2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Azkoien aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2025eko azaroaren 24an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea langileen 2026ko ekitaldiko plantilla organikoa eta zerbitzuak ematen dituzten langileen zerrenda.
Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, bizilagunek eta interesdunek aztertu dezaten eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta harekin bat heldu diren xedapenetan xedatuarekin bat (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Orobat, aditzera ematen da ezen, jendaurreko aldian inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko dela plantilla organikoa.
Argitara dadila agindu da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Azkoienen, 2025eko azaroaren 28an.–Mankomunitateko burua, Iñigo Bailos Azcona.
Iragarkiaren kodea: L2515894