249. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

2026rako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Utergako Udalak, 2025eko azaroaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, aho batez hartu zuen honako

ERABAKIA:

1. Honako zerga-tasa hauek onestea 2026ko ekitaldirako; urte horretako urtarrilaren 1etik aurrera jarriko dira indarrean:

1.–Lurraren kontribuzioa: %0,29ko tasa bakarra.

2.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 koefizientea.

3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4,5eko tasa.

4.–Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

a) Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak:

–Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

b) Kuota likidatzeko zerga-tasak:

–Karga-tasa bakarra ezartzea balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan: %13.

5.–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: tarifa ofiziala.

Ordenantza fiskaletan ezarritako tasei eustea.

2. Erabaki hau argitaratzea udaletxeko iragarki-taulan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Utergako Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian.

Ohartarazten da ezen erabaki honen aurka, irmoa baita administrazio bidean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko dela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, aitzinetik eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, hilabeteko epean, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, aipatu argitalpenaren biharamunetik hasita. Orobat, hautara eta beste zernahi errekurtso jarri aurretik, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, egintza honen organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aditzera ematen da, denek jakin dezaten.

Utergan, 2025eko abenduaren 1ean.–Alkatea, Pablo Lizarrondo Beriain.

Iragarkiaren kodea: L2515878