2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ROCAFORTEKO KONTZEJUA
Aldaketa, 2026rako ordenantza fiskalen tarifetan. Hasierako onespena
Rocaforteko Kontzejuak, 2025eko azaroaren 24an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa egitea ordenantza fiskalen tarifetan; 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako izanen dituzte ondorioak. Espedientean ageri dira.
Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak eta oharrak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Epe hori iraganik, inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betiko onetsitzat hartuko da.
Rocaforten, 2025eko azaroaren 25ean.–Alkate udalburua, María Eugenia Pérez Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L2515587