249. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, Trafikoa arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Honako honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2025eko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki duela hasiera batean onestea Trafikoa arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa.

Iragarki honen bidez betetzen da jendaurrean egoteko izapidea. Hogeita hamar egun baliodunekoa izanen da. Epe horretan, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, herritarrek eta interes legitimoa dutenek espedientea aztertzen ahalko dute, eta egiten ahalko dituzte egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Halakorik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Sarrigurenen, 2025eko abenduaren 2an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2515963