249. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

2026ko karga-tasak. Hasierako onespena

Murillo el Frutoko Udalak, 2025eko azaroaren 28an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen karga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2026ko ekitaldirako, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12. eta 64. artikuluekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Hasiera batez onesteko erabakia ikusgai egonen da Idazkaritzan eta iragarki-taulan, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta ez bada aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, aurreko paragrafoan xedatutako aldian.

Murillo el Fruton, 2025eko abenduaren 1ean.–Alkatea, Diego Palacios Bescos.

Iragarkiaren kodea: L2515870