249. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Haur eskolako jantokiko prezio publikoak. Behin betiko onespena

Lesakako Udalak, 2025eko irailaren 25ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Lesakako Udaleko Magala haur eskolan jantoki zerbitzua emateagatiko prezio publikoen araua.

Erabaki hori jendaurrean jarri da hogeita hamar eguneko epean. Aurrez, Udalaren iragarki taulan eta 2025eko urriaren 14ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (205. zk.) ediktuak argitaratu ziren, eta ez zen alegaziorik aurkeztu jendaurreko epean.

Ondorioz, ordenantza behin betiko onetsi da, eta dagozkion ondoreetarako osorik argitaratzeko agintzen da; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin bat.

Behin betiko onespen honen kontra errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo auzi-jartzaileari zuzendua, hots, Udaleko osoko bilkurari, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Salari edo Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Lesakan, 2025eko azaroaren 27an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

LESAKAKO HAUR ESKOLAN JANTOKI ZERBITZUA EMATEAGATIKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ARAUA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 2. Azpiataleko 2. Sekzioko III. Kapituluko lehen tituluan xedatutakoaren arabera eta 28. artikuluan jasotako baimenaren arabera ezartzen da.

Ordaintzeko betebeharra

2. artikulua. Lesakako Haur Eskolako jantoki-zerbitzuaren prezio publikoa ordaindu beharko dute zerbitzu hori erabiltzen duten ikasleen guraso-erantzukizun, tutoretza edo legezko ordezkaritza dutenek.

Kudeaketa eta diru-bilketako arauak

3. artikulua. Prezio publikoa dagokion hilabete hasieran ordainduko da. Jantokiko zerbitzua erabiltzen hasten den unean hasiko da sortzapena.

Tarifen aplikazioa

4. artikulua. Oro har, aplikatu beharreko tarifa 5,54 euro-koa izango da jantoki-zerbitzua irekita dagoen egun bakoitzeko eta jantoki-zerbitzuan izena eman duen haur bakoitzeko. Jantoki-zerbitzuan izena eman ez duten ikasleei eta erabilera puntuala egiten dutenei 7,50 euro-ko tarifa aplikatuko zaie eguneko.

5. artikulua. Tarifak zehazteko oinarri gisa balio duten familia-diru-sarrerak familia-unitateko kideek lortutako diru-sarrera guztiak dira. Familia-diru-sarreratzat hartzen da familia-unitatearen likidazio-oinarria, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren azken aitorpenean. Salbuespen gisa, diru-sarreren murrizketa larria jasan duten familia-unitateentzat, eta ulertzen bada murrizketa horrek uneko urteko aitorpenerako likidazio-oinarri txikiagoa ezarriko duela, egoera ekonomiko berriari dagozkion diru-sarrerak baloratu ahal izango dira, betiere murrizketa horren arrazoia egiaztatzen duen dokumentazioa eskatzen eta aurkezten bada

Zerga horren aitorpena aurkeztu beharrik ez badago, hori egiaztatzen duen dokumentazio ofiziala aurkeztu beharko da, errentak edo diru-sarrerak jaso izana justifikatzen duen agiriarekin eta bestelako datu fiskalekin batera. Azkenik, diru-sarreren zinpeko aitorpena aurkeztu ahal izango da, familia-unitatearen egoera sozioekonomikoa egiaztatzen duen txosten sozial batekin batera.

6. artikulua. Tarifak eranskinean ezarritakoak izango dira, eta familiako per capita errentaren arabera aplikatuko dira.

Aplikatu beharreko tarifa zehazteko, urteko per capita errentatzat hartuko da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren azken aitorpeneko familia-unitatearen likidazio-oinarria edo justifikatutako familia-diru-sarrerak ikasturtearen hasierako familia-unitateko kideen guztizko kopuruarekin zatituta ateratzen den zenbatekoa.

Aitaren eta amaren errenta-aitorpenak hartuko dira kontuan, banantze-epaia, dibortzioa edo ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako legezko neurriak daudenean izan ezik. Kasu horietan, haurraren zaintza eta jagoletza duen gurasoaren deklarazioa hartuko da kontuan, eta haren likidazio-oinarriari gehituko zaio epaian ezarritako urteko diru-kopurua.

Ez da preziorik eskatuko arrisku psikosozialeko faktoreen eraginpean dauden edo pobrezia larrian dauden haurren kasuan. Zirkunstantzia horien zehaztapena familia-unitatearen egoeran esku hartzen ari diren zerbitzuen sareko lanaren testuinguruan egingo da, eta proposamen bat egingo da. Proposamen hori Lesakako Udalari igorriko zaio, eta toki-erakunde horretako lehendakaritzaren ebazpen bidez onartu edo ukatuko da, justifikatuta, emandako txostenen arabera.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren azken aitorpena aurkezten ez dutenei edo familiaren diru-sarrerak justifikatzen ez dituztenei hileko gehieneko tarifa aplikatuko zaie.

7. artikulua. Aplikatutako tarifak ezin izango dira ikasturtean zehar berrikusi edo aldatu.

8. artikulua. Matrikulatutako ikasle guztiek dagokion tarifa ordaindu beharko dute, nahiz eta arrazoi justifikatuak tarteko, ez diren ikastetxera joan. Matrikula egiteak, borondatezko baja kasuetan izan ezik, kurtsora joateko eta kurtsoko hamaika hileak ordaintzeko konpromisoa dakar. Matrikula ikasturtea hasi ondoren egiten bada, ikasleak ikastetxean sartzen direnetik ordainduko dira tarifak. Hilekoa matrikula egin den hilabetetik aurrera ordainduko da. Hala ere, matrikula 15. egunetik aurrera (egun hori barne) egiten bada, lehenengo hilekoa dagokion hileko tarifaren % 50 izango da.

Borondatezko bajen kasuan, baja gertatzen den hilabeteko kuota osoa ordaintzea eskatuko da. Haur-eskolan baja emateko eskabideak idatziz aurkeztu beharko dira, ikastetxeko zuzendaritzak emandako inprimakian.

Ikastetxean matrikulatuta egonik, justifikatutako arrazoi batengatik joaterik ez duen haurrak plaza mantentzeko eskubidea izango du, behar-beharrezkoa den denboran, betiere ausentziaren arrazoia agiri bidez justifikatzen bada eta dagokion prezioa ordaintzen bada. Lesakako Udala da organo eskuduna alegatutako arrazoia justifikatutzat jo edo ez erabakitzeko eta plaza erreserbatzeko epea ezartzeko, familiari behar bezala jakinaraziko zaion erabakia hartuz. Bertaratzea eragozten duen arrazoia desagertutakoan haurra zentrora joaten ez bada, baja emango zaio, hileko kuoten sortzapena amaituko da eta plaza itxaron-zerrendaren arabera eskainiko da

9. artikulua. Ordaindu gabeko kuotak premiamendu-prozeduraren bidez erreklamatuko dira.

TARIFEN ERANSKINA

Haur-eskolako erabiltzaile bakoitzari jantoki-zerbitzu bakoitzeko aplikatuko zaion hileko tarifa taula honetan ezarritakoa izango da

2025-2026 IKASTURTEKO TARIFAK

JANTOKIKO TARIFA (eurotan)

HILABETEA

EGUNAK

PER CAPITA ERRENTA-TARTEAK (eurotan)

Hemendik

Hemendik

Honaino

Hemendik

Honaino

Hemendik

Honaino

Hemendik

Honaino

Honaino

>9.300,01

6.650,01

9.300,00

5.500,01

6.650,00

4.500,01

5.500,00

3.350,01

4.500,00

<3.350,01

ABUZTUA

7

38,78

34,87

28,48

25,64

24,93

23,51

IRAILA

22

121,88

109,6

89,51

80,58

78,35

73,88

URRIA

23

127,42

114,58

93,58

84,24

81,91

77,24

AZAROA

20

110,8

99,64

81,37

73,26

71,22

67,17

ABENDUA

15

83,1

74,73

61,03

54,94

53,42

50,37

URTARRILA

18

99,72

89,67

73,24

65,93

64,1

60,45

OTSAILA

19

105,26

94,66

77,3

69,59

67,66

63,81

MARTXOA

22

121,88

109,6

89,51

80,58

78,35

73,88

APIRILA

14

77,56

69,75

56,96

51,28

49,86

47,02

MAIATZA

20

110,8

99,64

81,37

73,26

71,22

67,17

EKAINA

22

121,88

109,6

89,51

80,58

78,35

73,88

UZTAILA

1

5,54

4,98

4,07

3,66

3,56

3,36

Iragarkiaren kodea: L2515757