249. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2026rako

Aintzat hartuz zer xedatzen duten abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak (haren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 34.6 artikuluak (legegintzako errege-dekretu horren bidez onetsi zen Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina), ezartzen baitu enpresak urtero prestatu behar duela lan-egutegia.

Bat etorriz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen 4. artikuluan xedatutakoarekin (foru-lege horren bidez aldatu zen 13/2012 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzkoa), ezartzen baitu Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen urteko benetako lanordu kopurua 1592 izanen dela.

Ikusi da 390/2025 Ebazpena, ekainaren 5ekoa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, ezartzen duena Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2026ko jaiegunen egutegi ofiziala.

Kontuan hartuz zer eskumen ematen didan apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak (lege horren bidez arautzen dira Toki Araubidearen Oinarriak) eta ikusirik langileen ordezkariarekin izandako negoziazioa, 2024ko lan-egutegiko proposamenaren gainean.

DEKRETATZEA:

1. Onestea aste barreneko jaiegunen egutegia, 2026koa, Lodosako Udalaren zerbitzuko bulegoetako langileentzat. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 6a: Pazko bigarrena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 31: Herriko jaieguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 2a: Santu Guztien Egunaren biharamuna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

2. Egutegia arautzeko, horiez gain, ondotik ematen diren egunak ere ez dira lanegun izanen udal bulegoetan aritzen diren langileentzat:

–Urtarrilaren 2a.

–Martxoaren 20a.

–Uztailaren 31, eta abuztuaren 1a, 2a, 3a eta 4a (herriko festak).

–Irailaren 19a (Angustien festak).

–Abenduaren 4a.

3. Lanaldiaren urteko benetako lanordu kopurua 1.592 da, jarraikiz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari eta abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuari, eta haren banaketa honela eginen da:

a) Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, oro har, 7 ordu eta 15 minutu izanen da.

b) Zenbaki honen aurreko apartatuan adierazitako lanaldiaren ordu banaketa ez zaie aplikatuko haien lan baldintzak direla-eta lan egutegi berariazkoa duten langileei.

c) Ordu kopurua ahalik eta gehien doitzeko (1.592 ordu), soberan eta zehazteko dauden 3 orduak hartuko dira norberaren aferetarako orduak hartzen diren bezala.

4. Orobat, baliogabeak izanen dira, 2026. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak.

5. Lan-egutegi hau aldatzen ahal da zerbitzuaren beharren arabera, jarraikiz langilearen baldintzen gainean gaur egun indarra duen araudiari.

6. Ebazpen hau jakinaraztea langileen ordezkariei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, honen aurka zer errekurtso jar daitezkeen adierazita.

7. Erabaki honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Lodosan, 2025eko azaroaren 26an.–Alkatea, Laura Remírez Noguera.

Iragarkiaren kodea: L2515627