2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA
Aldaketa, Ur Zerbitzuaren Erregelamenduaren testu bateginean. Hasierako onespena
Jurramendiko Mankomunitateak, 2025eko azaroaren 26an bertako osoko bilkuren aretoan egin batzar orokor arruntean, eta legezko quoruma zuela, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batean onestea aldaketa Ur Zerbitzuaren Erregelamenduaren testu bateginean.
Espediente administratiboa interesdunen eskura egonen da entitatearen Idazkaritzan 30 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bidezko jotzen diren erreklamazio, ohar eta kexak aurkeztu ahal izateko, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz.
Jendaurreko aldi horretan inork ez badu alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da, bestelako erabaki espresurik gabe, bat etorriz Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluarekin.
Lizarran, 2025eko azaroaren 28an.–Mankomunitateko burua, Susana Castanera Gómez.
Iragarkiaren kodea: L2515791