249. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAZAR

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Nazarko Udalak, 2021eko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, erabaki zuen berrikustea Nazarko udal mugarteko balorazio txostena.

Proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun eta interesdunek espedientea azter dezaten udal bulegoetan eta web orrian (https://www.nazar.es), azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatuari jarraikiz (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea). Horrela, aurkezten ahalko dituzte bidezkoak iruditzen zaizkien iradokizunak eta alegazioak.

Nazarren, 2025eko azaroaren 18an.–Alkatea, Pedro Adolfo Bujanda Cirauqui.

Iragarkiaren kodea: L2515477