Iragarkia
25. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 6a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
460/2024 EBAZPENA, azaroaren 6koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren Urteko Jarduketa Plana onesten duena 2024-2025 ikasturterako.
Hezkuntza Departamentuko hezkuntzako ikuskatzailetzaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ekainaren 30eko 80/2008 Foru Dekretuak I. kapituluko 2. artikuluan ezarritakoaren arabera, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua legeak betearazteaz arduratzen den administrazio organoa da, eta hari dagokio hezkuntza administrazioa eta ikastetxeak gainbegiratzea eta ebaluatzea, haiei aholku ematea eta haientzat txostenak egitea hezkuntza sistemaren kalitatea hobetzeko asmoz. Foru dekretuaren 3. artikuluan, helburu horiek betetzeko asmoz hezkuntzako ikuskapenak aurrera eraman behar dituen eginkizunak adierazten dira.
Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren Urteko Jarduketa Plana plangintza instituzionalerako oinarrizko tresna da, hezkuntzako ikuskatzailetzak Nafarroako Foru Komunitatean aurrera eraman beharreko jarduketen multzoa antolatzen duena urtero, araudiak esleitzen dizkion eginkizunak eta eskudantziak zehaztuz.
Orobat, 80/2008 Foru Dekretuak, 18. artikuluan, xedatzen du Plan estrategikoa hezkuntzako ikuskatzailetzaren epe ertaineko gidalerroak islatzen dituen agiri instituzionala dela (gaur egun, «Urte anitzeko jarduketa plana» deitzen da), eta bertan helburuak, estrategiak eta barne ekintzako ildoak ezarriko direla eta Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onetsiko dela. Eta 19.1 artikuluak hauxe ezartzen du: «Plan Estrategikoa urteko jarduketa planen bidez garatu eta zehaztuko da. Urteko plan horiek Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onetsiko dira» (gaur egun «Hezkuntzako zuzendari nagusiaren» ebazpen bidez).
Azaroaren 9ko 480/2022 Ebazpenaren bidez Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren 2022-2026 aldirako Urte anitzeko Jarduketa Plana onetsi denez, orain Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren Urteko Jarduketa Plana ezarri behar da 2024-2025 ikasturterako.
Plan horrek aurreikusten dituen helburuek, ekintzek, baliabideek eta denborak ahalbidetuko dute argi eta zehatz ezartzea nola jardunen duen Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak 2024-2025 ikasturtean.
Planaren bidez, modu koherentean antolatu eta sistematizatu nahi da Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren eguneroko lana, horrela zerbitzuko kideen lana erraztu, testuinguru batean kokatu eta koordinatzeko.
Bestetik, azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duenak, 9. artikuluan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren egituraren barrenean txertatzen du Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua.
Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
–Lehena.
Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren Urteko Jarduketa Plana onestea 2024-2025 ikasturterako. Hona hemen,
OINARRIAK
1. Urteko Jarduketa Plana.
Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren jarduerak berak hala eskatzen baitu, urtero egin behar izaten da haren plangintza eta berrikuspena, erantzun eraginkor bat eman ahal izateko hezkuntza sistemaren errealitate konplexu eta aldakorraren aurrean. Hori horrela, Urteko Jarduketa Plan hau 2024-2025 ikasturtean ikuskatze lana gidatuko duen lan esparru gisa eratzen da.
Urteko Jarduketa Plan honetan ageri diren zerbitzu edo jarduketa guztien helburua da garatzea indarrean dagoen araudiak hezkuntzako ikuskatzailetzari esleitutako eginkizunak.
Planaren aplikazio eremuari dagokionez, bertan sartzen dira Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko hezkuntza sistema osatzen duten ikastetxe, programa, zerbitzu eta jarduera guztiak. Testuinguru horretan, planak ikuskatzailetza ikastetxean bertan aritzea lehenesten du, hezkuntza prozesua garatzen duen oinarrizko hezkuntza erakundea den aldetik.
Plana prestatzean, hauetan ezarritakoa hartu da kontuan: 80/2008 Foru Dekretua, hezkuntzako ikuskatzailetzaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituena; Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren 2022-2026 aldirako Urte anitzeko Jarduketa Plana; Ikuskapen Zerbitzuaren antolaketaren eta funtzionamenduaren berrikuspenaren emaitzak; 2023-2024 aldiko Urteko Planaren ebaluazioa, eta Hezkuntza Administrazioak 2024-2025 ikasturterako dituen eskaera berriak.
2. Urteko Jarduketa Planaren helburuak.
Hauek dira Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren Urteko Jarduketa Planak 2024-2025 ikasturterako dituen helburuak:
a) Ziurtatzea Ikuskatzailetzak ikastetxeei, Hezkuntza Departamentuari eta hezkuntza komunitate osoari ematen dizkien zerbitzuen plangintza.
b) Ikuskatzailetzak kontrolaren eta gainbegiratzearen arloan dituen jarduketak zehaztea.
c) Ikuskatzaileek egin beharreko jarduketak ezartzea, ikastetxeak, irakasleak eta programak ebaluatzeari dagokionez.
d) Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistema ebaluatzeko ikuskatzailetzak egin beharreko jarduketak zehaztea eta Ebaluazio Institutuari laguntzea Nafarroako ikastetxeetan egiten diren nazioko edo nazioarteko ebaluazioak egiten.
e) Ikastetxeentzako aholkularitza jarduketak identifikatzea.
f) Hezkuntza administrazioari informazioa emateko eta Hezkuntza Departamentuko bestelako zerbitzuekin elkarlanean aritzeko jarduketak zehaztea.
g) Hezkuntzako ikuskatzailetzaren eginkizunen esparruan, ikastetxeetan bizikidetza hobetzeko jarduketak identifikatzea.
h) Ikasleak eskolatzeko arloan ikuskatzailetzari dagozkion jarduketak zehaztea.
i) Ikastetxeetako irakasleen plantillak zehazteari begira ikuskatzaileei dagozkien jarduketak zehaztea.
j) Planaren jarduketen definizioaren, ezarpenaren eta hobekuntzaren gaineko erantzukizunak zehaztea.
k) Ikastetxeetan kalitatea kudeatzeko sistemen ezarpenaren ebaluazioan parte hartzea.
l) Zerbitzuko langileen ezagupenak berritu eta handitzeko jarduketak zehaztea, barne daudela nazioartekotzeko ekintzak, kalitatea eta bikaintasuna lortzearren planean aurreikusitako zerbitzuak ematean.
m) Ondorioak atera eta proposamenak egitea, egindako jarduketei buruzko txosten eta azterlanak eginez.
3. Urteko Jarduketa Planaren edukia.
2024-2025 Urteko Jarduketa Planean sartzen dira Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak aldi horretan egin beharreko jarduera eta zerbitzuak, hain zuzen ere erantzuna emateko zerbitzu horien hartzaileen premiei eta espektatibei. Zerbitzu horietako bakoitza ematen da kasu bakoitzari lotutako prozesu bat gauzatuz.
Ebazpen honen I. eranskinean (Prozesuen matrizea), 2024-2025 ikasturtean garatu nahi diren funtsezko eragiketa prozesuak agertzen dira.
Ebazpeneko II. eranskinean –Urteko Jarduketa Plana– zehazten dira zerbitzuko kideek egin beharreko zerbitzu eta jarduerak, honako hauek adierazita: epeak, emaitzak, arduradunak eta ebaluatzeko adierazleak.
III. eranskinean (Urte anitzeko jarduketa plana), ikasturte honetarako ildoak eta ekintzak ezartzen dira.
IV. eranskinean (Jarraipena eta ebaluazioa), jarraipen sistema bat aurreikusi da, II. eranskinean –Urteko Plana– aipatutako zerbitzu eta jardueren lorpen maila neurtzeko, aldaketa beharrak atzemateko eta, hala badagokio, behar diren doikuntzak egiteko.
3. Lan arlo espezifikoak.
80/2008 Foru Dekretuaren 12. artikuluak zehazten duenarekin bat etorriz, lan arlo espezifiko hauek ezartzen dira 2024-2025 ikasturterako:
a) Ebaluazioa eta Kalitatea.
b) Bizikidetza.
c) Eskolatzea.
d) Hezkuntzaren plangintza.
e) Baliabideen plangintza.
f) Pedagogia.
4. Erantzukizunak.
Plan honek bere baitako zerbitzu eta jarduketen diseinuan, ezarpenean, jarraipenean eta hobekuntzan dauden erantzukizunak zehazten ditu. Gainera, plana egoki gauzatzeko, zerbitzuko zuzendariak beste eginkizun eta zeregin batzuk esleitzen ahalko dizkie arlo eta eskualdeetako koordinatzaileei eta ikuskatzaileei.
Erabiliz ekainaren 30eko 80/2008 Foru Dekretuak Hezkuntzako Ikuskatzailetzari esleitzen dizkion eskumenak, ikuskatzaileak, orobat, argibideak, aholkuak eta orientabideak emanen dizkie ikastetxeei etengabe, bitarteko lana eginen du eta, hezkuntza komunitateak eskatuz gero, behar duten laguntza emanen die, deusetan galarazi gabe irakaslana, ikastetxeak eta, oro har, hezkuntza sistema etengabe hobetzera bideratutako kontrol, gainbegiratze eta ebaluazio lanak.
5. Prozesu bidezko kudeaketa-sistema.
2024-2025 ikasturtean, behar diren doikuntzak eginen dira prozesuen matrizean, sistema horrek zerbitzuaren funtzionamenduari arintasuna, koherentzia eta homogeneotasuna ematen dizkiolakoan eta, aldi berean, ikuskatzaileen jardunbide onenak indartzen dituelakoan.
6. Ikuskatzaileen prestakuntza.
Aurreikusita dago prestakuntza plan bat gauzatzea, beharrezkotzat jotzen diren planaren arloetan ikuskatzaileek dauzkaten ezagupenak hobetzeko tresna egokia baita. Prestakuntza ekintza horien garapena 2024-2025 prestakuntza planean zehaztuko da.
Prestakuntza instituzionaleko ekintzak egitea nahitaezkoa izanen da, eta lan ordutegian eginen dira.
7. Jarraipena eta ebaluazioa.
Planaren jarraipena eta ebaluazioa eskualdeko lantaldeen bilera arruntetan eta koordinatzaileek zerbitzuko zuzendariarekin egin beharrekoetan gauzatuko dira. Egindako lanak ebaluatzeaz gain, Urteko Jarduketa Plana gauzatzeko behar diren neurri zuzentzaileak hartuko dira bilera horietan.
Ikasturtea bukatutakoan, arduradunek planaren betetze mailaren azken ebaluazioa eginen dute. Ondorio nagusiak zerbitzuaren Urteko Memorian jaso, eta Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiari helaraziko zaizkio.
Horretarako ebazpen honen IV. eranskinean –Jarraipena eta ebaluazioa– heldu den eredua erabiliko da.
8. Aurreikusitako aldaketak.
Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren Urteko Plana, berez, eginkizunak jada finkatuak dituen lan tresna bat da.
Dena dela, planaren dinamikak eta hezkuntza-errealitatean sortzen diren beharrak ikusita, aldaketak sartzen ahalko dira gauzatu ahala.
Hezkuntzako zuzendari nagusiak egiten ahalko ditu aldaketa horiek, noiznahi; eta zerbitzuko zuzendariak ere egin ditzake, presako jarduketaren bat egin beharra dagoela uste duenean, baina, betiere, zuzendari nagusiari horren berri emanda.
Hezkuntza Departamentuko gainerako zerbitzuetako zuzendariek egindako proposamenek, ikuskatzailetzari eragiten badiote, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariaren onespena beharko dute, ezarritako Urteko Planaren barrenean zer bideragarritasun duten baloratuko baitu.
–Bigarrena.
Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
–Hirugarrena.
Ebazpen hau eta eranskinak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2024ko azaroaren 6an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
I. ERANSKINA.–PROZESUEN MATRIZEA
PROZESUAK | DOK. | ARDURADUNA |
ERAGILEAK | ||
KONTROLA ETA GAINBEGIRATZEA | PR01 | |
Ikasturte hasierako gainbegiratzea | SB0101 | Ikuskatzailea |
Urteko Programazio Orokorra eta ikasturte bukaerako memoria gainbegiratzea | SB0102 | Ikuskatzailea |
Ikastetxeetako egutegia eta ordutegia onestea | SB0103 | Ikuskatzailea |
Irakasleen hutsegite-parteak gainbegiratzea | SB0104 | Ikuskatzailea |
Unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan ikur, logotipo eta idazkunen erabilera baimendu eta kontrolatzea | SB0105 | Ikuskatzailea |
Aniztasunari erantzuteko programen eskaerak gainbegiratzea | SB0106 | Ikuskatzailea |
Ikastetxe pribatu itunduen eskola jarduerak eta zerbitzuak baimendu eta erregistratzea | SB0107 | Ikuskatzailea |
Ikastetxe pribatuetako irakasleen titulazioak kontrolatzea | SB0108 | Ikuskatzailea |
LPa gainbegiratzea | SB0109 | Ikuskatzailea |
EBALUAZIOA | PR02 | Ebaluazio arloa |
Ikastetxeen jardunaren ebaluazioa | SB0201 | |
Ikastetxeetako autoebaluazioaren eta planen jarraipena | SB0202 | |
Ikastetxeek kalitatea kudeatzeko duten sistemaren ebaluazioa | SB0203 | |
Zuzendaritza lanaren ebaluazioa | SB0204 | |
Praktiketako funtzionarioen ebaluazioa | SB0205 | |
Irakasleen borondatezko ebaluazioa | SB0206 | |
Zerbitzu berezien ebaluazioa | SB0207 | |
IKASLEEN EBALUAZIOA | PR03 | |
Errolda bidezko ebaluazio diagnostikoa | SB0301 | Ebaluazio sekzioa |
Lehen Hezkuntzako eta DBHko azken ebaluazioan parte hartzea | SB0302 | Ebaluazio sekzioa |
Nazioarteko ebaluazio proiektuetan parte hartzea | SB0303 | Ebaluazio sekzioa |
Nafarroako hezkuntzako adierazleen sistemaren kudeaketa | SB0304 | Ebaluazio sekzioa |
Unibertsitatera sartzeko probaren kudeaketan parte hartzea | SB0305 | Ikuskatzailea |
AHOLKULARITZA | PR04 | |
Ikastetxeei arauen gaineko aholkuak ematea | SB0401 | Ikuskatzailea |
Ikastetxeei antolaketaren, pedagogiaren eta curriculumaren gaineko aholkuak ematea | SB0402 | Ikuskatzailea |
Hezkuntza komunitateko kideei aholkularitza eta orientazioa ematea | SB0403 | Ikuskatzailea |
ESKU-HARTZEA ETA BIZIKIDETZA | PR05 | Bizikidetza arloa |
Ikasleen kalifikazioei buruzko erreklamazioak | SB0501 | Ikuskatzailea |
Ikuskatzailetzaren esku-hartzea ikasleei hezkuntza neurriak aplikatzeko prozeduretan eta/edo ikastetxez aldatzeko proposamenetan | SB0502 | |
Ikuskatzailetzaren esku-hartzea eskola-jazarpena gertatzen denean | SB0503 | |
Ikuskatzailetzaren esku-hartzea kontratua suntsiaraztean | SB0504 | |
Funtzionarioen aurkako diziplinazko espedienteak izapidetzea | SB0505 | |
Ikuskatzailetzaren esku-hartzea laneko jazarpena gertatzen denean | SB0506 | |
Erreklamazio eta salaketei buruzko txostenak egitea | SB0507 | |
Ikuskatzailetzaren esku-hartzea hezkuntza komunitatean alarma sortzen duten gertakari larriak daudenean | SB0508 | |
Ikasleen absentismoa kontrolatzea | SB0509 | |
Bitartekaritza gatazka egoeretan | SB0510 | |
Esku hartzea irakasleen aurkako kanpoko erasoen kasuetan | SB0511 | |
HEZKUNTZA ADMINISTRAZIOARENTZAKO INFORMAZIOA | PR06 | |
Txostenak egitea hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleek HHn eta LHn ikasturte bat gehiago jarraitzeko eta Batxilergoa blokeetan zatitzeko baimena emateko | SB0601 | Ikuskatzailea |
Eskolatze-aldia malgutzearen gaineko txostena egitea | SB0602 | Ikuskatzailea |
Espazioen beharrei buruzko txostena egitea | SB0603 | Ikuskatzailea |
Eskola espazioen desafektazioari buruzko txostena egitea | SB0604 | Ikuskatzailea |
Ikasketa berriak baimentzeari buruzko txostena egitea | SB0605 | Ikuskatzailea |
Ikastetxeak baimendu, ireki eta ixteko txostena egitea | SB0606 | Ikuskatzailea |
Hezkuntza itunei buruzko txostena egitea | SB0607 | Ikuskatzailea |
Hezkuntza administrazioak eskatuz gero, txostenak eta azterketak egitea | SB0608 | Ikuskatzailea |
Parlamentuko galderei buruzko txostenak egitea | SB0609 | Ikuskatzailea |
Arartekoari txostenak igortzea | SB0610 | Ikuskatzailea |
Ikuskatzailetzaren esku-hartzea informazio publikoa eskuratzeko eskaeretan | SB0611 | Ikuskatzailea |
LANKIDETZA HEZKUNTZA ADMINISTRAZIOAREKIN | PR07 | |
Eskolatze prozesua koordinatzea eta ikasleak ikastetxeetan onartzeko prozesua gainbegiratzea Tokiko eskolatze batzordeetako lehendakaria izatea | SB0701 | Esk. arloa |
Batzordeetan, epaimahaietan eta lantaldeetan parte hartzea | SB0702 | Ikuskatzailea |
Departamentuaren arau-proposamenak berrikustea | SB0703 | Ikuskatzailea |
Zuzendariak izendatzea (hautapen sistema eta ohiz kanpokoa) | SB0704 | Ikuskatzailea |
Hezkuntza eskaintzari buruzko proposamena egitea eta ikastetxeei jakinaraztea | SB0705 | Hezk. plang. arloa |
Ikasleen sari bereziak | SB0707 | Ikuskatzailea |
Ikastetxeetako plantilla organikoaren proposamena zehaztea | SB0709 | Baliab. plang. arloa |
Ikastetxeen funtzionamendurako plantillari buruzko proposamena zehaztea | SB0710 | Baliab. plang. arloa |
Irakasle ibiltarien jarduera kudeatzea | SB0712 | Neg. Adm. kontr. |
ZUZENDARITZA ETA PLANIFIKAZIOA | PR08 | HIZko zuzendaritza |
Hasierako antolaketa Zonaldeak, esparruak, zaintzak | SB0801 | |
Urte Anitzeko Jarduketa Plana | SB0802 | |
Urteko Jarduketa Plana | SB0803 | |
PERTSONAK | PR09 | HIZko zuzendaritza |
Langileak hartzea sarrera prozesuen bidez | SB0901 | |
Langileak hartzea aldi baterako | SB0902 | |
Pertsonen harrera eta tutoretza | SB0903 | |
Ikuskatu beharreko ikastetxeak esleitzea | SB0904 | |
Ordezkapenak kudeatzea | SB0905 | |
Urteko prestakuntza | SB0906 | |
BALIABIDEAK | PR10 | HIZko zuzendaritza |
Ikuskapen txostenak egitea eta ikus-onestea | SB1001 | |
Ikastetxeak bisitatzea | SB1002 | |
Informazio eta komunikazio sistemak: webgunea | SB1003 | |
Kanpoko komunikazioa: Departamentuaren webgunea | SB1004 | |
Instalazioen eta ekipamenduen kudeaketa | SB1005 | |
Kudeaketa ekonomikoa | SB1006 | |
HOBEKUNTZA ETA BERRIKUNTZA | PR11 | Ikuskatzailea |
Prozesuak-azpiprozesuak diseinatu eta garatzea | SB1101 | |
Jarduteko irizpideak homogeneizatzea | SB1102 | |
Ikastetxeetako zuzendarien pertzepzioa eta aurreikuspenak | SB1103 | |
HIZko kideen pertzepzioa eta aurreikuspenak | SB1104 | |
Jardueraren autoebaluazioa | SB1105 | |
EMAITZAK | PR12 | Ikuskatzailea |
Jarduketen emaitzak: kudeaketa eta barne-kalitatearen kontrola | SB1201 | |
II. ERANSKINA.–URTEKO JARDUKETA PLANA
Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua - 2024-2025 ikasturtea
KODEA | PROZESUAREN | ARDURADUNA | HELBURUA | HASIERA EGUNA | BUKAERA EGUNA | LORPENAREN ADIERAZLEA | AZKEN PRODUKTUA |
PR01 Kontrola eta gainbegiratzea | Ikasturte hasierako gainbegiratzea | Ikuskatzailea | Ikastetxeen ikasturte hasierako antolamenduarekin lotutako alderdiak gainbegiratzea eta horiei buruz aholkuak eta argibideak ematea | 2024-09-02 | 2024/10/30 | Gorabeherei buruzko txostenen % 90 epearen barnean eginak, ereduaren arabera | Gainbegiratzeko txosten orokorra igortzea ZNra |
PR01 Kontrola eta gainbegiratzea | UPOa/Urteko Jarduketa Plana eta ikasturte bukaerako memoria gainbegiratzea (https://docs.google.com/spreadsheets/d/1cXK81ba9EzRVYc2pFjJKYuPGgbRqGUvHGhuySh-I-UI/edit) | Ikuskatzaile arduradunak | Egiaztatzea zenbateraino egokitzen zaizkien ikastetxeko UPOa/UJPa eta ikasturte bukaerako memoria indarreko araudiari eta Hezkuntzako Departamentuaren planei eta jarraibideei | 2024-10-01 | 2025-04-30 | UPOa/UJPa gainbegiratzeko txostenen %90 epearen barnean eginak, ereduaren arabera; eta ikasturte bukaerako memoria gainbegiratzeko txostenen %90 epearen barnean eginak, ereduaren arabera | Ikasturte bukaerako txostena, abuztuaren 15ean |
PR01 Kontrola eta gainbegiratzea | Ikastetxeetako egutegia eta ordutegia onestea | Ikuskatzailea | Eskola-egutegiaren eta -ordutegiaren proposamenak onestea, baldin eta araudia betetzen badute, eta onespen horren berri ematea ikastetxeei | Maiatza | Ekaina | Egutegien eta ordutegien %100 epean onetsiak | Ikasturte bukaerako txostena, abuztuaren 15ean |
PR01 Kontrola eta gainbegiratzea | Hartzekoen deskontu-prozesua kudeatzea | Ikuskatzailea | Soldatatik deskontatzeko proposamena egitea, bidezkoa denean | 2024-09-01 | 2025-06-30 | Proposamenen %100 erantzunak | Egindako txostenen erregistroa |
PR01 Kontrola eta gainbegiratzea | Heziketa zikloetako irakasleen lan plangintza gainbegiratzea lantokietako prestakuntzaldian | Ikuskatzailea | Ikastetxeek egindako lan plangintzak gainbegiratzea | 2025-03-21 | 2025/04/15 | Txostenen %100 gainbegiratu eta tramitatuak | Gainbegiratutako txostenen erregistroa |
PR01 Kontrola eta gainbegiratzea | Aniztasunari erantzuteko programen eskaerak gainbegiratzea | Ikuskatzailea | Aniztasunari erantzuteko programetan sartzeko eskaerak gainbegiratzea eta horiei buruzko txostenak egitea | 2025-06-01 | 2025-06-30 | Jasotako txostenen %100 gainbegiratu eta tramitatuak | Erregistroa |
PR01 Kontrola eta gainbegiratzea | Ikastetxe itunduetako eskola jarduerak eta zerbitzuak baimendu eta erregistratzea | Ikuskatzailea | Eskola jarduerak eta zerbitzuak baimentzea | 2025-06-01 | 2025-10-03 | Jardueren eta zerbitzuen %100 berrikusiak eta jakinaraziak | Extran erregistratzea |
PR02 Ebaluazioa | Irakasleen borondatezko ebaluazioa | Ebaluazio arloa | Txostenak irizpide homogeneoekin prestatzea, irakasleen balorazio positiboa egiteko, hala eskatzen duten deialdietako merezimenduetarako. | Ikasturte osoan | Ikasturte osoan | Txostenen %100, aldez aurretik eskatuta | EvaComPro Erregistroa |
PR02 Ebaluazioa | Praktiketako funtzionarioen ebaluazioa | Ebaluazio arloa | Izangaien ebaluazioa epe barruan eta ereduaren arabera egitea | 2024-09-01 | 2024-05-31 | Izangaien %100 ebaluatuak, bukaerako txostenarekin | EvaComPro Erregistroa |
PR02 Ebaluazioa | Ikastetxeen jardunaren ebaluazioa. Autoebaluazioaren eta hobekuntza planaren jarraipena. | Ikuskatzaile arduradunak | Egiaztatzea zenbateraino egokitzen diren autoebaluazioa eta hobetzeko biurteko plana | 2023-10-01 | 2025-04-30 | Autoebaluazioaren eta hobekuntza planaren jarraipena egiteko txostenen %90 epearen barnean eginak, ereduaren arabera | Bukaerako txostena |
PR02 Ebaluazioa | Ikastetxeen jardunaren ebaluazioa | Ikuskatzaile arduradunak | Ikastetxeen jardunaren ebaluazioa zenbateraino egokitzen den egiaztatzea | Urtarrila | Apirila | Eginiko lanaren ebaluazio-txostenen %100, ereduaren arabera eta epearen barnean | Bukaerako txostena |
PR02 Ebaluazioa | Zuzendaritza lanaren ebaluazioa | Ikuskatzailea | Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoetako zuzendarien ebaluazioa garatzea | 2024-09-01 | 2025-06-30 | Txostenen %100 epe barruan eginak, ereduaren arabera | EvaComPro Erregistroa |
PR02 Ebaluazioa | Zerbitzu berezien ebaluazioa | Ikuskatzailea | Zerbitzu berezietako 1. urtean dauden irakasleen ebaluazioa egitea | 2024-11-01 | 2025-04-28 | Txostenen %100 epe barruan eginak, ereduaren arabera | EvaComPro Erregistroa |
PR02 Ebaluazioa | Ikastetxeek kalitatea kudeatzeko dituzten sistemen ebaluazioa | Ikuskatzailea | Kalitatezko ikastetxeen eta ikastetxe bikainen auditoretzak egitea | Azaroa | Apirila | Auditoretzen %100 eginak | Bukaerako txostena |
PR03 Ikasleen ebaluazioa | Errolda bidezko ebaluazio diagnostikoa | Ebaluazio Atala | Ebaluazio diagnostikoaren antolaketarako behar diren alderdiak antolatzea | 2024ko iraila | 2025eko ekaina | Txostenen %100 epe barruan | Bukaerako txostena |
PR03 Ikasleen ebaluazioa | Errolda bidezko ebaluazio diagnostikoa | Ebaluazio Atala | Proba diagnostikoak formatu digitalean diseinatzea eta aplikatzea | 2024ko urria | 2025eko ekaina | 15 taldek egitea konpetentzia bat formatu digitalean | Erregistroa |
PR03 Ikasleen ebaluazioa | Nafarroako hezkuntzako adierazleen sistema | Ebaluazio Atala | Nafarroako Hezkuntza Sistemaren 2024-2025 ikasturteko txosteneko atalak garaiz eta behar bezala osatzea | 2025eko ekaina | 2025eko iraila | Txosteneko atalen %100 beteta | Bukaerako txostena |
PR03 Ikasleen ebaluazioa | Ebaluazio nazionalak EGS 2026 | Ebaluazio Atala | EGS 2026ren Azterketa Orokorra aplikatzeko behar diren materialak itzultzea | 2025eko urtarrila | 2025eko martxoa | INEEk emandako materialaren %100 itzulita | Erregistroa |
PR03 Ikasleen ebaluazioa | Ebaluazio nazionalak EGS 2026 | Ebaluazio Atala | Nafarroak EGS 2026ren azterketa pilotuan parte hartzea kudeatzea (gaitasun elebiduna eta gaitasun digitala) | 2025eko maiatza | 2025eko ekaina | Inplikatutako ikasleen %95eko erantzun-tasa lortzea | Bukaerako txostena |
PR03 Ikasleen ebaluazioa | Nazioarteko ebaluazioak PISA txostena (2025) | Ebaluazio Atala | Azterketa Orokorra lagin nazionalaren eta Nafarroako lagin zabalduaren ikastetxeetan aplikatu dadin kudeatzea | 2024ko urria | 2025eko ekaina | Inplikatutako ikasleen %95eko erantzun-tasa lortzea | Bukaerako txostena |
PR03 Ikasleen ebaluazioa | Nazioarteko ebaluazioak TIMSS 2023 | Ebaluazio Atala | Nafarroari dagokion txostena egitea, txosten nazionala oinarritzat hartuta | 2024ko urria | 2025eko urtarrila | Txostena bera | Bukaerako txostena |
PR03 Ikasleen ebaluazioa | Nazioarteko ebaluazioak PIRLS 2026 | Ebaluazio Atala | PIRLS 2026ren Azterketa Orokorra aplikatzeko behar diren materialak itzultzea | 2025eko urtarrila | 2025eko martxoa | INEEk emandako materialaren %100 itzulita | Bukaerako txostena |
PR03 Ikasleen ebaluazioa | INEErekin lankidetzan aritzea Hezkuntza Ebaluazioari buruzko Sinposioa antolatzeko | Ebaluazio Atala | INEErekin adostutako antolaketa-lanak egitea | 2024ko urria | 2025eko otsaila | Adostutako lanen %100 | Bukaerako txostena |
PR03 Ikasleen ebaluazioa | Unibertsitatean sartzeko proba | Ikuskatzaile arduradunak | Sartzeko probaren alderdiak koordinatzea | Iraila | Uztaila | Txostenen %100 epe barruan | Bukaerako txostena |
PR03 Ikasleen ebaluazioa | Ikasleen kalifikazioari eta/edo mailaz igarotzeari buruzko erreklamazioak | Ikuskatzaile arduradunak | Egiaztatzea zenbateraino betetzen duen ikastetxeak araudia eta ebazpen proposamena prestatzea | Espedientea jasotzea | 10 egun jasotzen denetik | Jasotako erreklamazioei buruzko txostenen %100 epe barruan eginak. | Erregistroa |
PR05 Bizikidetza | Ikuskatzailetzaren esku-hartzea ikasleei hezkuntza neurriak aplikatzeko prozeduretan eta/edo ikastetxez aldatzeko proposamenetan | Bizikidetza arloa | Ikastetxeak indarrean dagoen araudia betetzen duela egiaztatzea eta Hezkuntzako Zuzendaritza Nagusirako txostena eta ebazpena egitea | Espedientea jasotzea | 15 egun jasotzen denetik, ebazpena igortzeko | Ikastetxez aldatzeko egindako txostenen %100 | Erregistroa |
PR05 Bizikidetza | Ikuskatzailetzaren esku-hartzea eskola-jazarpena gertatzen denean | Bizikidetza arloa | Ikuskaritzara bidaltzen diren eskola-jazarpeneko kasuak aztertzea eta bizikidetzaren arloko aholkularitzari informazioa ematea | Ikasturte osoan | Ikasturte osoan | Irekiera-protokoloen %100 jakinarazita bizikidetza arloko aholkularitzari | Erregistroa |
PR05 Bizikidetza | Ikuskatzailetzaren esku-hartzea kontratua suntsiaraztean | Bizikidetza arloa | Kontratu suntsiarazpen prozedurak izapidetzea, kasuan-kasuan, kontratatutako irakasleen gaitasun ezagatik edo lanpostuaren zereginetara egokitzen ez direlako | Ikasturte osoan | Ikasturte osoan | Ebazpen-proposamenen txostenen eta espedienteen %100 eginda epe barruan, indarreko araudia betez eta eredu normalizatuaren arabera | Erregistroa |
PR05 Bizikidetza | Funtzionarioen aurkako diziplinazko espedienteak izapidetzea | Bizikidetza arloa | Diziplinazko espedienteak izapidetzea Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza administrazioaren mendeko ikastetxe publiko, programa, zerbitzu eta jardueretan zerbitzua ematen duten langileei dagokienez | Ikasturte osoan | Ikasturte osoan | Espedienteen %100 epean prestatuak, eredu normalizatuaren arabera | Erregistroa |
PR05 Bizikidetza | Ikuskatzailetzaren esku-hartzea laneko jazarpena gertatzen denean | Bizikidetza arloa | Ikastetxeetan Prebentzio Atalari aurkezten zaizkion laneko jazarpen kasuen salaketak aztertu, igorri eta, hala badagokio, haien gaineko txostenak egitea | Ikasturte osoan | Ikasturte osoan | Txostenen %100 epean prestatuak, eredu normalizatuaren arabera | Erregistroa |
PR05 Bizikidetza | Ikuskatzaileen esku-hartzea erreklamazio eta salaketen aurrean | Bizikidetza arloa | Aurkeztutako erreklamazio eta salaketei buruzko txostenak egitea | Ikasturte osoan | Ikasturte osoan | Txostenen %100 epean prestatuak, eredu normalizatuaren arabera | Erregistroa |
PR05 Bizikidetza | Bitartekaritza gatazka egoeretan. | Bizikidetza arloa | Prozesua diseinatu, dokumentatu, ezarri, kontrolatu eta hobetzea | Ikasturte osoan | Ikasturte osoan | SB0510 prozesuaren %100 egina | Erregistroa |
PR06 Hezkuntza administrazioari informazioa ematea | Hezkuntza administrazioak eskatutako txostenak eta azterketak egitea | Ikuskatzailea | Eskatutako txostenak egitea prozesu bakoitzean ezarritako araudiarekin bat | 2024-09-01 | 2025-08-31 | Txostenen %100 epean eginak | Erregistroa |
PR06 Hezkuntza administrazioari informazioa ematea | Hezkuntza itunei buruzko txostenak egitea | Ikuskatzailea | Itunei buruzko txostenak egitea | Martxoa | Maiatza | Txostenen %100 epe barruan eginak | Erregistroa |
PR06 Hezkuntza administrazioari informazioa ematea | Eskolatze-aldia malgutzearen gaineko txostena egitea | Ikuskatzailea | Txostena egitea ikastetxeek eskolatze-aldia malgutzeko aurkeztutako baimen eskaerari buruz | Kasuan kasuko zerbitzuak eskaera hori igortzea | 15 egun igortzen denetik | Txostenen %100 epean tramitatuak | Erregistroa |
PR06 Hezkuntza administrazioari informazioa ematea | Txostenak egitea hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleek HHn eta LHn ikasturte bat gehiago jarraitzeko eta Batxilergoa blokeetan zatitzeko baimena emateko | Ikuskatzailea | Txostenak egitea hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleek HHn eta LHn ikasturte bat gehiago jarraitzeko (errepikatzen duten bigarren ikasturtea) eta Batxilergoa bloketan zatitzeko ikastetxeek egiten dituzten eskaerak baimentzeari buruz | Kasuan kasuko zerbitzuak eskaera hori igortzea | 15 egun igortzen denetik | Txostenen %100 epean tramitatuak | Erregistroa |
PR07 Lankidetza hezkuntza administrazioarekin | Zuzendariak izendatzea | Ebaluazio arloa | Ikastetxeetako zuzendariak izendatzeko proposamenak egitea, dela hautapen batzordeak prozesua burutu ondoren hala egin behar delako, dela zuzendariak ebaluatu-berrizendatu behar direlako, dela bestelako edozein arrazoirengatik ikasturte bukaeran zuzendari postua hutsik dagoelako | Ebazpenaren arabera | Ebazpenaren arabera | Proposamenen %100 epe barruan eginak | Emaitzen txostena |
PR07 Lankidetza hezkuntza administrazioarekin | Tokiko eskolatze batzordeetako lehendakaria izatea | Ikuskatzaile arduradunak | Epez kanpo matrikulatzen diren ikasleak kudeatzea | Iraila | Ekaina | Ikasleen %100 5 eguneko epean eskolatuak | Erregistroa |
PR07 Lankidetza hezkuntza administrazioarekin | Batzordeetan, epaimahaietan eta lantaldeetan parte hartzea | Ikuskatzailea | Era aktiboan parte hartzea batzorde eta epaimahaietan, horien kudeaketa egokia bermatuz | Ikasturte osoan | Ikasturte osoan | Parte-hartzearen indizea | Batzordeen kopuruaren erregistroa |
PR07 Lankidetza hezkuntza administrazioarekin | Ikasleen sari bereziak | Ikuskatzaile arduradunak | DBHko eta Batxilergoko sari bereziak arautzen dituen prozedura kudeatzea | Iraila | Ekaina | Deialdien %100 epean kudeatuta | Parte hartzen duten ikastetxeen erregistroa |
PR07 Lankidetza hezkuntza administrazioarekin | Hezkuntza eskaintzaren plangintza | Plangintza arloa | Hezkuntza eskaintzari buruzko proposamena egitea eta ikastetxeei jakinaraztea | 2025eko otsaila | 2025-09-15 | Hezkuntza-eskaintzaren %100 epean egina | EDUCA |
PR07 Lankidetza hezkuntza administrazioarekin | Ikasleak eskolatzea | Eskolatze arloa | Eskolatzea eta ikasleen onarpena koordinatzea eta gainbegiratzea | Ikasturte osoan | Ikasturte osoan | Ikasleen %100 eskolatuak eskolatzea arautzen duen araudian ezarritako irizpideen arabera | Erregistroa CEGENAren ikasturte bukaerako txostena |
PR07 Lankidetza hezkuntza administrazioarekin | Ikastetxeetako plantilla organikoaren proposamena zehaztea | Plantillen arloa | Ikastetxe publikoetako plantilla organikoak definitzea | 2024-09-02 | 2024-10-29 | Epea bukatu ondoren, arloak aldaketen %5 egitea gehienez | Erregistroa |
PR07 Lankidetza hezkuntza administrazioarekin | Ikastetxeen funtzionamendurako plantillari buruzko proposamena zehaztea | Plantillen arloa | Ikastetxe publikoen funtzionamendu-plantilla zehaztea eta trazabilitatea garatzea 15 ikastetxetan | Maiatza / ekaina iraila | Iraila | Funtzionamendurako plantillen %100 epean eginak eta giza baliabideei bidaliak Trazabilitatea 15 ikastetxetan aplikatu da | Erregistroa |
PR11 Hobekuntza eta berrikuntza | Prozesuak eta azpiprozesuak diseinatu eta garatzea | Kalitatearen arduraduna | Prozesuak eta azpiprozesuak eguneratzea definitutako sistematika integratuz | 2024-09-01 | 2025-07-30 | Urteko planeko prozesuen eta azpiprozesuen %80 eguneratuta eta zerbitzuaren esku jarrita webgunean | Diseinatutako eta ezarritako prozesuen bukaerako txostena |
III. ERANSKINA
ILDOAK | EKINTZAK | PROZESUAK |
1. Hezkuntza gainbegiratzea | a) Arreta berezia jartzea kontsultaren xede diren irakasleen ordutegiak gainbegiratzean. Hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen bekak gainbegiratzeko irizpideak bateratzeko jarraibideak berrikustea. Departamentuek/Zikloek errolda bidezko ebaluazio diagnostikoan lortutako emaitzen azterketa zehatza egiten dutela egiaztatzea eta, hala badagokio, hobekuntzak proposatzea | SB0101 |
b) Arreta berezia jartzea Urteko Programazio Orokorra eta ikasturte bukaerako memoriak gainbegiratzeko jarduketaren hasierari eta jarraipenari buruzko komunikazioan, jarduketaren eta haren emaitzen eraginkortasuna hobetzeko (ikastetxeen %90ean, gutxienez) | SB0102 | |
c) LOMLOE programazio didaktikoen zentro bakoitzeko lagin kontrola egitea | SB0102 | |
2. Ebaluazioa | a) Arreta berezia jartzea 2024-2025eko autoebaluazioa eta 2023-2026ko hobekuntza plana gainbegiratzeko jarduketaren hasierari eta jarraipenari buruzko komunikazioan, jarduketaren eraginkortasuna eta emaitzak hobetzeko (ikastetxeen %90ean, gutxienez) | SB0202 |
b) Zentroetako jarduna ebaluatzeko prozesu berria berrikustea eta hedatzea, gidaritza egin ondoren, behar bezala hautatutako zentroen urteko lagin batean | SB0201 | |
c) Zuzendaritza funtzioa ebaluatzeko prozesuaren ondoriozko txostenak (hirugarren urtekoak) azpimarratzea, praktika eta garapen profesionala hobetzen laguntzeko | SB0204 | |
d) Irakaskuntzaren ebaluazio prozesuak eguneratzea, araudiak ezarritakoaren arabera | SB0205/06/07 | |
e) LOMLOEn jasotako beste funtsezko gaitasun batzuk, hala nola digitala edo herritarra, nola eskuratu diren ebaluatzeko proba berriak sartzeko aukera aztertzea | SB0301 | |
3. Ikastetxeentzako arreta | a) Ikastetxearen ekimenez abian jarritako PROA+ programaren aholkularitza errazteko jarraibideak izatea | SB0402 |
b) Ikastetxeei etengabeko lege aholkularitza emateko jarraibideak izatea | SB0401 | |
c) Arreta berezia jartzea LOMLOEren ondoriozko programazio didaktikoak (curriculumaren garapena), estrategiak, metodologiak eta ebaluazioa berritzeko aholkularitzan | SB0402 | |
d) Hezkuntza komunitateko kideen arteko gatazkei edo irizpide desberdintasunei buruzko bitartekaritza prozesu berri bat diseinatzea, dokumentatzea eta hedatzea, ikuskapen funtzio berriari erantzuteko | SB0510 | |
4. Lankidetza hezkuntza administrazioarekin | a) Hezkuntza Departamentuaren ikastetxeen, zerbitzuen, programen eta hezkuntza jardueren funtzionamenduan hautemandako beharrei eta zailtasunei buruzko informazioa helarazteko bide bat ezartzea (protokoloa eta txosten normalizatua) | SB0608 |
b) Lehentasuna ematea LOMLOEren ondoriozko erregelamendu garapenaz arduratzen diren batzorde eta taldeetan parte hartzeari | SB0702 | |
c) Inklusio Zerbitzuari aktiboki laguntzea PROA+ programa abian jartzen | SB0702 | |
d) Unibertsitatera sartzeko proba berria erregelamendu bidez garatzea Nafarroan | SB0305 | |
e) Ikasleen onarpena arautzen duen apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren ondorioz ikasleak eskolatzeko prozedura berria hobetzen laguntzea | SB0708 | |
f) Arreta berezia jartzea ikastetxe publikoetako funtzionamendu plantillak egiteko prozedura berriaren gainbegiratze lanean, eta automatizazio prozesuan aurrera egitea, ikastetxeei autonomia handiagoa emateko | SB0710 | |
5. HIZren antolaketa eta barne kudeaketa | a) Hezkuntzako Ikuskapenaren antolaketa eta funtzionamendua eguneratuko dituen foru dekretu berri bat proposatzea | SB0801 |
b) Zonako taldeko kideen elkarlana eta koordinazioa indartzeko jarraibideak ezartzea (bileren maiztasuna, bileren edukia, planeko jarduketen koordinazioa, arauen azterketa, kasuak bateratzea, jardunbide egokiak trukatzea, lanpostuko prestakuntza, etab.) | SB0801 | |
c) Prozesuen taula eguneratzea eta arduradunek prozesuen diseinua, dokumentazioa eta kontrola osatzea | SB1101 | |
d) Urte Anitzeko Jarduketa Plana onesten duen ebazpena aldarrikatzea | SB0802 | |
e) HIZren Urteko Jarduketa Planaren komunikazioan, jarraipenean eta ebaluazioan eragitea | SB0803 | |
f) Kontrol Administratiboaren eta Artxiboaren Bulegoaren zereginak eta betekizunak berrantolatzea | ||
6. Digitalizazioa | a) Plataforma modular digital bat garatzea proposatzea, ikuskatzailearen koaderno edo agenda gisa | SB1003 |
b) Irakasleak ebaluatzeko aplikazio digitalaren (Evacompro) eraldaketa formulatzea, hezkuntza ebaluazioko prozesuetan aplika daitekeen funtzio anitzeko plataforma izan dadin | PR02 | |
c) Arduradunek Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren kudeaketa sistemaren prozesuak planifikatzea, garatzea eta kontrolatzea HIZren plataforma teknologikoan | SB1101 | |
d) Educa plataforman Urteko Programazio Orokorraren, hobekuntza planen eta programazio didaktikoen garapenak egitea planteatzea, lotutako zenbait ikuskapen jarduketa digitalizatu ahal izateko | SB0102 | |
e) Ebaluazio diagnostikoetako proben digitalizazioa azpimarratzea, ikasleek ordenagailuz egin ahal izan ditzaten. Tableau aplikazioan emaitzen bilakaerari buruzko txosten berriak sortzea gomendatzea (edukien eta prozesuen blokeak) | SB0301 | |
f) Ikastetxe publikoetako irakasle ibiltarien joan-etorriak kudeatzea ahalbidetuko duen plataforma teknologiko berri bat sortzea | SB0101 | |
7. HIZren plantilla egonkortzea | a) Behin-behineko ikuskatzaileen lanpostuen zerrendak eratzeko deialdi berria egitea | SB0901 |
8. Lanbide gaitasuna | a) Ikuskatzaile berriei harrera, tutoretza eta hasierako prestakuntza emateko prozesuak bultzatzea, lanpostura egokitzeko eta behar bezala betetzeko | SB0903 |
b) Nafarroako Hezkuntzako Ikuskapeneko lanbide gaitasunen esparruari buruzko informazioa eta ezagutza partekatzea, jarduna errazteko | SB00906 | |
c) Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko kideen etengabeko prestakuntza eta eguneratze profesionala bultzatzea | SB0906 | |
9. Ikuskapen funtzioan jardutea. | a) Ebaluazio esparru bat diseinatzea (zuzendaritza, plangintza, pertsonak eta taldeak, ikuskatzaileen esku-hartzea, baliabideak, lankidetzak eta emaitzak), Hezkuntzako Ikuskapenaren jarduna zehaztu ahal izateko | SB1105 |
b) Hezkuntzako Ikuskapenaren eta ikuskatzaileen jardun orokorraren aldizkako ebaluazioa egitea, bai eta kide berrien ebaluazioa ere (sartzen direnak eta lanpostuak aldi baterako betetzen dituztenak) lanean hasten diren unean | SB1105 | |
c) Ikastetxeetako zuzendariek HIZk ematen duen zerbitzuaz duten pertzepzioa zehaztea | SB1103 | |
10. Beste entitate batzuekiko lankidetza | a) Informazioa eta jardunbide egoki espezializatuak trukatzea eta, hala badagokio, beste autonomia erkidego batzuetako ikuskatzailetzekin proiektu eta programa komunak garatzea | SB1004 |
11. Kanpo irudia eta komunikazioa | a) HIZren sarrera bat sortzea Hezkuntza Departamentuaren webgunean, hezkuntza komunitatearekiko eta herritarrekiko komunikazioa hobetzeko | SB1004 |
IV. ERANSKINA.–JARRAIPENA ETA EBALUAZIOA
Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua - 2024-2025 ikasturtea
ZERBITZUA-JARDUERA (1) | ARDURADUNA (Jabea) | HELBURUA | LORPENAREN ADIERAZLEA (2) | EMAITZAK (3) | HOBEKUNTZA (4) |
Oharrak: (1) Urteko Jarduketa Planeko II. eranskinean aurreikusitako jardueren zerrenda eginen da. (2) II. eranskinean (Urteko Jarduketa Plana) planteatutako lorpenaren adierazlea emanen da. (3) Azalduko da zer neurritan bete den zerbitzua-jarduera Urteko Jarduketa Planean aurreikusitako epeetan. Betetze-mailaren erreferentzia gisa plan horretan ezarritako adierazlea erabiliko da, horrelakorik badago. Adierazlea zehaztuta ez badago, ahal dela zerbitzu-jardueren kuantifikazioa aipatuko da. (4) Bakar-bakarrik zailtasunik izan bada eta/edo helburuak epean bete ez badira eta/edo hobekuntzak proposatzen badira. | |||||
Iragarkiaren kodea: F2418381
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
