2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MÉLIDA
2026rako zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena
Melidako Udalak, 2025eko azaroaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026rako zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak.
Bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 64. artikuluak xedatzen duenarekin, aurrekontuei eta gastu publikoari dagokienez, eta bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluak xedatzen duenarekin. Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Melidan, 2025eko azaroaren 25ean.–Alkatea, Francisco Javier Sesma Rodrigo.
Iragarkiaren kodea: L2515439