2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Aldaketa, 2026rako, Andra Mari zahar etxeko prezio publikoetan. Hasierako onespena
Lesakako Andra Mari zahar etxeko Gobernu Batzarrak, 2025eko azaroaren 24an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea, 2026ko ekitaldirako, zahar etxe horretako prezio publikoetan.
Espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta harekin bat heldu diren gainerako legeetan xedatuari jarraikiz.
Lesakan, 2025eko azaroaren 27an.–Alkate udalburua, Ladis Satrustegui Alzugaray.
Iragarkiaren kodea: L2515688