2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA
Aurrekontuko 2/2025 aldaketa. Hasierako onespena
Jurramendiko Mankomunitateak, 2025eko azaroaren 26an entitatearen bilkura aretoan egindako ohiko batzar orokorrean, eta legezko quoruma zuela, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea entitatearen 2025eko aurrekontu orokor eta bakarrean egindako 2. aldaketa.
Espediente administratiboa interesdunen eskura egonen da, Mankomunitatearen Idazkaritzan, 15 egunez, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, aukera izan dadin bidezko jotzen diren erreklamazioak, oharrak eta kexak aurkezteko, jarraikiz Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluari (aipatutako foru legea aldatu zen urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen bidez).
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aldaketak behin betiko onetsirik geldituko dira, aipatutako epea iraganda (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikulua).
Lizarran, 2025eko azaroaren 28an.–Mankomunitateko burua, Susana Castanera Gómez.
Iragarkiaren kodea: L2515793