2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MILAGRO
2026rako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak. Hasierako onespena
Milagroko Udalak, 2025eko azaroaren 24an egindako osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zituen udal zergen portzentajeak eta karga-tasak.
Espedientea, Udaleko Idazkaritzan baitago, jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek hura azter dezaten eta, behar izanez gero, epe horretan aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien alegazioak, kexak eta oharrak.
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, erabakia behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Milagron, 2025eko azaroaren 25ean.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.
Iragarkiaren kodea: L2515569