249. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURUZABAL

2026ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Muruzabalgo Udalak, 2025eko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026. urterako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, Udal Idazkaritzan, eta, nahi izanez gero, aurkez ditzaten bidezko jotzen dituzten erreklamazio, kexa eta oharrak, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Epe hori iragandakoan, inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betikotzat hartuko dira aurreikusitako diru-sarrerak, eta haien testu osoa emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Muruzabalen, 2025eko abenduaren 1ean.–Batzorde Kudeatzaileko lehendakaria, Alberto Azparren Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L2515887