249. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TULEBRAS

Ordenantza, trafikoa eta zirkulazioa arautzen dituena. Hasierako onespena

Tulebrasko Udalak, 2025eko abenduaren 2an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen udal ordenantza bat, arautzen dituena Tulebrasko trafikoa eta zirkulazioa.

Onetsitako arauak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tulebrasen, 2025eko abenduaren 2an.–Alkatea, Cristina Díaz Soria.

Iragarkiaren kodea: L2515984