1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
550E/2024 EBAZPENA, abenduaren 16koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez partez onartzen baita Vianako udal mugartean uhin-kartoia fabrikatzen eta eraldatzen duen instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Papelera del Ebro SA da.
Egun jardunean dagoen instalazio horrek badu lehendik ingurumen baimen bateratua, zeina eman baitzitzaion Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorra aplikatuta; izan ere, jarduera hori sarturik dago aipatutako foru lege horren 1. eranskineko 6.1 taldean.
2024ko martxoaren 26an eta 2024ko irailaren 2an, titularrak eskatu zuen bere ingurumen baimen bateratuan ezarritako baldintzak aldatzea, zehazki, ingurumen baimen bateratuaren III. eranskinean, instalazioan sortzen diren hondakinen zerrendan, beste hondakin batzuk sartzeko, ekoizpen prozesuari dagozkionak.
Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak aztertu du aurkeztutako eskaera, eta balorazio hau egin du:
EUROPAKO HONDAKINEN ZERRENDAKO KODEA | DESKRIBAPENA | BALORAZIOA |
16 06 04 | Pila alkalinoak (16 06 03 izan ezik) | Onartzen da aipatutako hondakinak instalazioan sortutako hondakinen zerrendan sartzea |
17 04 05 | Burdina eta altzairua |
19 12 12 | Hondakinen tratamendu mekanikoan sortutako beste hondakin batzuk (materialen nahasketak barne), 19 12 11 kodean zehaztutakoez bestelakoak |
17 01 01 | Hormigoia |
17 01 02 | Adreiluak |
17 09 04 | Eraikuntza eta eraispenetako hondakin nahastuak, 17 09 01, 17 09 02 eta 17 09 03 kodeetan zehaztutakoez bestelakoak |
08 04 10 | Itsasteko eta zigilatzeko produktuen hondakinak, 08 04 09 kodean zehaztutakoez bestelakoak |
20 01 38 | Zurezko ontziak | Onartzen da instalazioan sortutako hondakinen zerrendan sartzea 150103 EHZ kodearekin, egokiagoa baita hondakinaren jatorria ikusita. 20. kapituluaren proposamena etxeko hondakinei dagokie bakarrik, kasuan kasuko toki erakundearen bidez kudeatu beharko direnak; beraz, ez dira zerrenda honetan agertu behar |
Onartutako aldaketek ez dute eragozten instalazioaren funtzionamendu egokia, ingurumenari dagokionez, eta bat datoz ingurumen baimen bateratuan ezarritako gehieneko isurketa-balioekin eta gainerako eskakizunekin, bai eta teknika erabilgarri onenen aplikazioarekin ere.
Bestalde, 160214-42 EHZ kodea duen hondakinari dagokionez, ez da onartzen ingurumen baimen bateratuaren III. eranskinean sartzea (instalazioan sortutako hondakinen zerrenda), hondakin puntual bat edo noizbehinkako hondakin bat delako, ekoizpen prozesu industrialarekin lotuta ez dagoena.
Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, bidezkoa da ingurumen baimen bateratua aldatzea.
Ebazpen proposamena hamabost egunez egon da instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.
Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehendabizikoa.–Partez onartzea Vianako udal mugartean uhin-kartoia fabrikatzen eta eraldatzen duen instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Papelera del Ebro SA da.
Bigarrena.–Suteen aurkako segurtasuna dela eta (abenduaren 3ko 2267/2004 Errege Dekretua), instalazioan edukiko den produktu bukatuaren kopuruak ez du handitu behar ingurumen baimen bateratua emateko espedientearen dokumentazio teknikoan kalkulatutako arrisku intrintsekoaren maila.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Laugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute haren kontra, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.
Bosgarrena.–Ebazpen hau Papelera del Ebro SAri eta Vianako Udalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko abenduaren 16an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.
Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/ConsultasAAU.html#/ConsultaAutorizacionesAmbientalesUnificadas.
Iragarkiaren kodea: F2418510