.2. Berdinketarik gertatuz gero, bigarren proban puntu gehien lortu dutenen alde ebatziko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, lehen proban lortutako puntuazioa hartuko da kontuan.
Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinduta segitzen badute, berdinketa ebatziko da kalifikazio-epaimahaiak eginen duen berariazko zozketa bakar baten bidez. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.
8.–Betebeharrak frogatzea eta lanpostu hutsak hautatzea.
8.1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak 10 egun balioduneko epea irekiko du oposizioa gainditu duten izangaiek (zehaztuko da zenbatek) betebehar hau betetzen dutela frogatzeko agiriak aurkez ditzaten horretarako ezartzen den bidea erabiliz:
–Deialdiko 2.1.1.c) atalean eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu izana frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan egotea frogatzen duen ziurtagiria.
8.2. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen du, argitara emanez aukera daitezkeen lanpostu hutsen zerrenda eta hautaketa egitera deitutako izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraituz). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer epe duten lanpostu hutsak hautatzeko.
Informazio hori jendaurrean paratuko da, deialdiaren fitxan.
Ondoren, izangai bakoitzak jakinaraziko du, horretarako ezarritako epearen barrenean, lanpostu hutsak betetzeko daukan lehentasun-ordena.
8.3. Lanpostu hutsak hautatzerakoan, %33ko desgaitasun aitortua edo hortik gorakoa duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.
Desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria balorazio eta orientazio talde eskudunek eginen dute, ofizioz. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.
Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta horrek eragina badu lanpostu batean edo bestean jarduteko, lanpostuak banatzen hasi aurretik, desgaitasunarekin hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.
Era berean, hautaprobak gainditu eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak direla egiaztatu duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aldean lanpostu hutsak hautatzerakoan, desgaitasuna duten pertsonentzat ezarritako lehentasun-hurrenkerari kalterik egin gabe.
Bestalde, sustapen-txandaren bidez hautaprobak gainditzen dituzten izangaiek, desgaitasuna duten izangaientzat eta izaera hori egiaztatu duten genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat aurreikusitako salbuespenekin, lehentasuna izanen dute deialdiaren xede diren lanpostu hutsak aukeratzeko txanda irekiko izangaien aurretik.
9.–Izendapena proposatzea eta agiriak aurkeztea.
9.1. Behin lanpostu hutsak hautatzeko izapidea bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena, non agertuko baitira hautapen prozesua gainditu duten izangaien artetik deialdiko plaza kopuruan sartzen direnak.
Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da izendapen proposamen hori, baita deialdiaren fitxan ere, 11. oinarrian aurreikusitakoarekin bat.
9.2. Proposatzen diren izangaiek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egun naturaleko epean:
A) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaien kasuan:
a) Nortasun agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.
b) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostena, frogatzen duena interesdunak ez duela lanpostuan aritzea eragotziko liokeen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik.
c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela ezgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.
d) Zinpeko aitorpena edo promesa, adierazten duena Nafarroako foru araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.
B) Administrazio dei-egileaz besteko Nafarroako administrazio publiko bateko langile finko diren izangaiek edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, baldin eta igoera txandan parte hartzen badute, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, aurreko ataleko dokumentazioaz gainera, jatorrizko administrazioan jarduneko zerbitzuan daudela frogatzeko, edo borondatezko eszedentzian eta lanean ari direla deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu finko edo aldi baterakoren batean.
9.3. Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten pertsonak eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela frogatzen ez dutenak ez dira izendatzen ahalko, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko jarduketa guztiak, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.
9.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak oposizioa gainditu duten izangaien zerrendan –7. eta 8. oinarrietan aipatzen den horretan– hurrengoa den izangaiarekin beteko du plaza, baldin eta hutsik geratu den plazaren betebeharrak betetzen baditu, eta izangai horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.
9.5. Deialdi honen xede den lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak beste agiriren bat behar izanez gero bere eskudantziak erabiltzeko, proposaturiko izangaiari eskatuko dio, eta honek aurkeztu beharko du, deialdi honen 9.2 atalean ezarritako moduan.
9.6. Izangai batek ez badu plaza hautatzen prozedurak agintzen duen moduan eta epean, edo hautapen prozesuari uko egiten badio, edo betetzen ez baditu plazan aritzeko deialdian ezarritako betebeharrak edo ez badu aurkezten eskatutako dokumentazioa, prozedurak agintzen duen moduan eta epean, administrazio-organo eskudunak haren baja beteko du, prozesua gainditu duten izangaien zerrendan hurrengoa den izangaiarekin.
Aurreko ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko aurretik egindako lanpostu hutsen hautaketa. Beraz, halakoetan proposatzen diren izangai berriei zuzenean esleituko zaizkie egoera horien ondoriozko plaza hutsak.
10.–Izendapena egitea, plaza hutsak esleitzea eta jabetza hartzea.
10.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, deialdiko lanpostuan aritzeko. Ebazpen horren bidez, lanpostu hutsen esleipena ere eginen da.
10.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko ditu izendatuak, eta izanen dituzte indarreko xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezarritako eskubide eta betebehar guztiak. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.
Aurrekoa gorabehera, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua aplikatzearen ondorioz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua), Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek bi aukera izanen dituzte: edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartzea.
10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek izanen dituela jakinarazpenaren ondorio berberak, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu beharko dute lanpostuez, izendapena jakinarazten zaienetik hasita.
Aipatutako epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangairen bat lanpostuaren jabe egiten ez bada, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, deialdiaren 9.4 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio.
10.4. Baldin funtzionario bihurtutako izangaiei borondatezko eszedentzia ematen bazaie, jabetza hartzen duten egunetik beretik, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berek eskatuta, hutsik gelditzen den lanpostua beteko da, era berean, deialdiaren 9.4 atalean ezarritako moduan, indarreko araudian ezarritako kasuetan.
10.5. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako plaza hutsen hautua. Beraz, funtzionario berriei zuzenean esleituko zaizkie egoera horien ondoriozko plazak.
11.–Jarduketen publizitatea.
Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio orokor guztia ere, deialdiaren fitxan argitaratuko da, Nafarroako Gobernuaren webgunean: www.nafarroa.eus.
12.–Administrazio Erroaren esparruan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.
12.1. Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin eta aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan eta oinarri honetan ezarritako prozedurarekin, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek prestatuko dira hautapen prozesuan parte hartu eta plazarik lortzen ez duten izangaiekin:
a) Hautapen prozesua gainditu arren, plaza lortu ez duten izangaien zerrenda.
b) Prozesu osoa gainditu ez duten izangaien zerrenda.
12.2. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onetsiko dira, alde batetik, hautapen prozesua gainditu arren plaza lortu ez duten izangaien zerrenda, eta bestetik, prozesu osoa gainditu ez duten izangaien zerrenda, aplikatu beharreko kudeaketa-arauekin bat.
Berdinketak ebazteko, kontuan hartuko dira deialdi honetan horretarako ezarritako irizpideak.
12.3. Izangaiei lanerako deitzeko eta, bidezkoa denean, haiek kontratatzeko, honako arau hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Agindua; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.
Kontrataziorako deitzen zaien izangaiek frogatu beharko dute, kontratua sinatzeko unean, betetzen dituztela deialdian eskatzen diren baldintzak.
Eskatutako baldintzak bete beharko dira sarrera-prozedurarako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio aldiak iraun bitartean.
Kontrataziorako izangaien zerrendak onetsi baino lehen, kasua bada, epe bat irekitzen ahalko da hizkuntzen maila egiaztatzeko, eta betebehar hori eskatzen hasiko da horretarako emanen den epea bukatu eta gero.
Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela; izan ere, horiek oinarri honetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.
13.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda.
13.1. Aldi baterako kontratazioetarako zerrendak prestatu eta kudeatzeko orduan, Osasuneko kontseilariaren ekainaren 14ko 180E/2024 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiko zaio; izan ere, foru agindu horren bidez arauak onetsi ziren Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko. (2024ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 30ekoa). Bestela, hala badagokio, zerrenda horiek indarra hartzen dutenean indarra duen araudiari jarraikiko zaio.
13.2. Oposizio deialdiaren azken emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izangaien zerrenda bidaliko die Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo eskudunei, izangai bakoitzak oposizioaren hautapen prozesuan lortutako puntuazioa adierazita, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak presta eta onets ditzan eremu horretan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.
13.3. Oposizioaren deialdian parte hartzeko eskaeran izangaiek adierazi beharko dute zer esparru eta zer kontratazio mota aukeratzen duten, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak aldi baterako kontratazioetarako zerrendak presta ditzan.
Orobat, deialdiaren azken emaitzak argitaratu ondoren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak hamar egun balioduneko epea irekiko du, nahi duenak hasierako hautaketa alda dezan.
Esparru bakoitzean bi zerrenda eginen dira aldi baterako kontratazioetarako: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta bestea, iraupen luzeko kontratuetarako.
13.4. Aldi baterako kontrataziorako zerrendetan sartu nahi dutenek deialdian eskatutako baldintzak bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta baldintza horiek bete prozedura osoan zehar.
13.5. Titulazioa eta egindako zerbitzuak aurkeztea eta aukerak hautatzea.
Dokumentazioa aurkezteko eta aukerak hautatzeko, 10 egun balioduneko epea izanen da, deialdiaren azken emaitza argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Dokumentazioa telematikoki aurkeztuko da, esteka honetan behar den kategorian sartuta: https://empleosalud.navarra.es/eu/contratacion.
13.5.1. Titulazioa.
Aldi baterako kontrataziorako zerrendan onartua izateko, deialdian eskatzen den titulazioa izatea egiaztatu beharko da.
Izangaiaren titulazioa gure datu-baseetan badago, adierazitako web-orrian erakutsiko zaio, eta kasu horretan ez da beharrezkoa izanen berriz eranstea. Bestela, erantsi egin beharko da.
Nahi duenak baimena ematen ahal dio kontratazioa kudeatzen duen zentroari bere titulazioa kontsultatzeko Hezkuntza Ministerioko Datuak Egiaztatzeko Zerbitzuan, baina aukera horrek ez du beti bermatzen egiaztapena, batzuetan ez baita ministerio horretan agertzen.
13.5.2. Egindako zerbitzuak.
Oposizioaldia gainditzen ez dutenek bakarrik aurkezten ahalko dituzte egindako zerbitzuak. Izangaiak ikusten badu egindako zerbitzuak web-orrian agertzen direla, ez ditu berriz erantsi beharko.
–Zerbitzuak Nafarroako Gobernuan edo haren erakunde autonomoetan egin badira, ez da inolako dokumentaziorik aurkeztu behar horiek egiaztatzeko, O-NOZeko Profesionalen Zuzendaritzak ofizioz erantsiko baitu.
–Aldiz, zerbitzuak Nafarroako Gobernutik eta/edo haren erakunde autonomoetatik kanpo egin badira, zentro bakoitzeko langileen arloko burutza duen organoak egindako ziurtagirien bidez frogatu beharko dira. Ziurtagiri horietan honako datu hauek azaldu beharko dira nahitaez: lantokia, estamentua eta/edo espezialitatea eta zerbitzualdiaren iraupena, egunetik egunera adierazita, baita guztirako egun kopurua ere.
13.5.3. Kontratazio zerrenden esparruak eta motak aldatzea.
Interesdunek aukera izanen dute deialdian inskribatzeko eskaeran hautatutako zerrenda mota (kontratu luzeak edo laburrak) eta esparruak aldatzeko, murrizteko edo zabaltzeko.
13.5.4. Lanaldi murriztuak egiteko deiak hautatzea edo baztertzea.
Interesdunek zilegi izanen dute eskatzea ez diezaietela lanerako deitu baldin eta eskaini behar zaien kontratazioa lanaldiaren heren batekoa edo hortik beherakoa bada, eta hori telematikoki eginen da.
Izangaiek, hala nahi badute, eskatzen ahalko dute deitu diezaietela bakarrik lanaldiaren %50eko edo gutxiagoko kontratazioak eskaintzeko.
Gainera, beste aukera batzuk ere hautatzen ahalko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera gaituta badaude.
13.6. Euskara.
Aldi baterako kontratazio zerrendetako izangaiek noiznahi egiaztatzen ahalko dute euskararen ezagutzaren betebeharra, zerrenda horiek indarrean dauden bitartean.
13.7. Desgaitasuna duten pertsonak.
Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak kudeatzeko orduan, errespetatuko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileei aplikatu beharreko araudian desgaitasunaren arloan ezarritakoa.
Desgaitasun egoera noiznahi egiaztatzen ahalko da, zerrendak indarrean dauden bitartean, eta, halakoetan, araudian ezarritako lehentasuna sortuko da desgaitasuna egiaztatzen den unean.
Aldi baterako kontrataziorako deituz gero, egiaztatu beharko da izangaiaren desgaitasuna bateragarria dela kontratazioaren xede den lanpostuarekin. Egiaztagiri hori ofizioz eginen dute balorazio eta orientazio talde eskudunek.
13.8. Indarra hartzea.
Hautapen prozesu honetan sortutako aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendek indarra hartuko dute Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak kudeatutako kontratazio zerrendekin batera.
14.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako barne igoeran aritzeko izangaien zerrendak.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lanpostuetan aldi baterako barne igoera bidez aritzeko zerrendak prestatu eta kudeatzeko orduan, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuari jarraikiz jokatuko da (horren bidez arautzen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea), baita zerrenda horiek indarra hartzean foru dekretu hori garatzen duen indarreko araudiari jarraikiz ere.
Oposizio deialdiaren azken emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izangaien zerrenda bidaliko die Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo eskudunei, izangai bakoitzak oposizioaren hautapen prozesuan lortutako puntuazioa adierazita, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak presta eta onets ditzan esparru horretako aldi baterako barne igoerarako izangaien zerrendak.
Oposizioaren deialdian parte hartzeko eskaeran, izangaiek adieraziko dute Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako barne igoeran aritzeko zerrendetan egon nahi duten, erakunde autonomoak aintzat har ditzan zerrendak prestatzeari begira.
Aldi baterako barne igoerako zerrendetan parte hartu nahi duten izangaiek baldintza hauek bete behar dituzte: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langile finkoa izatea, lanpostuarena baino maila-talde edo kategoria beheragoko batean sailkatua egotea, borondatezko eszedentzia egoeran edo nahitaezko eszedentzian ez egotea eta 2.1.1 oinarrian lanpostu horretarako eskatzen diren baldintzak betetzea.
Zerrenda horretan sartzeko, oposizioaren lehenengo proba gainditu beharko da.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak aldi baterako barne igoerarako izangaien zerrendak prestatuko eta onetsiko ditu mailaz igotzeko moduan dauden izangaiekin, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta.
15.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.
15.1. Aldi baterako kontratazioetarako zerrendak prestatu eta kudeatzeko orduan, Osasuneko kontseilariaren ekainaren 14ko 180E/2024 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiko zaio; izan ere, foru agindu horren bidez arauak onetsi ziren Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko. (2024ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 30ekoa). Bestela, hala badagokio, zerrenda horiek indarra hartzen dutenean indarra duen araudiari jarraikiko zaio.
15.2. Oposizioaren deialdiaren azken emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izangaien zerrenda bidaliko die Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko organo eskudunei, izangai bakoitzak oposizioko hautaprobetan lorturiko puntuazioak adierazita, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak esparru horretako aldi baterako izangaien kontratazio zerrendak presta eta onets ditzan.
15.3. Aldi baterako kontrataziorako bi zerrenda mota eginen dira: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta bestea, iraupen luzeko kontratuetarako.
Oposizioaren deialdian parte hartzeko eskaeran izangaiek aukeratu beharko dute zer kontratazio mota nahi duten, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak aldi baterako kontratazioetarako zerrendak presta ditzan.
Orobat, deialdiaren azken emaitzak argitaratu ondoren, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak hamar egun balioduneko epea irekiko du, nahi duenak hasierako hautaketa alda dezan.
15.4. Aldi baterako kontrataziorako zerrendetan sartu nahi dutenek deialdian eskatutako baldintzak bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta baldintza horiek bete prozedura osoan zehar.
15.5. Titulazioa eta egindako zerbitzuak aurkeztea eta aukerak hautatzea.
Dokumentazioa aurkezteko eta aukerak hautatzeko, 10 egun balioduneko epea izanen da, deialdiaren azken emaitza argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Dokumentazioa telematikoki aurkeztuko da, esteka honetan behar den kategorian sartuta: https://empleosalud.navarra.es/eu/contratacion.
15.5.1. Titulazioa.
Aldi baterako kontrataziorako zerrendan onartua izateko, deialdian eskatzen den titulazioa izatea egiaztatu beharko da.
Izangaiaren titulazioa gure datu-baseetan badago, adierazitako web-orrian erakutsiko zaio, eta kasu horretan ez da beharrezkoa izanen berriz eranstea. Bestela, erantsi egin beharko da.
Nahi duenak baimena ematen ahal dio kontratazioa kudeatzen duen zentroari bere titulazioa kontsultatzeko Hezkuntza Ministerioko Datuak Egiaztatzeko Zerbitzuan, baina aukera horrek ez du beti bermatzen egiaztapena, batzuetan ez baita ministerio horretan agertzen.
15.5.2. Egindako zerbitzuak.
Oposizioaldia gainditzen ez dutenek bakarrik aurkezten ahalko dituzte egindako zerbitzuak. Izangaiak ikusten badu egindako zerbitzuak web-orrian agertzen direla, ez ditu berriz erantsi beharko.
–Zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta/edo haren erakunde autonomoetan egin badira, ez da inolako dokumentaziorik aurkeztu behar egiaztatzeko, ofizioz aurkeztuko baitu NOPLOIko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzuak.
–Aldiz, zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateko Administraziotik eta/edo haren erakunde autonomoetatik kanpo egin badira, zentro bakoitzeko langileen arloko burutza duen organoak egindako ziurtagirien bidez frogatu beharko dira. Ziurtagiri horietan honako datu hauek azaldu beharko dira nahitaez: lantokia, estamentua eta/edo espezialitatea eta zerbitzualdiaren iraupena, egunetik egunera adierazita, baita guztirako egun kopurua ere.
15.5.3. Kontratazio zerrenden esparruak eta motak aldatzea.
Interesdunek aukera izanen dute deialdian inskribatzeko eskaeran hautatutako zerrenda mota (kontratu luzeak edo laburrak) aldatzeko, murrizteko edo zabaltzeko.
15.5.4. Lanaldi murriztuak egiteko deiak hautatzea edo baztertzea.
Interesdunek zilegi izanen dute eskatzea ez diezaietela lanerako deitu baldin eta eskaini behar zaien kontratazioa lanaldiaren heren batekoa edo hortik beherakoa bada, eta hori telematikoki eginen da.
Izangaiek, hala nahi badute, eskatzen ahalko dute deitu diezaietela bakarrik lanaldiaren %50eko edo gutxiagoko kontratazioak eskaintzeko.
Gainera, beste aukera batzuk ere hautatzen ahalko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera gaituta badaude.
15.6. Euskara.
Aldi baterako kontratazio zerrendetako izangaiek noiznahi egiaztatzen ahalko dute euskararen ezagutzaren betebeharra, zerrenda horiek indarrean dauden bitartean.
15.7. Desgaitasuna duten pertsonak.
Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak kudeatzeko orduan, errespetatuko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileei aplikatu beharreko araudian desgaitasunaren arloan ezarritakoa.
Desgaitasun egoera noiznahi egiaztatzen ahalko da, zerrendak indarrean dauden bitartean, eta, halakoetan, araudian ezarritako lehentasuna sortuko da desgaitasuna egiaztatzen den unean.
Aldi baterako kontrataziorako deituz gero, egiaztatu beharko da izangaiaren desgaitasuna bateragarria dela kontratazioaren xede den lanpostuarekin. Egiaztagiri hori ofizioz eginen dute balorazio eta orientazio talde eskudunek.
15.8. Indarra hartzea.
Hautapen prozesu honetan sortutako aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendek indarra hartuko dute Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak kudeatutako kontratazio zerrendekin batera.
16.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan aldi baterako barne igoera bidez aritzeko izangaien zerrendak.
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko lanpostuetan aldi baterako barne igoera bidez aritzeko zerrendak prestatu eta kudeatzeko orduan, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuari jarraikiz jokatuko da (horren bidez arautzen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea), baita zerrenda horiek indarra hartzean foru dekretu hori garatzen duen indarreko araudiari jarraikiz ere.
Oposizioaren deialdiaren azken emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izangaien zerrenda bidaliko die Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko organo eskudunei, izangai bakoitzak oposizioko hautaprobetan lorturiko puntuazioak adierazita, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak esparru horretan aldi baterako barne igoera bidez aritzeko izangaien zerrendak presta ditzan.
Oposizioaren deialdian parte hartzeko eskaeran, izangaiek adierazi beharko dute Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan aldi baterako barne igoera bidez aritzeko zerrendetan egon nahi duten, erakunde autonomoak aintzat har ditzan zerrenda horiek prestatzeari begira.
Aldi baterako barne igoerako zerrenda horietan parte hartu nahi duten izangaiek baldintza hauek bete behar dituzte: Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko langile finkoak izatea, lanpostuarena baino maila-talde edo kategoria beheragoko batean sailkatuta egotea eta 2.1.1 oinarrian lanpostu horretarako eskatzen diren baldintzak betetzea.
Zerrenda horretan sartzeko, oposizioaren lehenengo proba gainditu beharko da.
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak prestatu eta onetsiko ditu aldi baterako barne igoerarako izangaien zerrendak, mailaz igotzeko moduan dauden izangaiekin, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta.
17.–Errekurtsoak.
Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Deialdiaren, haren oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Hori dena, jarraikiz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluari eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei.
I. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA
Lehenbiziko zatia.
1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: Printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere judiziala. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.
2. gaia.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europar Batasuneko Kontseilua: eskumenak, egitura eta funtzionamendua. Europako Batzordea: osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Justizia Auzitegia.
3. gaia.–Europako Erkidegoko zuzenbidea: haren iturriak. Sorrerako zuzenbidea eta zuzenbide eratorria. Tratatuak. Erregelamenduak, zuzentarauak eta erabakiak. Europako Erkidegoko zuzenbidearen eta estatu kideen antolamendu juridikoaren arteko loturak. Politika erkideak.
4. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeko Lege Organikoa: Izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.
5. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta eginkizunak. Nafarroako Kontuen Ganbera: eskumen esparrua, eginkizunak eta organoak. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa: eginkizunak, prozedura eta ebazpenak.
6. gaia.–Nafarroako Gobernua: Eginkizunak. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak.
7. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: Iturrien hierarkia. Legea. Lege maila duten gobernuaren xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege mailako arauak emateko ahala. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahala.
8. gaia.–Administrazio publikoa eta sektore publikoa: kontzeptuak. Xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio publikoen organoak. Hitzarmenak. Administrazioen arteko harremanak.
9. gaia.–11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa. I. titulua: "Xedapen orokorrak". II. titulua: I. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoa". II. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoaren antolaketa". III. kapitulua, "Eskumenen erabileraren araubide juridikoa". IV. kapitulua, "Kide anitzeko organoak". III. titulua: I. kapitulua, "Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa". VI. titulua: I. kapitulua, "Pertsonen eskubideak".
10. gaia.–Administrazio-egintzak: Administrazio-egintzen betekizunak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.
11. gaia.–Administrazio-prozedurari buruzko xedapen orokorrak: Prozeduran interesdun direnak. Administrazio publikoen jarduera: jarduketa-arau orokorrak, epemugak eta epeak. Prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta bukaera. Betearazpena.
12. gaia.–Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen Estatutua: Langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Administrazio-egoerak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.
13. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa: aplikazio eremua eta Nafarroako Ogasun Publikoa. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena; exekuzioa eta likidazioa.
14. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa: atariko titulua. Kontratistak. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak.
15. gaia.–11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa: Xedapen orokorrak. Dirulaguntzak emateko eta kudeatzeko prozedurak. Dirulaguntzak itzultzea.
16. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa: Xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.
17. gaia.–Genero berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasun Eragingarrirakoa: berdintasun printzipioa eta diskriminazioaren aurkako babesa. Berdintasunerako politika publikoak. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.
Bigarren zatia.
1. gaia.–Software arkitektura. Software arkitekturaren printzipioak. Oinarrizko arkitekturak: monolitikoa, bezero-zerbitzaria, n mailako arkitektura, peer to peer, ekitaldietan oinarritutako arkitektura, SOA arkitektura, mikroszerbitzu-arkitektura. Garapen arkitektura n geruzatan. Arkitektura hexagonala. Arkitektura garbia (Clean architecture: a craftsman 's guide to software structure and design, Robert C. Martin). Enpresa-aplikazioetarako arkitekturako patroiak (Patterns of enterprise Application Architecture, M. Fowler).
2. gaia.–Informazio sistemak analizatzea eta diseinatzea. Oinarrizko printzipioak: kohesioa eta akoplamendua. UML notazioa.
3. gaia.–Objektuetara bideratutako programazioa: objektuetara bideratutako programazioaren oinarrizko kontzeptuak eta propietateak. Klaseak: atributuak eta metodoak. Klase abstraktuak eta interfazeak. Klaseen arteko erlazioak. Objektuetara bideratutako diseinua: diseinu-patroiak (Gamma, Helm, Johnson & Vlissides). SOLID printzipioak. Mendekotasun-injekzioa. Domain Driven Design. Bestelako jardunbide egokiak objektuetara bideratutako diseinuan.
4. gaia.–Garapena Microsoft plataforman. NET: oinarrizko printzipioak, NET Framework (klasikoa) eta NET Core /. NET, ASP. NET / ASP. NET Core (web pages, web forms, MVC, Blazor), Windows Presentation Foundation, servicios web (Windows Communication Foundation, web API, gRPC), datuetarako sarbidea (LINQ, ADO. NET, Entity Framework). Java plataformako garapena: oinarrizko printzipioak, lan-esparruak (Maven, Spring Boot, JSF, JAX-WS, EJB, Hibernate).
5. gaia.–Datu-base erlazionalak. Datu-base erlazionalak kudeatzeko sistemen printzipioak. ACID propietateak. Eredu erlazionala. Datu-baseak irudikatzea entitate-erlazio diagramen bidez. SQL lengoaia. Datu-baseak kudeatzeko SQL Server eta Oracle sistemak. Programazio-lengoaiak datu-baseetan: T-SQL eta PL-SQL.
6. gaia.–Garapen-ingurune integratuak (IDEak). Iturburu-kodea kudeatzeko sistemak: oinarrizko printzipioak eta tresnak. Etengabeko integrazioko eta entrega etengabeko sistemak: CI/CD oinarriak eta tresnak.
7. gaia.–Software probak. Software proben oinarriak. Proben mailak: proba unitarioak, integrazio probak, sistema probak (funtzionalak eta ez-funtzionalak: karga, estres, segurtasun eta erabilgarritasun probak, etab.), ezarpen probak, onarpen probak, erregresio probak. Proba estatiko eta dinamikoen teknikak (kutxa zuria, kutxa beltza, esperientzian oinarrituriko teknikak). Probetarako tresnak.
8. gaia.–Web aplikazioak: web garapeneko arkitekturaren printzipioak. Frontend garapena webetarako: HTML, CSS, Javascript, frameworks Javascript. Backend garapenaren teknologiak webetarako. Web zerbitzuak: estandarrak, loturiko protokoloak, elkarreragingarritasuna eta segurtasuna.
9. gaia–Gailu mugikorretarako aplikazioen garapena. Aplikazio motak: web aplikazioak, natiboak, hibridoak. Mugikorretarako web aplikazioak: erantzun-ahalmena, web aplikazio progresiboak. Web aplikazio natiboak: Android eta iOSerako garapen framework-ak. Aplikazio hibridoak: garapen framework-ak.
10. gaia.–Softwarearen kalitatea. Nomenklatura eta kodeketa estandarrak: kode garbia (Clean Code: A handbook of agile software craftsmanship, Robert C. Martin.). Softwarearen kalitatearen eta mantengarritasunaren metrikak. Kodea analizatzeko eta ikuskatzeko tresnak. Legatu-kodea. Birfaktorizazio teknikak (Refactoring: improving the design of existing code, Martin Fowler).
11. gaia.–Nafarroako Gobernuaren egoera teknologikoa. Nafarroako Lurraldeari buruzko Informazio Sistemaren gako nagusiak (255/2015 Foru Dekretua). Datu geografikoak mahaigainean eta webean kudeatu, tratatu eta argitaratzearen oinarrizko alderdiak. Datu espazialen azpiegiturak eta Open Geospatial Consortium-en araberako elkarreragingarritasuna.
12. gaia.–DevOps. DevOps printzipioak. DevOps kultura ezartzea. Antolamendu-egitura, taldeak eta rolak. Lanerako beste framework batzuekin integratzea (IT zerbitzuen kudeaketa, metodologia arinak).
13. gaia.–Zerbitzuen kudeaketa: ISO 20000. Zerbitzuen kudeaketa: ITIL. Sistemak ezartzea: produkzioan jartzea. Zerbitzu-maila: zerbitzuen definizioa, profil beharrezkoak eta prozedurak. Aldaketaren kudeaketa. Negozioaren jarraitutasuna kudeatzeko sistemak: ISO 22301.
14. gaia.–Datuak prozesatzeko zentroak (DPZ). Tipologiak. Diseinua. Kudeaketa. Erabilgarritasun handia eta TIER mailak. Segurtasun fisikoa eta logikoa. Azpiegitura osagarriak: hornidura elektrikoa, klimatizazioa eta suteen aurkako sistemak. Energia-efizientzia DPZetan. Cloud Computing. Oinarrizko printzipioak. Hodeiko zerbitzuak: IaaS, PaaS, eta SaaS. Hodei pribatuak, publikoak eta hibridoak.
15. gaia.–Komunikazioak. LAN, MAN, WAN eta SAN komunikazio-sareak. Sareen arteko konexioa. SD-WAN sareak. Hari gabeko sareak. DPZetarako Spine and Leaf arkitekturak. Software bidez definitutako sareak (SDN).
16. gaia.–Lanpostua. sistema eragileak. Kudeaketa eta lizentzia motak. Euskarria. Inbentarioa. Mugikortasunerako gailuak. Lanpostuaren birtualizazioa. Lanpostuko terminalen sistemak. Lanpostu digitala. Mezularitza-sistemak. Kontzeptuak. Protokoloak. Zerbitzuak. Bezero-tresnak. Komunikazio bateratuak.
17. gaia.–Zerbitzari eta biltegiratze azpiegitura. Azpiegituraren eragiketa- eta kudeaketa-ereduak. Azpiegitura kode gisa. Windows eta Linux sistema eragileak. Lizentziamendua. Administrazio zentralizaturako tresnak. Zerbitzari motak: rack, dorrea, txasis/blade-ak eta hiperkonbergenteak. Biltegiratzeko azpiegitura. NAS sistemak. SAN sistemak. Fiber Channel sareak. Fitxategiak, blokeak eta objektuak biltegiratzea. Flash biltegiratze-teknologiak. NVMe. Software bidez definitutako biltegiratzea.
18. gaia.–Aplikazioak exekutatzeko plataformak: Microsoft, Java, LAMP. Software-edukiontzien plataformak: oinarrizko printzipioak, tresnak, Openshift. Datu-base erlazionalen kudeatzaileak: administrazioa, optimizazioa, erabilgarritasun handia.
19. gaia.–Identitateak kudeatzeko eta autentifikatzeko sistemak. Single Sign On. Autentifikatzeko sistemak: ezagutzen den zerbaitetan oinarrituriko sistemak, edukitzen den zerbaitetan oinarrituriko sistemak, autentifikazio biometrikoko sistemak. Faktore anitzeko autentifikazio sistemak. RADIUS. Direktorioetarako sarbidea: LDAP.
20. gaia.–Softwarearen zabalpena: politikak, tresnak. Sistemen monitorizazioa eta kudeaketa. Sarea eta zerbitzariak kudeatzeko sistemak. Gertaerak kudeatzeko sistemak. Logak zentralizatu eta biltzeko sistemak. Analisi forentserako sistemak.
21. gaia.–Proiektuen kudeaketaren kontzeptu-esparrua. proiektu baten definizioa eta ezaugarriak. Proiektuaren bizi-zikloa. Proiektuak kudeatzeko prozesuak. Prozesu multzoak: hasiera, plangintza, exekuzioa, monitorizazioa eta kontrola, ixtea. Proiektuak kudeatzeko prozesuen arteko ohiko elkarreraginak.
22. gaia.–Proiektuen kudeaketako jakintza arloak: proiektuaren integrazioaren kudeaketa, proiektuaren hedaduraren kudeaketa, proiektuaren kronogramaren kudeaketa, proiektuaren kostuen kudeaketa, proiektuaren kalitatearen kudeaketa, proiektuaren baliabideen kudeaketa, proiektuaren komunikazioen kudeaketa, proiektuaren arriskuen kudeaketa, proiektuaren eskurapenen kudeaketa.
23. gaia.–Informazio sistemen plangintza. Bideragarritasun azterlanak. Eskakizunen ingeniaritza: eskakizun motak. Eskakizunak ateratzea, dokumentatzea, balidatzea, negoziatzea eta kudeatzea. Laguntzarako tresnak.
24. gaia.–Informazio sistemak garatzeko prozesuak: analisia, diseinua, eraikitzea, ezarpena eta onarpena. Software garapenaren bizi-zikloa. Metodologia prediktiboak: garapen teilakatua. Metodologia arinak: Scrum, XP, Kanban, SAFe etab. Laguntzarako tresnak.
25. gaia.–Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean. Foru Administrazio Publikoaren funtzionamendu elektronikoa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean.
26. gaia.–Segurtasuna softwarearen garapenaren bizi-zikloan. S-SDLC eredua. BSIMM eta OWASP SAMM. Software-proiektuen plangintzan segurtasuna kudeatzea. Segurtasuneko betekizunak. Diseinu segurua: softwarearen diseinu seguruaren printzipioak, mehatxuen modelatzea, eraso-gainazalen analisia, software-arkitekturen diseinu segurua. Programazio segurua: programazio seguruko jardunbide egokiak, OWASP Top 10. Segurtasun probak. Software-entregaren kudeaketa segurua. Software-osagaiak kudeatzeko segurtasuna.
27. gaia.–Ziber-krimena: erasoen motibazioa. Zaurgarritasunak, exploit-ak, malware-ak, botnet-ak eta eraso mota nagusiak. Kriptografia. Klabe pribatuko eta publikoko sistemak. Ziurtagiri elektronikoak.
28. gaia.–Lanpostuko segurtasuna. Malware motak. Malwarearen aurkako sistemak. Segurtasuna mugikortasunean: VPN sistemak, aplikazioen birtualizazioa, gailu mugikorrak kudeatu eta babesteko EMM sistemak.
29. gaia.–Perimetroko segurtasuna. Suebakiak: motak eta teknologiak. Egoerak aztertzen dituzten suebakiak. Aplikazioen suebakiak (NGFW). Web aplikazioen suebakiak (WAF). Datu-baseen suebakiak. IDSak eta IPSak. Segurtasuna komunikazio sareetan. ZTNA kontzeptua.
30. gaia.–Segurtasun proiektu global bat egitea. Arriskuen kudeaketa. Informazioaren segurtasuna kudeatzeko sistemak. ISO27001. 311/2022 Errege Dekretua, maiatzaren 3koa, Segurtasunaren Eskema Nazionala arautzen duena. Segurtasun-gorabeherak kudeatzea. CSIRT eta SOC. Sistema informatikoen auditoretza. Red Team eta Blue Team.
31. gaia.–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamendua, apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari buruzkoa: Xedapen orokorrak. Printzipioak. Interesdunen eskubideak. Kontrol agintari independenteak. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.
32. gaia. – Herritarrengan oinarritutako zerbitzuen diseinua. Omnikanalitatea, herritarrentzako arreta ingurune digitaletan, chatbotak eta laguntzaile birtualak, CRM (Customer Relationship Management) eta ERP (Enterprise Resource Planning) sistemak. User Experience (UX) eta Total Experience (TX). Administrazio-prozesuen automatizazioa: prozesuen robotizazioa (RPA), Low-Code eta No-Code plataformak.
33. gaia.–Barneko langileentzako eta laguntzaileentzako atari korporatiboak. Funtzionalitate nagusiak: integrazioa, pertsonalizazioa, edukien kudeaketa, lankidetza. Sharepoint soluzioen arkitektura, diseinua eta ezarpena. Ikaskuntza-plataformak (e-learning).
34. gaia.–Erabilerraztasuna. WCAG arauak. Diseinu unibertsala eta erabilgarritasuna. Entzuleriaren segmentazioa eta pertsonalizazioa. Gailu askotara egokitutako edukien argitalpena. Nazioartekotzea eta lokalizazioa.
35. gaia.–Edukiak kudeatzeko sistemak eta esperientzia digitala. Edukiak kudeatzeko sistemen oinarrizko printzipioak eta motak. SEO kokapena. Bilaketa eta indexazio tresnak. Web analisirako eta pertsonalizaziorako plataformak. Liferay 7.x-ren gaineko portalizazio-soluzioen arkitektura, diseinua eta garapena.
36. gaia.–Adimen enpresarialeko sistemak (Business Intelligence). Oinarrizko kontzeptuak. Arkitektura. ETL prozesuak. Informazioaren modelatze dimentsionala (bateratzea eta historifikazioa). Datuen analisia eta datu-meatzaritza. Informazioa ustiatzeko eta administratzeko tresnak. Aginte-taula integralen, adierazleen eta erabakiak hartzera bideratutako sistemen analisia eta diseinua.
37. gaia.–Datu-base ez-erlazionalak. Oinarriak: CAP teorema, BASE printzipioa. Datu-base ez-erlazionalak: motak. Big Data: datu multzo masiboak eskuratzea, analizatzea, eraldatzea, biltegiratzea eta ustiatzea. Hadoop ekosistema.
38. gaia.–Datuen zientzia. Datuak modelatzeko prozesuen bizi-zikloa (ETL, aurreprozesatzea, modelatzea, baliozkotzea, MLopak). Tresnak eta lengoaiak. Python. Bias-Variance Trade-Off. Makinen ikaskuntzarako proiektu baten egitura. Ikaskuntza sakona (deep learning). Sare neuronalak. Erregularizazioa eta optimizazioa.
39. gaia.–Datuak ustiatzeko teknologiak eta sistemak: data lake, data warehouse, lakehouse, data fabric, data mesh, datuak babesteko teknologiak. Datuak partekatzeko inguruneak: datu-espazioak, alderdi teknologikoak eta antolamendukoak. Hiri eta lurralde adimendunak. Gauzen Interneta (IoT).
40. gaia.–Open Government eta Open Data: printzipioak. Gobernu irekiaren atari baten elementuak. Datu irekien formatuak. Data Governance: datuaren bizi-zikloaren kudeaketa, datuaren kalitatearen kudeaketa, datuetan oinarritutako erabakiak hartzea. Katalogoak eta datu-multzoak deskribatzeko teknologiak eta estandarrak: semantikak eta ontologiak.
Iragarkiaren kodea: F2500704
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
