2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOS ARCOS
2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Los Arcosko Udalak, 2025eko azaroaren 28an egindako bilkura berezian, hasiera batez onetsi zituen 2026ko plantilla organikoa eta langileen izenen zerrenda.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Los Arcosen, 2025eko azaroaren 28an.–Alkatea, Eduardo García de Galdiano Baños.
Iragarkiaren kodea: L2515839