25. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

129/2024 EBAZPENA, abenduaren 24koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez garatzen baitira Lanbide Heziketako teknikari tituluak lortzeko probetako epaimahaiei buruzko alderdiak, 2024-2025 ikasturterako, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan.

Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiaren urriaren 25eko 445/2024 Ebazpenaren bidez, Osasun Larrialdietako teknikari titulua lortzeko probetarako berariazko deialdi bat egin zen, 2024-2025 ikasturterako, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan.

Bestalde, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren azaroaren 15eko 4/2024 Ebazpenaren bidez, Lanbide Heziketako teknikari tituluak lortzeko probetarako deialdia egin eta haietan izena emateko egutegia zehaztu zen, 2024-2025 ikasturterako, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan.

Bi ebazpenetan alderdi hauek zehazten dira, besteak beste: bakoitzaren xede diren lanbide moduluak eta heziketa zikloak, modulu bakoitzeko plazen kopurua, zer ikastetxe publikotan eginen diren probak, izen-emate, onarpen eta matrikulazio prozesuaren egutegia eta, orobat, bateraezintasunak eta baliozkotzeak.

Ekainaren 27ko 76/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 8. oinarrian ezartzen den bezala, ebaluazio batzorde bat eratuko da heziketa ziklo eta ikastetxe bakoitzerako, irizpide orokorra izanik irakasle arduradun bakar bati esleitzea proba deialdi hauetako lanbide modulu bakoitza, eta Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen baten bidez arautuko dira ebaluazio batzorde horiek. Era berean, azterketetarako egoitza bat baino gehiago dauden heziketa zikloetarako, koordinazio batzorde bat ere eratuko da. Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariak izendatuko du, batzordeburuak eta proba eginen den egoitzetako batzordekide banak osatuko dute, eta Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen baten bidez arautuko da. Zehazki, Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako eta Osasun Larrialdietako erdi mailako bi zikloetarako eratuko da.

Ikusirik Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak aldeko txostena eman duela proben ebaluazio batzordeen eta azterketetarako egoitza bat baino gehiago dauden heziketa zikloetarako koordinazio batzordeen gaineko alderdiak arautzeari buruz, eta Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitu zaizkidan ahalmenak baliatuta,

EBAZTEN DUT:

1. Modulu bakoitzaren arduradunak izanen diren irakasleak izendatzea. Irakasle horiek, halaber, ebaluazio batzordeak osatuko dituzte (Lanbide Heziketako teknikari tituluak lortzeko proba libreetarako deialdien xedeko heziketa ziklo bakoitzerako eratuko diren ebaluazio batzordeak). Pertsona horien zerrenda ebazpen honen 1. eranskinean dago.

2. Koordinazio batzordea osatuko duten pertsonak izendatzea (Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako erdi mailako heziketa zikloan eta Osasun Larrialdietako erdi mailako heziketa zikloan, Lanbide Heziketako teknikari titulua lortzeko proba libreak gauzatzeko eratuko den koordinazio batzordea). Pertsona horien zerrenda ebazpen honen 2. eranskinean dago.

3. Proben egutegia ezartzea, deialdi, heziketa ziklo, lanbide modulu eta azterketetarako ikastetxe bakoitzari dagokiona zehaztuta, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiaren urriaren 25eko 445/2024 Ebazpenaren eta Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren azaroaren 15eko 4/2024 Ebazpenaren bidez egindako deialdietarako. Ebazpen honen 3. eranskinean dago.

4. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzura, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera eta ukitutako ikastetxeetara.

5. Ebazpen hau eta 3. eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2024ko abenduaren 24an.–Lanbide Heziketako Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendaria, Sonia García Cifuentes (107/2024 Foru Agindua, azaroaren 26koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren ordez aldi baterako arituko direnak izendatzen dituena).

3. ERANSKINA.–PROBAK EGITEKO EGUTEGIA

HEZIKETA ZIKLOA, IKASTETXEA, MODULUA ETA DATAK

Berariazko deialdia: (445/2024 Ebazpena)

Deialdi orokorra: (4/2024 Ebazpena)

Heziketa zikloa: OSASUN LARRIALDIAK.

Ikastetxeak:

–Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa (ESTNA).

–ETI IBP (Tutera).

MODULUA

PROBAREN DATA

Pazienteak ebakuatzea eta lekualdatzea (A proba)

Martxoaren 11

Hasierako osasun arreta larrialdi egoeretan (A proba)

Martxoaren 11

Larrialdi planak eta aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak

Martxoaren 18a

Osasun logistika larrialdietan

Martxoaren 18a

Osasun ekipamendua

Martxoaren 25a

Osasun arreta berezia larrialdi egoeretan (A proba)

Martxoaren 25a

Hasierako osasun arreta larrialdi egoeretan (B proba)

Apirilaren 3a

Pazienteak ebakuatzea eta lekualdatzea (B proba)

Apirilaren 10a

Osasun arreta berezia larrialdi egoeretan (B proba)

Maiatzaren 8a

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

Maiatzaren 13a

Enpresa eta ekimena

Maiatzaren 13a

Oinarrizko anatomofisiologia eta patologiak

Maiatzaren 20a

Ibilgailuaren mekanikako prebentziozko mantentze-lanak

Maiatzaren 20a

Telelarrialdia

Maiatzaren 27a

Laguntza psikologikoa larrialdi egoeretan

Maiatzaren 27a

Lantokiko prestakuntza

Hiruhilekoan zehar

Deialdi orokorra: (4/2024 Ebazpena)

Heziketa zikloa: MENDEKOTASUNA DUTEN PERTSONEI ARRETA EGITEA.

Ikastetxea: Hezitzaile Eskola IB.

MODULUA

PROBAREN DATA

Mendekotasuna duten pertsonentzako arreta antolatzea

Martxoaren 11

Gizarte trebetasunak

Martxoaren 13a

Komunikaziorako laguntza

Martxoaren 18a

Osasun laguntza

Martxoaren 20a

Arreta higienikoa

Martxoaren 25a

Mendekotasun egoeran dauden pertsonen ezaugarriak eta beharrak

Martxoaren 27a

Etxeko laguntza

Apirilaren 1a

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

Apirilaren 3a

Lehen sorospenak

Apirilaren 8a

Arreta eta laguntza psikosoziala

Apirilaren 10a

Telelaguntza

Apirilaren 15a

Enpresa eta ekimena

Apirilaren 29a

Laguntza-harremana

Maiatzaren 6a

Lantokiko prestakuntza

Hiruhilekoan zehar

Heziketa zikloa: ERIZAINTZAKO ZAINKETA LAGUNGARRIAK.

Ikastetxeak:

–Uharteko IBP.

–Lizarrako IBP.

–ETI IBP.

–Elizondoko Lanbide Eskola IB (euskaraz).

MODULUA

PROBAREN DATA

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

Martxoaren 12a

Pazientearentzako laguntza psikologikoa eta osasunaren sustapena

Martxoaren 19a

Administrazio eragiketak eta osasun arloko dokumentazioa

Martxoaren 26a

Ospitaleko higienea eta materialaren garbiketa

Apirilaren 2a

Laguntza odontologikoaren eta estomatologikoaren teknikak

Apirilaren 9a

Erizaintzako oinarrizko teknikak

Maiatzaren 7a

Lan-inguruneko harremanak

Maiatzaren 14a

Lantokiko prestakuntza

Hiruhilekoan zehar

Iragarkiaren kodea: F2418976