2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
JAITZ
2026rako zerga-tasak
2025eko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, 2026rako zerga-tasak onetsi ziren, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeari (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa). Hona hemen:
–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,22.
–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,22.
–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (TMIZ): Nafarroako Gobernuak zehazten duena.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ): %3.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ): Nafarroako Gobernuaren tarifak.
–Gainbalioa (hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga):
- Karga-tasa: balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan karga-tasa bakarra, %25koa.
- Koefizienteak dira 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak.
Gainerako tasak bere horretan geldituko dira.
Erabaki honen aurka jartzen ahal dira uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan ezarritako errekurtsoak, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Jaitzen, 2025eko azaroaren 25ean.–Alkatea, Francisco Javier Eraso Azqueta.
Iragarkiaren kodea: L2515959