249. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Azkoiengo, Martzillako, Faltzesko eta Funesko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2025eko azaroaren 24an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026rako aldaketa bat honako ordenantza honetan: ordenantza, tasak arautzen dituena etxeko laguntza zerbitzua eta zerbitzu hori emateagatiko tasak.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), baita horrekin bat datorren araudiari ere.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, behin betiko onetsirik geldituko da ordenantzan egindako aldaketa, eta argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Azkoienen, 2025eko azaroaren 28an.–Mankomunitateko burua, Iñigo Bailos Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2515895