1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
5941E/2025 EBAZPENA, azaroaren 26koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita enplegu-zentro berezietako egokitze pertsonal eta sozialeko zerbitzuen barruan lanbide jardueran laguntzeko unitateei dirulaguntzak emateko deialdia, eta gastua baimentzen 2026rako. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 863853.
Otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren bidez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onetsi ziren. Estatutu horietan ezarritakoaren arabera, zerbitzu horren xedea da enplegu politikak, eragile sozialekin adostutakoak, planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea, honako arlo hauetan ezartzen diren zerbitzu eta programak modu koordinatuan kudeatuz: enpleguaren sustapena, lan merkatuan sartzeko aukera berdintasuna, enplegu ematea, lan bitartekotza, enplegurako orientazioa eta prestakuntza eta Nafarroako enpleguaren egoeraren eta horren gaineko politiken azterketa; horretarako, besteak beste, hainbat dirulaguntza finantzatzen, ematen eta kudeatzen ditu, enplegua sortzen eta lan munduan sartzen laguntzeko; horien oinarri arautzaileak 2026. urtea baino lehen onetsi dira.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 30.1 artikuluak ezartzen duenez, dirulaguntzen deialdiek berekin ekarri beharko dute gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Horregatik, bidezkoa da dirulaguntza hauetarako gastua baimentzea 2026. urterako: enplegu-zentro berezietako egokitze pertsonal eta sozialeko zerbitzuen barruan lanbide jardueran laguntzeko unitateentzako dirulaguntzak.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 25eko 502/2018 Ebazpenaren bidez (martxoaren 27ko 472E/2019 eta abenduaren 10eko 5514E/2024 ebazpenen bidez aldatua), aipatu deialdiaren oinarriak onetsi ziren.
Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea enplegu-zentro berezietako egokitze pertsonal eta sozialeko zerbitzuen barruan lanbide jardueran laguntzeko unitateei dirulaguntzak emateko deialdia.
2. 1.500.000,00 euroko gastua baimentzea, 2025eko aurrekontuko "Enplegu-zentro berezientzako laguntzak" izeneko 950001 96100 4709 241109 partidaren kontura edo 2026ko aurrekontuan gaitzen den antzeko partidaren kontura, baldin eta aurrekontu-kontsignazioa badago, enplegu-zentro berezietako egokitze pertsonal eta sozialeko zerbitzuen esparruan lanbide jardueran laguntzeko unitateentzako dirulaguntzetarako. Dirulaguntza horiek Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 25eko 502/2018 Ebazpenaren bidez arautu ziren eta 863853 zenbakia dute Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean.
Gehienez ere 200.000,00 euroko zenbateko gehigarria baimentzen ahalko da, aurrekontu-kreditua handitzeagatik, beste deialdi batzuetan kreditua sobera egotearen ondorioz. Horretarako, partida handitu beharko da aurretik. Kreditu gehigarri horretarako baimena, kasua bada, organo eskudunak emanen du, eta deialdiaren modu berean argitaratuko da. Horrek ez du ekarriko beste epe bat irekitzea dirulaguntza eskaerak aurkezteko, ez eta ebazteko eta jakinarazteko gehieneko beste epe bat hastea ere.
3. 2025eko ekitaldian ebatzi gabe gelditzen diren eskaerei 2026ko ekitaldiko aurrekontuaren kontura erantzutea.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 57. artikuluari jarraikiz.
Iruñean, 2025eko azaroaren 26an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.
Iragarkiaren kodea: F2515817