2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Ordenantza, larrialdi sozialeko laguntzak arautzen dituena 2026rako. Hasierako onespena
Azkoien aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2025eko azaroaren 24an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026rako larrialdi sozialeko laguntzak arautzen dituen ordenantza.
Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten Udalaren Idazkaritzan eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta harekin bat datozen arauekin.
Aldi hori iraganik, inork ez badu erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat joko dira ordenantza eta haren oinarri arautzaileak.
Azkoienen, 2025eko azaroaren 28an.–Mankomunitateko burua, Iñigo Bailos Azcona.
Iragarkiaren kodea: L2515893