25. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1318E/2024 EBAZPENA, abenduaren 16koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa ematen baita Lizoainibarko Udal Planaren determinazio egituratzaile batzuen aldaketari buruz. Aldaketak 1. poligonoko 550. lurzatiaren puska bati eta 551. lurzatiari eragiten die, eta Beatriz Garde Echalecuk sustatu du.

Lizoainibarko Udal Planaren determinazio egituratzaile batzuk (1. poligonoko 550. lurzatiaren puska bat eta 551. lurzatia) aldatzeko proposamenaren helburua da hiri-lurzoruaren muga berriz finkatzea, handituko baita 1. poligonoko 550. landa-lurzatiaren puska bat gehituz (426,77 m²-ko azalera), 1. poligonoko 551. hiri-lurzatiaren jarraipen gisa (564,23 m²).

Bi lurzati horiek jabe berarenak dira, eta, gaur egun, 1. poligonoko 550. lurzatira 551/1 lurzatitik sartzen da.

Helburua da Lizoainibarko plangintzaren aldaketa egituratzailea izapidetzea hiri-lurzoruaren mugak doitzeko eta berriz finkatzeko. Horretarako, 1. poligonoko 550. katastro-lurzatiaren puska bat birsailkatuko da, ondoren 551/1 lurzatiari eransteko. Bi lurzatiak batu ondoren, 991m²-ko lurzati bat osatuko dute.

Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak adierazi du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura egoki egin dela eta proposatu du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren txostena ematea, aldekoa, ingurumen ukipen nabarmenik sortzen ez dela iritzita.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 74/2023 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa ematea, aldekoa, Lizoainibarko Udal Planaren determinazio egituratzaile batzuen aldaketari buruz, ingurumen ukipenik eragiten ez duela iritzita. Aldaketak 1. poligonoko 550. lurzatiaren puska bati eta 551. lurzatiari eragiten die, eta Beatriz Garde Echalecuk sustatu du.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko abenduaren 16an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

Iragarkiaren kodea: F2418728