1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA ebazpen honen aurka: 3432/2024 Ebazpena, irailaren 23koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duena prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeran ogasuneko teknikariaren lanpostuan aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko deialdian.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 13ko 2321/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeran ogasuneko teknikariaren lanpostuan aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko (2024ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, uztailaren 30ean). Gonzalo Palacios Goñi jaunak, Ainhoa Jiménez Vigil andreak, Íñigo Manuel Landivar Fabo jaunak, Cristina Andreu Arruiz andreak, Laura Pérez Luqui andreak eta María Teresa Elizari Huarte andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri dute Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 23ko 3432/2024 Ebazpenaren aurka, zeinak onesten baitu deialdi horretan onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda.
Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.
Iruñean, 2024ko abenduaren 27an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2419066