249. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRIBARRIKO KONTZEJUA

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Iribarriko Kontzejuko Batzarrak, 2025eko azaroaren 27an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko aurrekontua.

Aurrekontua jendaurrean egonen da Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Iribarrin, 2025eko azaroaren 28an.–Kontzejuko burua, Nerea Pierola Galdeano.

Iragarkiaren kodea: L2515835