1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
12E/2025 FORU AGINDUA, urtarrilaren 27koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Osasuneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 253E/2024 Foru Agindua, deialdi honen testua onesten duena: deialdia, batetik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten (ETE) 11 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta, bestetik, hautaproben bitartez, izangaien zerrendak osatzeko, horrelako lanpostuetan jardun dezaten, bai aldi baterako kontratazio bidez, bai aldi baterako barne igoeraren bidez.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.
Akats bat atzeman da argitaratutako gai-zerrenda espezifikoan, eta horrenbestez, deialdiaren I. eranskineko edukia zuzendu behar da.
Otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,
AGINTZEN DUT:
1. Osasuneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 253E/2024 Foru Aginduaren I. eranskineko edukia zuzentzea. Foru Agindu horren bidez onesten da deialdi honen testua: deialdia, batetik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten (ETE) 11 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta, bestetik, hautaproben bitartez, izangaien zerrendak osatzeko, horrelako lanpostuetan jardun dezaten, bai aldi baterako kontratazio bidez, bai aldi baterako barne igoeraren bidez. Honela aldatuko da zehazki:
Honako hau dioen tokian:
"24. gaia.–Erradiobabesa: EURATOMen Europako 2013/59 Zuzentaraua. Estatuko (1132/1990 eta 783/2001 errege dekretuak) eta Europako araudia. Kontzeptua, helburuak eta printzipio orokorrak. Erradiazioen detekzioaren oinarriak. Instalazio erradiologikoetan erabiltzen diren detektagailuak. Motak eta aplikazioak".
Honako hau behar du:
"24. gaia.–Erradiobabesa: EURATOMen Europako 2013/59 Zuzentaraua. Estatuko (601/2019 eta 1029/2022 errege dekretuak) eta Europako araudia. Kontzeptua, helburuak eta printzipio orokorrak. Erradiazioen detekzioaren oinarriak. Instalazio erradiologikoetan erabiltzen diren detektagailuak. Motak eta aplikazioak".
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
3. Foru agindu honen kontra, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.a) artikuluan xedatutakoarekin.
Iruñean, 2025eko urtarrilaren 27an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.
Iragarkiaren kodea: F2501248