2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA
2/2025 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateko Batzarrak, 2025eko azaroaren 27an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2/2025 aurrekontu-aldaketa.
Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.
Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Donezteben, 2025eko azaroaren 27an.–Mankomunitateko burua, Jon Telletxea Juanenea.
Iragarkiaren kodea: L2515781